Unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko dirulaguntzak. Jabetza Pribatua (EIMA Digitala JP-2024)

[Eima Digitala - Jabetza pribatua]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitateaz kanpoko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak ‑euskarazkoak eta kalitatezkoak‑ sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea. Modalitate honetan honakoa da diruz lagunduko dena: euskarazko ikasmaterial digitalak.

Aurrekontuko zuzkidura

160.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa, eta gehienez ere 20.000 euro emango da ikasmaterial bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza esleitu zaion eskatzaile orori agindutako laguntzaren lehen % 20a aurreratuko zaio, esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.


Ikasmaterialak onespena jaso eta behin betiko bertsioa onartu ondoren, agindutako laguntzaren % 80a luzatuko zaio eskatzaileari. Betiere, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea.
  • Legez eratuta egotea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda izatea.

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda izatea.

Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda izatea.

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda izatea.

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratibo edo penala duten pertsona edo erakundeek, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenek, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, laguntza-deialdian parte hartu ahal izango dute, baina ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan dagokion zigorrak ezartzen duen aldian.

  • Ez dagoela berreskuratze-agindu baten zain, Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunaren bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren.

  • Ez dela krisian dagoen enpresa, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C249).

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. eta 13. artikuluetan ezartzen diren baldintzak eta betekizunak bete beharko dituzte deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek.
  • Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela.

  • Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.

  • Helburu berari zuzenduriko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu izana eta, hala dagokionean, haiengandik jasotakoa adieraztea txostenean eta baita gerora baliabide berriak atzematen direnean ere.

  • Gehiegizko finantzaketarik ez izatea
  • Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluko 4. apartatua hartuko da kontuan, zeinek honako hau adierazten du esplizituki:

  • Aipatu betekizunez gain, eskatzaileak dirulaguntza publikoak jaso ahal izateko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak eta legeak ere bete beharko ditu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1203515

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskatzaile bakoitzeko 2 proiektu lagunduko dira diruz, gehienez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da Ebazpena. Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango du eragina.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Onespen-azterketa


2025eko irailaren 8rako, beranduenik, ikasmaterialak bukatua egon behar du eta Hezkuntza Sailean onespen eskea aurkeztua

Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/eima-euskal-ikasmaterialen-kalitatea/web01-a2heusk/eu/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk