Deialdia, 2024ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza-premia sektorialak hautemateko azterketak eta analisiak egiteko laguntza ekonomikoetarako.

[EADN2024]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan Prestakuntza Sektorialeko Beharrak Hautemateko Azterketak eta Analisiak egiteko laguntza ekonomikoen 2024. urterako oinarriak ezartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzak ondoz ondoko konkurrentzian emango dira, eta laguntzak emateko ebazpenak eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera emango dira, diruz lagundu daitekeen jarduera bat datorrela eta eskatutako gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, deialdiaren 4. artikuluan jasotako balorazio-irizpideen arabera, eta 5. artikuluan jasotako muga ekonomikoekin.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza bi ordainketatan ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren:

  • Lehenengoa erakunde onuradunari emandako zenbateko osoaren % 50 izango da, onuradunak dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

  • Bigarren ordainketa gainerako zenbatekoarekin egingo da, diruz lagundutako azterlana eta jasandako gastuak justifikatu ondoren, deialdiaren 8.2. artikuluan aurreikusitako moduan.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Deialdi honetako laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten jarduera ekonomikoko sektore bateko enpresak eta/edo enpresa horietako langileak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakundeak, baldin eta erabakitzen badute, zuzenean edo beste erakunde aditu batekin edo batzuekin batera, prestakuntza-premien azterketari buruzko azterlan bat egitea lantoki horietan lan egiten duten langileentzat. Era berean, sektore arteko erakundeak ere izan daitezke onuradun, baldin eta azterlana sektoriala baino ez bada.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1231602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen eskabideak modu elektronikoan normalizatutako ereduetan beteko dira, deialdi honetarako abian jarritako aplikazio informatiko espezifikoaren bidez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpenak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Laguntzen ordainketa jasotzeko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.  Erregistratuta ez balego edo banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk