EEE - Itsas energia berriztagarrien teknologia berriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioetarako laguntzen programa 2024

Deskribapena


Xedea

Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2024ko Apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez ezarritako laguntzetarako deialdia egitea. Ebazpen horren bidez, itsas energia berriztagarri berriak erakusteko eta baliozkotzeko 2024ko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.

Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak:

  • Olatuen energia atzemateko gailuen eskala errealeko edo errealetik gertu dauden prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak
  • Itsas aerosorgailu flotatzaileen eskala errealeko edo errealetik gertuko prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
  • Aurreko ataletan deskribatutako edozein prototipotako azpisistemen eta osagaien demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa laguntza-programaren oinarrietako puntu hauen bidez zehaztuko da:

  • · Diruz lagundu daitezkeen jardueren izaera eta kostuen hautagarritasuna (4. eta 5. oinarriak)
  • · Laguntzen zenbatekoaren muga orokorra (6.1 eta 6.2 oinarriak)
  • · Aplikatu beharreko Europako araudia eta beste laguntza batzuekiko bateragarritasun-araubidea (6.3 eta 6.4 oinarriak)

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskabideen ebazpenak lehia-konkurrentziako prozedura baten bidez emango dira, diruz lagun daitekeen egoera edo jarduera betetzen den eta oinarrietan eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen diren egiaztatu ondoren.

Eskabideak oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, osorik ez badago edo akastuna bada, interesatuari eskatuko zaio jakinarazpena jaso eta hamar (10) egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Halaber, adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritako moduan eman beharko den ebazpenaren bidez.

Laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2024ko Ekainaren 19an amaituko da. Epe hori amaitzen denean, ez da eskari gehiagorik onartuko.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko guztiak, publikoak zein pribatuak eta izaera pribatu edo publikoko nortasun juridikorik ez duten partzuergoak, enpresen taldeak edo elkarteak.

Honako hauek dira laguntza-programa honen deialdiko dirulaguntzak jaso ahal izango dituztenak:

  • a) EAEn laguntza-programa honetan aurreikusitako diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzen dituzten pertsona juridiko guztiak, publikoak zein pribatuak.
  • b) Izaera pribatu edo publikoko nortasun juridikorik ez duten partzuergoak, enpresen taldeak edo elkarteak, LGSen 11. artikuluari jarraiki; laguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEko lurraldean. Izaera pribatu edo publikoko nortasunik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak direnean, onuraduntzat joko da nortasunik ez duen elkartea ez ezik, hura osatzen dute kide guztiak ere, eta haietako guztiei eta bakoitzari aplikatuko zaizkio oinarri hauetan aurreikusten diren onuradunen eskakizun arautzaileak.

    Horrelako kasuetan, espreski adierazi beharko da, eskabidean nahiz dirulaguntza emateko ebazpenean, elkartearen kide bakoitzak hartutako gauzatze konpromisoak, baita horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere.

    Aipatutako eskakizunez gainera, elkarteek bete beharko dituzte LGSen (11.3 eta 13.2 art.) eta 20/2023 Legearen 11.4 artikulua.

Betekizunak

  • Baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 944 03 56 00

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

1237002

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza-programa honetara eskabideak aurkezteko epea 2024ko Maiatzaren 2an hasi eta 2024ko Ekainaren 19an amaituko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak