Euskal Autonomia Erkidegoko udalei laguntzak ematea, bake-epaitegien 2024ko funtzionamendu-gastuetarako
[EAEko udalei 2024ko diru-laguntzak, bake-epaitegien funtzionamendu gastuetarako]
- Erakundea:
- Justizia eta Giza Eskubideak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko bake-epaitegia duten udalei euskarri ekonomikoa ematea, epaitegi horien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko.
Aurrekontuko zuzkidura
464.575 euroPrestazio ekonomikoa
Deialdiaren aginduan aipatzen diren laguntzak dira (236 udal, bake-epaitegia dutenak) dagokion ekitaldirako, laurehun eta hirurogeita lau mila bostehun eta hirurogeita hamabost (464.575) euroko zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura.
Bake-epaitegia duen Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazten da, aurreikusitako kreditua banatzeko moduluen arabera eta honako irizpide hauen arabera:
1.- Udalerrien zuzenbidezko biztanleriaren kopurua, dagokion erakunde eskudunak egindako azken argitalpen ofizialaren arabera, eskala honen arabera:
BIZTANLEAK
ZENBATEKOAK
1etik 499ra
750€.-€
500etik 999ra
875 € €
1.000tik 2.999ra
1.850€.-€
3.000tik 6.999ra
2.650€ -€
7.000 eta 19.999 bitartean
3.625€.-€
20.000tik 29.999ra
4.625€.-€
30.000tik 39.999ra
5.725€.-€
40.000tik gorakoak
7.425€.-€
2.- Udalek 1.850 euroko osagarria jasoko dute, udalerrian espetxe bat badago.
3.- Udalerriko biztanleriagatik legokiekeen kopuruaren % 85eko dirulaguntza jasoko dute udalek, baldin eta udalerri horien bake-epaitegietako idazkaritzak sartuta badaude beren langileria duten elkarteetan.
4.- Aurreko paragrafoan aipatutako idazkaritza-elkarteen egoitza kokatuta dagoen udalerrietako udalek arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100 jasoko dute, gehi beren elkarteko udalei beren udalerrietako biztanleriagatik dagokien zenbatekoaren % 15.
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarra, laguntzak urtero emateko agindua argitaratzen denean. Hala ere, udal onuradunek aldez aurretik eskaera egin beharko dute ordainketa hori egiteko.
Horretarako, udal bakoitzak prozedura telematikoan sartzeko eskabidea egingo du hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdiaren aginduan aipatzen diren laguntzak dira (236 udal, bake-epaitegia dutenak) dagokion ekitaldirako, laurehun eta hirurogeita lau mila bostehun eta hirurogeita hamabost (464.575) euroko zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura.
Bake-epaitegia duen Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzari dagokion zenbatekoa zehazten da, aurreikusitako kreditua banatzeko moduluen arabera eta honako irizpide hauen arabera:
1.- Udalerrien zuzenbidezko biztanleriaren kopurua, dagokion erakunde eskudunak egindako azken argitalpen ofizialaren arabera, eskala honen arabera:
BIZTANLEAK | ZENBATEKOAK |
1etik 499ra | 750€.-€ |
500etik 999ra | 875 € € |
1.000tik 2.999ra | 1.850€.-€ |
3.000tik 6.999ra | 2.650€ -€ |
7.000 eta 19.999 bitartean | 3.625€.-€ |
20.000tik 29.999ra | 4.625€.-€ |
30.000tik 39.999ra | 5.725€.-€ |
40.000tik gorakoak | 7.425€.-€ |
2.- Udalek 1.850 euroko osagarria jasoko dute, udalerrian espetxe bat badago.
3.- Udalerriko biztanleriagatik legokiekeen kopuruaren % 85eko dirulaguntza jasoko dute udalek, baldin eta udalerri horien bake-epaitegietako idazkaritzak sartuta badaude beren langileria duten elkarteetan.
4.- Aurreko paragrafoan aipatutako idazkaritza-elkarteen egoitza kokatuta dagoen udalerrietako udalek arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100 jasoko dute, gehi beren elkarteko udalei beren udalerrietako biztanleriagatik dagokien zenbatekoaren % 15.
Ordainketa bakarra, laguntzak urtero emateko agindua argitaratzen denean. Hala ere, udal onuradunek aldez aurretik eskaera egin beharko dute ordainketa hori egiteko.
Horretarako, udal bakoitzak prozedura telematikoan sartzeko eskabidea egingo du hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
Betekizunak
-
Zuzeneko laguntza da. Hala ere, laguntza ordaintzeko, udal onuradunek aldez aurretik eskaera egin beharko dute, dirulaguntzei buruzko araudiaren ondoriozko betebeharrak betetzen direla egiaztatu ahal izateko.
Ez dago berariazko betekizunen mende, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan oro har ezarritako zuzeneko aplikaziokoak izan ezik, horiek nahitaez bete beharko baitira laguntzaren onuradun izateko.
Nolanahi ere, Bake Epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek egunean izan beharko dituzte indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betebehar horiek betetzen direla ofizioz egiaztatuko da. Laguntzaren onuradunak aurka egiten badu, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
BETEBEHARRAK
Laguntza hauen onuradun diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek betebehar hauek izango dituzte:
1. Jarduera egitea edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egotea.
2. Dirulaguntza ematen duen erakundeari justifikatzea dirulaguntza emateko kontuan hartu diren eskakizunak eta baldintzak betetzen direla, bai eta jarduera egin dela ere. Jarduera hori pertsonei buruzkoa denean, sexuaren arabera bereizitako datuak sartuko dira.
3. Dirulaguntza eman duen organoak edo erakundeak egin beharreko egiaztapen-jarduketei men egitea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduketei ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako dirulaguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoan aurreikusitakoei eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenei men egitea.
4. Helburu bererako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.
Jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen edo unean bertan.
5. Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatu bada, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.

6. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.
7. Dirulaguntzaren xede den jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan, hizkuntza eta irudiak erabiltzea, ikuspegi intersekzionala errespetatuz, batik bat, sexuari eta generoari dagokienetan.
8. Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea eta, batik bat, euskararen erabilera diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpen, iragarki eta publizitatean.
Bereziki:
Udal onuradunek gastu zehatzak ordaintzeko erabili beharko dute dirulaguntza; zehazki, energia elektrikoa, gasa, telefonoa, garbiketa, bulegoko materiala, joan-etorriak, udaleko langileen soldata-kostuaren egozpena eta, oro har, bake-epaitegiaren funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako gastu arruntak ordaintzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:
- Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012
- Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1097604Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Dirulaguntza ofizioz emango da, baina udal bakoitzak hilabeteko epea izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, prozedura telematikoan sartzeko eskabidea egiteko.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zuzeneko laguntza da. Hala ere, laguntza ordaintzeko, udal onuradunek aldez aurretik eskaera egin beharko dute, dirulaguntzei buruzko araudiaren ondoriozko betebeharrak betetzen direla egiaztatu ahal izateko.
Ez dago berariazko betekizunen mende, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan oro har ezarritako zuzeneko aplikaziokoak izan ezik, horiek nahitaez bete beharko baitira laguntzaren onuradun izateko.
Nolanahi ere, Bake Epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek egunean izan beharko dituzte indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betebehar horiek betetzen direla ofizioz egiaztatuko da. Laguntzaren onuradunak aurka egiten badu, dagokion egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
BETEBEHARRAK
Laguntza hauen onuradun diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek betebehar hauek izango dituzte:
1. Jarduera egitea edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egotea.
2. Dirulaguntza ematen duen erakundeari justifikatzea dirulaguntza emateko kontuan hartu diren eskakizunak eta baldintzak betetzen direla, bai eta jarduera egin dela ere. Jarduera hori pertsonei buruzkoa denean, sexuaren arabera bereizitako datuak sartuko dira.
3. Dirulaguntza eman duen organoak edo erakundeak egin beharreko egiaztapen-jarduketei men egitea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduketei ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako dirulaguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoan aurreikusitakoei eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenei men egitea.
4. Helburu bererako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.
Jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen edo unean bertan.
5. Dirulaguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatu bada, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.
Jakin bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen edo unean bertan.
6. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.
7. Dirulaguntzaren xede den jarduerak edo proiektuak behar dituen dokumentazio eta material guztietan, hizkuntza eta irudiak erabiltzea, ikuspegi intersekzionala errespetatuz, batik bat, sexuari eta generoari dagokienetan.
8. Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea eta, batik bat, euskararen erabilera diruz lagundutako jarduerarekin lotutako argitalpen, iragarki eta publizitatean.
Bereziki:
Udal onuradunek gastu zehatzak ordaintzeko erabili beharko dute dirulaguntza; zehazki, energia elektrikoa, gasa, telefonoa, garbiketa, bulegoko materiala, joan-etorriak, udaleko langileen soldata-kostuaren egozpena eta, oro har, bake-epaitegiaren funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako gastu arruntak ordaintzeko.
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Behar izanez gero, dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio-Prozedura Erkidea urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Karpeta bitartez egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Emandako laguntza justifikatzeko, bete formularioa deialdiaren aginduan aurreikusitako epean, eta eman beharrezko dokumentazioarekin batera Nire Karpeta
-
"Azalpen-memoria" imprimaki betegarria da, eta telematikoki beteko da horretarako prestatutako prozeduran.
-
Udal onuradunek gastu zehatzak ordaintzeko erabili beharko dute dirulaguntza; zehazki, energia elektrikoa, gasa, telefonoa, garbiketa, bulegoko materiala, joan-etorriak, udaleko langileen soldata-kostuaren egozpena eta, oro har, bake-epaitegiaren funtzionamendurako beharrezkoak diren gainerako gastu arruntak ordaintzeko.
Udalek azalpen-memoria bat aurkeztu beharko dute urte bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan.
Azalpen-memoriaren ordez, zinpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da, II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa. Bertan, memoriarako aipatutako alderdiak jasoko dira, eta, gainera, adieraziko da dagokion urtean, Bake Epaitegian, adierazitako kontzeptuengatik, gastu bat egin dela, dirulaguntza gisa jasotakoaren berdina edo handiagoa.
Azalpen-memoria honako hauek jasoko ditu:
1. Aurreko urtean epaitegiek udalaren kontura erabilitako instalazioak eta bitarteko instrumentalak adieraztea.
2. Kontzeptu guztiak, diruz lagunduak edo ez.
3. Bereizita agertu beharko dira epaitegiaren eta udalaren artean partekatzen diren ondasunak eta zerbitzuak, eta epaitegiek soil-soilik erabiltzeko direnak.
Azalpen-memoriaren ordez, zinpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da, II. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa. Bertan, memoriarako aipatutako alderdiak jasoko dira, eta, gainera, adieraziko da dagokion urtean, Bake Epaitegian, adierazitako kontzeptuengatik, gastu bat egin dela, dirulaguntza gisa jasotakoaren berdina edo handiagoa.
Emandako laguntza justifikatzeko, bete formularioa deialdiaren aginduan aurreikusitako epean, eta eman beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-n.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua