EEE - Suspertze, eraldatze eta erresilientzia planaren ostatu-enpresa turistikoen energia-efizientziako proiektuetarako laguntza-programa

Deskribapena


Xedea

Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko enpresa turistikoen energia-efizientziako proiektuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 23ko EBAZPENAREN bidez (2024ko irailaren 26ko EBAZPENAK aldatutakoa) ezarritako laguntzak deitzea.

Laguntza-programa honen esparruan ematen diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta bateragarriak izango dira barne-merkatuarekin, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. artikuluko 3. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta salbuetsirik daude tratatu bereko 108. artikuluan Batzordeari jakinarazteko ezarrita dagoen betebeharretik.

Aurrekontuko zuzkidura

6.473.761,28 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-zuzkidura

Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko turismo-enpresen energia-efizientziako proiektuei laguntzeko programa honetarako diru-zuzkidura 6.473.761,28 euro da, ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN (aurrerantzean “EEE”) aurrekontuetan ezarritako dagokion kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez egingo dira emate-ebazpenak, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2024ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta


Programa honetan aurreikusitako laguntzen azken hartzaile izan daitezke, jarduketa subentzionagarri mota bakoitzerako jarraian zerrendatzen diren subjektu guztiak, betiere egoitza fiskala Espainian badute, eta energia-birgaitzearen eraginpeko eraikina EAEn badago:

  • a) Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean ezarritako definizioaren arabera EAEn dauden turismo-ostaturako egungo eraikinetako jabeak diren izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak.
  • b) Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean ezarritako definizioaren arabera EAEn dauden turismo-ostaturako enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, betiere kondizio hori laguntza-programa honetako eraberritze-lanei ekiteko gaitasun espresua ematen dien indarreko kontratuaren bidez.
  • c) Sektore-araudian bildutako turismo-ostatuaren deskribapenari erantzuten dioten eta turismo-sektoreari lotutako beste jarduera ekonomiko batzuk dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:
    • i. Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten dutenak.
    • ii. Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen erroldan alta emanak daudenak.
    • iii. Eta beren jarduera EJSN Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko honako kode hauetakoren baten pean dutenak:
      • 4931 Bidaiarien garraioa, lurrekoa eta hirikoa edo hiri ingurukoa.
      • 4932 Taxi bidezko garraioa.
      • 4939 Beste inon sailkatu gabeko bidaiarien garraiorako lurreko beste garraio mota batzuk.
      • 5010 Bidaiarien garraioa, itsaso bidez.
      • 5030 Bidaiarien garraioa barruko bide nabigagarrietatik.
      • 5110 Bidaiarien garraioa, aire bidez.
      • 5221 Lurreko garraioarekin uztartutako jarduerak.
      • 5222 Itsas garraioari eta barruko bide nabigagarrietatik egindakoari uztartutako jarduerak
      • 5223 Aireko garraioarekin uztartutako jarduerak.
      • 5510 Hotelak eta antzeko ostatua.
      • 5520 Turismo ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.
      • 5530 Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.
      • 5590 Beste ostatu batzuk.
      • 5610 Jatetxeak eta janari postuak
      • 5621 Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako.
      • 5629 Beste jaki zerbitzu batzuk.
      • 7711 Automobilen eta ibilgailu motordun arinen alokairua.
      • 7721 Aisialdi eta kirol artikuluen alokairua.
      • 7911 Bidaia-agentzien jarduerak.
      • 7912 Bidaia-agentzia handizkarien jarduerak.
      • 7990 Beste erreserba zerbitzu batzuk eta horiekin uztartutako jarduerak.
      • 8230 Batzarren eta erakustazoken antolaketa.
      • 855 Beste hezkuntzak.
      • 9004 Ekitaldi aretoen kudeaketa.
      • 9102 Museoetako jarduerak.
      • 9103 Toki eta eraikin historikoen kudeaketa.
      • 9104 Lorategi botanikoen, parke zoologikoen eta erreserba naturalen jarduerak.
      • 9321 Jolas parkeetako eta parke tematikoetako jarduerak.
      • 9329 Beste aisialdi eta entretenitzeko jarduera batzuk.

Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legearen “Ostatu-establezimendu turistikoaren” definizioaren arabera definizio horretatik kanpo geratzen dira, batetik, turismo-erabilerarako etxebizitzak, eta, bestetik, etxebizitza partikularretako geletan turismo-erabilerarako ostatu-zerbitzua ematen duten espazioak, lege horretako 53. eta 54. artikuluetan araututakoak.

Betekizunak

  • Jarduketa subentzionagarriak

  • Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12207

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdia EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egun baliodunean hasiko da laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea, 08:00etan, programaren indarraldia amaitzen den arte, hau da, 2024ko abenduaren 31ra arte.

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak