Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma 2024-2025 ikasturtean egiteko ikasleentzako laguntzak

[DIP 2024]

Deskribapena


Xedea

1. artikulua.– Eremua eta xedea.

Ebazpen honen xedea da ikasleentzako laguntzen deialdia egitea, Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma egiteko, Deustuko Unibertsitatean, 2024-2025 ikasturtean. Sexu Indarkerian Esku Hartzeko Adituaren Diploma modalitate birtualean ematen da, 24 ECTS ditu (Europako kredituak) eta sei irakasgairen inguruan egituratzen da, guztira 600 orduz:

I. modulua: Sexu-indarkeriaren fenomenoaren testuingurua.

II. modulua: Sexu-indarkeria motak.

III. modulua: Trauma eta krisi egoeren tratamendu terapeutikoa.

IV. modulua: Esku-hartze psikosoziala eta instituzionala sexu-indarkeriaren esparruan.

V. modulua: Emakumeen gorpuztasunen aurkako sexu-ziberrindarkeriak.

VI. modulua: Sexu-indarkeriak prebenitzea eta hautematea.

Aditu-programa honen helburu nagusia da hainbat diziplinatako profesionalak gaitzea sexu-indarkeriaren esparruan modu koordinatuan eta diziplinartekoan esku hartu dezaten, behar diren ezagutzak eta trebetasunak emanez esku-hartze psikosozialak, hezkuntzakoak, soziosanitarioak edo juridikoak diseinatzeko, planifikatzeko, gauzatzeko eta ebaluatzeko, esku-hartzearen ikuspegi integral eta holistiko batetik, emakumeen premietan eta testuinguruan eragiten duten askotariko faktoreak kontuan hartuta.

Aurrekontuko zuzkidura

29.244

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0036411

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk