Unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial inprimatuak sortzeko dirulaguntzak (EIMA 4 - 2024).

[EIMA 4]

Deskribapena

Xedea

Unibertsitateaz kanpoko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak ‑euskarazkoak eta kalitatezkoak‑ sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea. Modalitate honetan honakoa da diruz lagunduko dena: euskarazko ikasmaterial inprimatuak sortzeko laguntza.

Aurrekontuko zuzkidura

85.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Gehienez 10.000 euro emango zaizkio proiektu bakoitzari

Ordainketa-modua:

Ebazpena jakinarazi eta dirulaguntza onartu egin dela egiaztatu ostean, dirulaguntzaren lehen zatiaren ordainketa egingo da. Dirulaguntzaren % 20 ordainduko da.

Gainerako % 80a, berriz, ikasmateriala argitaratu eta 6.3 puntuan ezarritako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda egotea.

Fundazioak

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda egotea.

Kooperatiba-sozietatea

Pertsona fisikoz osatutako lan-taldeak.

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratibo edo penala duten pertsona edo erakundeek, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenek, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, laguntza-deialdian parte hartu ahal izango dute, baina ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan dagokion zigorrak ezartzen duen aldian.

  • Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.
  • Lantaldearen kideetako batek, gutxienez, jardunean dagoen irakaslea izan beharko da.

  • Sortzaileak bat baino gehiago direnean, taldeko inork ere ezin izango du %70eko partaidetza baino handiagoa izan lanaren garapenean.
  • Eskatzailea lantaldea denean, ordezkaria taldea osatzen duten pertsona fisiko guztiek izendatu dutela.
  • Helburu berari zuzenduriko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu izana eta, hala dagokionean, haiengandik jasotakoa adieraztea txostenean eta baita gerora baliabide berriak atzematen direnean ere.
  • Gehiegizko finantzaketarik ez izatea
  • Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela.
  • Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluko 4. apartatua hartuko da kontuan, zeinek honako hau adierazten du esplizituki:

  • Aipatu betekizunez gain, eskatzaileak dirulaguntza publikoak jaso ahal izateko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak eta legeak ere bete beharko ditu.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1203516

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da ebazpena

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Onespenerako eskabidea

2025eko ekainaren 3ra arte

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa

2025eko irailaren 16ra arte

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk