Langile autonomoen eta ekintzaileen artean laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzeko dirulaguntza, 2024an

[dirulaguntzakautonomoakekintzaileak]

Deskribapena


Xedea

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak langile autonomoen eta ekintzaileen artean laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzeko jarduerak garatzeko 2024ko ekitaldirako dirulaguntzak deitzea eta arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

50.000 €

Prestazio ekonomikoa

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunaren eta 2024ko azaroaren 30aren artean garatu diren prestakuntza-jarduera guztiak kontuan hartuko dira, eta nahitaez bideratu beharko dira Autonomoen Araubide Berezian alta emanda dauden langile autonomoen artean edo ebazpen honen 1. artikuluan zehaztutako ekintzaileen artean laneko arriskuen prebentzioaren gaineko prestakuntza sustatzera, betiere langile horien jarduera profesionalaren helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan badago.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak aurrez aurre edo online saioetan eman ahalko dira. Online saioak «zuzeneko» saioak izan beharko dira. Horretarako, diruz lagunduko den jardueran aurreikusitako saio guztietan ikasleak eta profesionalak bertan direla bermatzeko sistema telematikoak edo aplikazioak erabiliko dira (online saio sinkronikoak).

Prestakuntza-jardueren edukietan eta sortutako dokumentazioan genero-ikuspegia txertatuko da, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuen arabera.

Prestakuntza-ekintzak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eskainiko dira.

Gehienez ere 325 €ko dirulaguntza emango da prestatutako ikasle bakoitzeko, baina horrela kalkulatutako zenbatekoa (325 € X ikastaroan prestatutako ikasleak) ezingo da izan ikastoraren ordu kopurua bider 160 € eginda ateratzen den emaitza baino altuagoa (160 € X emandako ikastaroaren ordu-kopurua).

Ordainketa-modua:

Prestakuntza-jarduera emakida-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta moduan egiteko epea amaitu ondoren, eta ordaindu aurretik, erakunde onuradunek memoria ekonomikoa eta egindako gastuen justifikazioa, aprobetxamendu-ziurtagiria eta inkestak aurkeztu beharko dituzte eta ikastaroa eman duten irakasleen lan-arriskuen prebentzioko goi-mailako prestakuntzaren titulu eskaneatua.

Prestakuntza-jarduerarako onartutako aurrekontuan aurreikusitako gastuak justifikatzeko, fakturak eta froga-balioa duten bestelako agiriak aurkeztuko dira, merkataritza-trafiko juridikoan baliozkotasuna dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, aurrekontuan islatutako gastua benetan egin dela egiaztatzeko. Fakturek harreman zuzena eduki beharko dute diruz lagundutako jarduerekin, eta, horietan, finantzatu daitezkeen kontzeptuak agertu beharko dira, bereizita eta banakatuta.

Fakturen datak ezin da izan 2024ko azaroaren 30a baino geroagokoa.


 

 

Nori dago zuzenduta


Langile autonomoen elkarte profesionalak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Langile autonomoen eta ekintzaileen elkarte profesionalak, erakunde sindikalak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza errazten dutenak.

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Eskaera

  • Legez eratutako erakundea eta ordezkaritza nahikoa: - Erakundearen eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua edo, hala badagokio, erregistro ofizialaren ziurtagiria, erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. - Agiri publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, behar besteko ordezkaritza-ahalmena egiaztatzeko notarioak legitimatutako sinadurarekin. Erakundearen ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bada, ez da beharrezkoa ziurtagiriaren erakunde titularraren izenean izapidetzeko ordezkaritza-ahalmen nahikoa duela egiaztatzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa

Kontaktu-informazioa


 

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, lanegunak 08:30etik 13:30era

Telefonoa: 944.032.119

Tramitazio elektronikoan arazorik izanez gero: erabiltzaileentzako arreta zentroa 945.016.838

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0048105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.- Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa. Bertan, izapideak egiteko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak daude eskuragarri, eta, horren bidez, eskabide-inprimakian sartzeko aukera dago, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048105.

2.- Eskabidearen ondorengo izapideak (sarbidea, izapidetzea eta jarraipena) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko "nire karpeta" ren bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

3.- Eskabidea elektronikoki ere izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Eskatutako prestakuntza jarduera amaitu ondoren eta ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, egunean izan beharko dituzu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:

- Memoria ekonomikoa, III. eranskinaren arabera.

- Jasandako gastuak justifikatzeko fakturak.

- Aprobetxamendu ziurtagiria, IV. eranskinaren arabera.

- Gogobetetze-inkestak, V. eranskinaren arabera.

- Ikastaroa eman duten irakasleen laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako titulazioa.

- Sortutako dokumentazioa, emandako prestakuntzaren gai-zerrenda eta edukia barne hartzen dituena.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa zuzentzea


Akatsak zuzentzeko jakinarazpena elektronikoki egingo da. Jakinarazpenak "nire karpeta" atalean kontsultatu beharko dira ( https://www.euskadi.eus/mikarpeta ), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan ( https://www.euskadi.eus/egoitza ). Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak jakinarazpena jaso izana elektronikoki sinatzen duenean. Jakinarazpena bidali eta 10 egun igaro ondoren edukian sartu ez bada, jakinarazpena ezetsitzat joko da, eta izapidea gauzatutzat joko da. Prozedurak aurrera jarraituko du, salbu eta ofizioz edo erakunde hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela jakinarazpena eskuratzea

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk