EEE - Suspertze, eraldatze eta erresilientzia planaren ostatu-enpresa turistikoen energia-efizientziako proiektuetarako laguntza-programa
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta JasangarritasunaEEE - Energiaren Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko enpresa turistikoen energia-efizientziako proiektuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 23ko EBAZPENAREN bidez (2024ko irailaren 26ko EBAZPENAK aldatutakoa) ezarritako laguntzak deitzea.
Laguntza-programa honen esparruan ematen diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta bateragarriak izango dira barne-merkatuarekin, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. artikuluko 3. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta salbuetsirik daude tratatu bereko 108. artikuluan Batzordeari jakinarazteko ezarrita dagoen betebeharretik.
Aurrekontuko zuzkidura
6.473.761,28 €Prestazio ekonomikoa
Aurrekontu-zuzkidura
Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko turismo-enpresen energia-efizientziako proiektuei laguntzeko programa honetarako diru-zuzkidura 6.473.761,28 euro da, ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN (aurrerantzean “EEE”) aurrekontuetan ezarritako dagokion kredituaren arabera.
Laguntzak esleitzeko prozedura
Konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez egingo dira emate-ebazpenak, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2024ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta
Programa honetan aurreikusitako laguntzen azken hartzaile izan daitezke, jarduketa subentzionagarri mota bakoitzerako jarraian zerrendatzen diren subjektu guztiak, betiere egoitza fiskala Espainian badute, eta energia-birgaitzearen eraginpeko eraikina EAEn badago:
- a) Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean ezarritako definizioaren arabera EAEn dauden turismo-ostaturako egungo eraikinetako jabeak diren izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak.
- b) Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean ezarritako definizioaren arabera EAEn dauden turismo-ostaturako enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, betiere kondizio hori laguntza-programa honetako eraberritze-lanei ekiteko gaitasun espresua ematen dien indarreko kontratuaren bidez.
- c) Sektore-araudian bildutako turismo-ostatuaren deskribapenari erantzuten dioten eta turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuk dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:
- i. Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten dutenak.
- ii. Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen erroldan alta emanak daudenak.
- iii. Eta beren jarduera EJSN Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko honako kode hauetakoren baten pean dutenak:
- 4931 Bidaiarien garraioa, lurrekoa eta hirikoa edo hiri ingurukoa.
- 4932 Taxi bidezko garraioa.
- 4939 Beste inon sailkatu gabeko bidaiarien garraiorako lurreko beste garraio mota batzuk.
- 5010 Bidaiarien garraioa, itsaso bidez.
- 5030 Bidaiarien garraioa barruko bide nabigagarrietatik.
- 5110 Bidaiarien garraioa, aire bidez.
- 5221 Lurreko garraioarekin uztartutako jarduerak.
- 5222 Itsas garraioari eta barruko bide nabigagarrietatik egindakoari uztartutako jarduerak
- 5223 Aireko garraioarekin uztartutako jarduerak.
- 5510 Hotelak eta antzeko ostatua.
- 5520 Turismo ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.
- 5530 Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.
- 5590 Beste ostatu batzuk.
- 5610 Jatetxeak eta janari postuak
- 5621 Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako.
- 5629 Beste jaki zerbitzu batzuk.
- 7711 Automobilen eta ibilgailu motordun arinen alokairua.
- 7721 Aisialdi eta kirol artikuluen alokairua.
- 7911 Bidaia-agentzien jarduerak.
- 7912 Bidaia-agentzia handizkarien jarduerak.
- 7990 Beste erreserba zerbitzu batzuk eta horiekin uztartutako jarduerak.
- 8230 Batzarren eta erakustazoken antolaketa.
- 855 Beste hezkuntzak.
- 9004 Ekitaldi aretoen kudeaketa.
- 9102 Museoetako jarduerak.
- 9103 Toki eta eraikin historikoen kudeaketa.
- 9104 Lorategi botanikoen, parke zoologikoen eta erreserba naturalen jarduerak.
- 9321 Jolas parkeetako eta parke tematikoetako jarduerak.
- 9329 Beste aisialdi eta entretenitzeko jarduera batzuk.
Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legearen “Ostatu-establezimendu turistikoaren” definizioaren arabera definizio horretatik kanpo geratzen dira, batetik, turismo-erabilerarako etxebizitzak, eta, bestetik, etxebizitza partikularretako geletan turismo-erabilerarako ostatu-zerbitzua ematen duten espazioak, lege horretako 53. eta 54. artikuluetan araututakoak.
Betekizunak
-
Jarduketa subentzionagarriak
Jarraian adierazten diren tipologietako batean edo batean baino gehiagoan sartzen direnak izango dira jarduketa subentzionagarriak, betiere turismo-ostatuko establezimenduen gain zein turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuen gain egiten badira, 2.1 puntuan definitutakoak, eraikin bat partzialki edo osorik okupatzen dutenak eta I. ERANSKINEAN bakoitzerako ezarritako eskakizunak betetzen dituztenak:
- 1. tipologia – Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.
- 2. tipologia – Berokuntzako, klimatizazioko, hozketako, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazio termikoetan energia berriztagarriak ezartzea; zenbait eraikinetako turismo-konplexuetarako energia berriztagarriko iturriek eta/edo hondar-beroak elikatutako bero- eta hotz-sareen instalazioa barne.
- 3. tipologia – Instalazio fotovoltaikoak eta eolikoak biltegiratzearekin edo gabe autokontsumo modalitatean.
- 4. tipologia – Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.
Aldi baterako edo behin-behineko izaera ez duten eraikinak soilik joko dira subentzionagarritzat.
Honako aurrezpen hauek lortu eta justifikatu beharko dituen 1. eta 4. tipologiako jarduketa subentzionagarriak:
- 1. tipologia – Energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan % 20ko aurrezpena inguratzaile termikoa hobetzeko jarduera subentzionagarrien bidez soilik lortzen dela akreditatu beharko dute. Gaur egungo egoeran dagoen energia-efizientziako ziurtagiriaren eta inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketa subentzionagarriak soilik jasota eraberritzearen ondoren lortutako ziurtagirien bidez justifikatuko dira aurrezpenak.
- 4. tipologia - % 20ko aurrezpena justifikatu beharko du azken energiaren kontsumoan eraginpeko argiztapen-instalazioaren egungo egoerarekin alderatuta.
Honako hauek justifikatu beharko dituzte 2. eta 3. tipologiako jarduketa subentzionagarriek:
- 2. tipologia – Urtean sortutako energia termikoa (kWh-tan).
- 3. tipologia – Urtean sortutako energia elektrikoa (kWh-tan).
Laguntzako jarduketek aplikatzekoa zaien indarreko araudia bete beharko dute, eta beharrezko lizentziak eta administrazio-baimenak eduki jarduketa horiek hori eskatzen badute.
-
Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
Subentzionagarritzat jotzen dira programa honen helburu energetikoak lortzeko beharrezkoak direnak, aurreko jarduketa mota bakoitzerako adierazitakoak eta ondoren zerrendatzen direnak:
- a) Ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuan eta otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuan eta haren ondorengo edozein aldaketatan aurreikusitako energia-efizientziako ziurtagiria teknikari eskudunak egin dezan ordaindutako ordainsari profesionalak.
- b) Laguntza-eskaeraren kudeaketa-kostuak.
- c) Laguntzako jarduketa tipologiekin lotutako proiektu teknikoen idazkuntzaren kostuak.
- d) Jarduketen zuzendaritza fakultatiboaren kostuak.
- e) Obren edota instalazioen egikaritzapen-kostuak.
- f) Ekipotan eta materialetan egindako inbertsioa.
- g) Laguntzen eskaerako eta justifikaziorako eskatutako txostenen eta gainerako dokumentazioaren idazkuntza-kostuak.
- h) Jarduketak egitearen justifikazioaren kudeaketa-kostuak.
- i) Justifikazio-kontuari buruzko auditorearen txostena.
- j) Jarduketa tipologia bakoitzaren beste beharrezko partida (osagarriak edo ez) espezifiko batzuk.
- k) Jarduketa dela-eta, amiantoa duten eraikuntza-produktuak erretiratu behar direnean. Amiantoaren esposiziopean egoteko arriskua duten lanei aplikatu dakizkiokeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuak ezarritako baldintzak betez kendu beharko dira produktu horiek. Prozesuan sortutako hondakinak kudeatzeko, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen dituen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorkuntza eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 DEKRETUAN adierazitakoa hartu beharko da aintzat.
- l) Trantsiziorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak argitaratutako «Ingurumenari ale esanguratsurik ez egiteko printzipioarekin bat datozen jarduketak diseinatu eta garatzeko gidaren» irizpideak betetzeko neurri zuzentzaileak ezartzeko kostuak.
- m) Kokalekuan lehendik dauden instalazioak eraistearen kostua, baldin eta horrelakorik aplikatzen bada horren ordez Programan jasotako instalazio bat egiteko, baldin eta honako baldintza hau betetzen bada: sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen gutxienez % 70 (pisu garbian, eta LER 17 05 04 kodea duten hondakinak alde batera utzita), beste material batzuk balorizatzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko prestatzea, beste material batzuk ordezteko hondakinak erabiliz gauzatutako betetze-eragiketak barne. Ildo beretik, eraispena dakarten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboaren praktika hartuko da barne.
- n) Autokontsumorako energia berriztagarri fotovoltaikoak eta eolikoak sortzeko jarduketetarako:
- - Goi Tentsioko eta Behe Tentsioko sistema elektriko orokorra, transformadoreak, ebakuazio-linea eta garraio- edo banaketa-sare elektrikoarekiko lotunerainoko sistema eta azpiegitura elektriko gehigarriak, laguntzaren xede den jarduketa tipologiaren arabera beharrezkoak direnean. Bidezko bada, dagozkion babesak eta ekipamenduak barnean hartuko dira, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoari (BTEE) eta haren Jarraibide tekniko osagarriei edo Goi Tentsioko Instalazio Elektrikoen Erregelamenduaren (GTIE) eta haren Jarraibide tekniko osagarriei jarraikiz.
- - Obra zibilak, laguntzaren xede diren jarduketekin zerikusia dutenean, eta proiektua behar bezala egikaritzeko beharrezkoak diren obrak, esaterako, estalkia indartzeko edo, hala badagokio, sorkuntza-instalazioak okupatutako estalkiaren zati proportzionala ordezteko lanak. Gainera, honako partida hauek obra zibil subentzionagarritzat joko dira: proiekturako beharrezkoak diren eraikuntzak; sorkuntza-instalazioarekin edo energia elektrikoa integratzeko eta eskaria kudeatzeko sistemekin lotutako landak, hondeaketak, zangak eta kanalizazio eta hodiak; igeltserotza-laguntzak; beharrezkoak diren instalazio osagarriak; instalazioaren barne-zortasuneko bideak; instalaziorako sarbideen egokitzapena; kontrol-eraikinak; muntaketa-plataformak; aldi baterako instalazioak; zaharberritze-lanak; eta obren ondoko ingurumen-neurri zuzentzaileak. Kostu hautagarritzat hartu ahal izateko, obrek honako baldintza hau bete beharko dute: sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen gutxienez % 70 (LER 17 05 04 kodea duten hondakinak alde batera utzita), beste material batzuk balorizatzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko prestatzea, beste material batzuk ordezteko hondakinak erabiliz gauzatutako betetze-eragiketak barne. Ildo beretik, eraispena dakarten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboaren praktika hartuko da barne.
- o) Jarduketa tipologia bakoitzaren espezifikoak izanik, beharrezko gisa ongi justifikatu diren beste partida batzuk, lagungarriak izan edo ez, atal honetako gastu ez-subentzionagarri gisa bildutakoez apartekoak.
Ez dira kostu subentzionagarritzat jotzen lizentziak, tasak, zergak edo tributuak. Dena den, BEZa hautagarritzat jo ahalko da, betiere ezin bada berreskuratu edo osorik edo partzialki ezin bada konpentsatu. Gainerako kostu ez-subentzionagarriak I. ERANSKINEAN definituta daude.
Programaren barruko laguntzako gehieneko kostu subentzionagarria eskaera bakoitzeko, Laguntza Programaren Oinarrien I eta II. ERANSKINEAN ezarri da.
Energia-efizientziaren hobekuntza lortzeari edo energia berriztagarriak ezartzeari lotutako kostuetako eskaera bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000 euro da. Eskaera independente bat egin beharko da laguntza eskatzen den jarduketa tipologia bakoitzerako.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
Kontaktu-informazioa
Kodea
12207Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea
Deialdia EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egun baliodunean hasiko da laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea, 08:00etan, programaren indarraldia amaitzen den arte, hau da, 2024ko abenduaren 31ra arte.
Eskaerarekin hasi baino lehen:
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
- Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).
Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:
- Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
- Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
- Sinatu eskaera.
- Bidali eskaera eta dokumentuak.
Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).
Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.
-
Ikus Programaren Oinarrien III. ERANSKINA, A atala
-
Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, B atala
-
Jarduketa subentzionagarriak
Jarraian adierazten diren tipologietako batean edo batean baino gehiagoan sartzen direnak izango dira jarduketa subentzionagarriak, betiere turismo-ostatuko establezimenduen gain zein turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuen gain egiten badira, 2.1 puntuan definitutakoak, eraikin bat partzialki edo osorik okupatzen dutenak eta I. ERANSKINEAN bakoitzerako ezarritako eskakizunak betetzen dituztenak:
- 1. tipologia – Inguratzaile termikoaren energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.
- 2. tipologia – Berokuntzako, klimatizazioko, hozketako, aireztapeneko eta etxeko ur beroko instalazio termikoetan energia berriztagarriak ezartzea; zenbait eraikinetako turismo-konplexuetarako energia berriztagarriko iturriek eta/edo hondar-beroak elikatutako bero- eta hotz-sareen instalazioa barne.
- 3. tipologia – Instalazio fotovoltaikoak eta eolikoak biltegiratzearekin edo gabe autokontsumo modalitatean.
- 4. tipologia – Argiztapen-instalazioen energia-efizientzia hobetzeko jarduketak.
Aldi baterako edo behin-behineko izaera ez duten eraikinak soilik joko dira subentzionagarritzat.
Honako aurrezpen hauek lortu eta justifikatu beharko dituen 1. eta 4. tipologiako jarduketa subentzionagarriak:
- 1. tipologia – Energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan % 20ko aurrezpena inguratzaile termikoa hobetzeko jarduera subentzionagarrien bidez soilik lortzen dela akreditatu beharko dute. Gaur egungo egoeran dagoen energia-efizientziako ziurtagiriaren eta inguratzaile termikoa hobetzeko jarduketa subentzionagarriak soilik jasota eraberritzearen ondoren lortutako ziurtagirien bidez justifikatuko dira aurrezpenak.
- 4. tipologia - % 20ko aurrezpena justifikatu beharko du azken energiaren kontsumoan eraginpeko argiztapen-instalazioaren egungo egoerarekin alderatuta.
Honako hauek justifikatu beharko dituzte 2. eta 3. tipologiako jarduketa subentzionagarriek:
- 2. tipologia – Urtean sortutako energia termikoa (kWh-tan).
- 3. tipologia – Urtean sortutako energia elektrikoa (kWh-tan).
Laguntzako jarduketek aplikatzekoa zaien indarreko araudia bete beharko dute, eta beharrezko lizentziak eta administrazio-baimenak eduki jarduketa horiek hori eskatzen badute.
-
Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
Subentzionagarritzat jotzen dira programa honen helburu energetikoak lortzeko beharrezkoak direnak, aurreko jarduketa mota bakoitzerako adierazitakoak eta ondoren zerrendatzen direnak:
- a) Ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuan eta otsailaren 26ko 25/2019 Dekretuan eta haren ondorengo edozein aldaketatan aurreikusitako energia-efizientziako ziurtagiria teknikari eskudunak egin dezan ordaindutako ordainsari profesionalak.
- b) Laguntza-eskaeraren kudeaketa-kostuak.
- c) Laguntzako jarduketa tipologiekin lotutako proiektu teknikoen idazkuntzaren kostuak.
- d) Jarduketen zuzendaritza fakultatiboaren kostuak.
- e) Obren edota instalazioen egikaritzapen-kostuak.
- f) Ekipotan eta materialetan egindako inbertsioa.
- g) Laguntzen eskaerako eta justifikaziorako eskatutako txostenen eta gainerako dokumentazioaren idazkuntza-kostuak.
- h) Jarduketak egitearen justifikazioaren kudeaketa-kostuak.
- i) Justifikazio-kontuari buruzko auditorearen txostena.
- j) Jarduketa tipologia bakoitzaren beste beharrezko partida (osagarriak edo ez) espezifiko batzuk.
- k) Jarduketa dela-eta, amiantoa duten eraikuntza-produktuak erretiratu behar direnean. Amiantoaren esposiziopean egoteko arriskua duten lanei aplikatu dakizkiokeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuak ezarritako baldintzak betez kendu beharko dira produktu horiek. Prozesuan sortutako hondakinak kudeatzeko, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen produkzioa eta kudeaketa arautzen dituen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorkuntza eta kudeaketa arautzen duen ekainaren 26ko 112/2012 DEKRETUAN adierazitakoa hartu beharko da aintzat.
- l) Trantsiziorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak argitaratutako «Ingurumenari ale esanguratsurik ez egiteko printzipioarekin bat datozen jarduketak diseinatu eta garatzeko gidaren» irizpideak betetzeko neurri zuzentzaileak ezartzeko kostuak.
- m) Kokalekuan lehendik dauden instalazioak eraistearen kostua, baldin eta horrelakorik aplikatzen bada horren ordez Programan jasotako instalazio bat egiteko, baldin eta honako baldintza hau betetzen bada: sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen gutxienez % 70 (pisu garbian, eta LER 17 05 04 kodea duten hondakinak alde batera utzita), beste material batzuk balorizatzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko prestatzea, beste material batzuk ordezteko hondakinak erabiliz gauzatutako betetze-eragiketak barne. Ildo beretik, eraispena dakarten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboaren praktika hartuko da barne.
- n) Autokontsumorako energia berriztagarri fotovoltaikoak eta eolikoak sortzeko jarduketetarako:
- - Goi Tentsioko eta Behe Tentsioko sistema elektriko orokorra, transformadoreak, ebakuazio-linea eta garraio- edo banaketa-sare elektrikoarekiko lotunerainoko sistema eta azpiegitura elektriko gehigarriak, laguntzaren xede den jarduketa tipologiaren arabera beharrezkoak direnean. Bidezko bada, dagozkion babesak eta ekipamenduak barnean hartuko dira, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoari (BTEE) eta haren Jarraibide tekniko osagarriei edo Goi Tentsioko Instalazio Elektrikoen Erregelamenduaren (GTIE) eta haren Jarraibide tekniko osagarriei jarraikiz.
- - Obra zibilak, laguntzaren xede diren jarduketekin zerikusia dutenean, eta proiektua behar bezala egikaritzeko beharrezkoak diren obrak, esaterako, estalkia indartzeko edo, hala badagokio, sorkuntza-instalazioak okupatutako estalkiaren zati proportzionala ordezteko lanak. Gainera, honako partida hauek obra zibil subentzionagarritzat joko dira: proiekturako beharrezkoak diren eraikuntzak; sorkuntza-instalazioarekin edo energia elektrikoa integratzeko eta eskaria kudeatzeko sistemekin lotutako landak, hondeaketak, zangak eta kanalizazio eta hodiak; igeltserotza-laguntzak; beharrezkoak diren instalazio osagarriak; instalazioaren barne-zortasuneko bideak; instalaziorako sarbideen egokitzapena; kontrol-eraikinak; muntaketa-plataformak; aldi baterako instalazioak; zaharberritze-lanak; eta obren ondoko ingurumen-neurri zuzentzaileak. Kostu hautagarritzat hartu ahal izateko, obrek honako baldintza hau bete beharko dute: sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen gutxienez % 70 (LER 17 05 04 kodea duten hondakinak alde batera utzita), beste material batzuk balorizatzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko prestatzea, beste material batzuk ordezteko hondakinak erabiliz gauzatutako betetze-eragiketak barne. Ildo beretik, eraispena dakarten proiektu finantzatuetan, eraispen selektiboaren praktika hartuko da barne.
- o) Jarduketa tipologia bakoitzaren espezifikoak izanik, beharrezko gisa ongi justifikatu diren beste partida batzuk, lagungarriak izan edo ez, atal honetako gastu ez-subentzionagarri gisa bildutakoez apartekoak.
Ez dira kostu subentzionagarritzat jotzen lizentziak, tasak, zergak edo tributuak. Dena den, BEZa hautagarritzat jo ahalko da, betiere ezin bada berreskuratu edo osorik edo partzialki ezin bada konpentsatu. Gainerako kostu ez-subentzionagarriak I. ERANSKINEAN definituta daude.
Programaren barruko laguntzako gehieneko kostu subentzionagarria eskaera bakoitzeko, Laguntza Programaren Oinarrien I eta II. ERANSKINEAN ezarri da.
Energia-efizientziaren hobekuntza lortzeari edo energia berriztagarriak ezartzeari lotutako kostuetako eskaera bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000 euro da. Eskaera independente bat egin beharko da laguntza eskatzen den jarduketa tipologia bakoitzerako.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.