Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Errioxa JDKren esparruko ardoak destilatzeko ardogintzako sektorearentzako ezohiko laguntzak 2024

[Destilaziorako ezohiko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Errioxako DOCAren babespean dauden ardoak destilatzeko aparteko laguntzak ardoaren sektoreari, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat hartuta.

Laguntza horien helburua da Euskadiko ardoa ekoizten duten enpresek gaur egun bizi duten egoerari egonkortasuna ematea, Errioxa JDKren babespean dauden ardoen soberakinen salbuespenezko egoeraren ondoren. Horretarako, laguntza-lerro bakarra ezarri da Errioxa JDKren babespean dauden ardoak borondatez destilatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

7.476.317,17 €

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretatik 7.476.317,17 euroko aurrekontu-kreditua jarri da deialdi honetarako.

Errioxa JDKren esparruan ekoitzitako eta EAEn egindako ardo destilatuaren litroko laguntzaren balioa, 2024ko deialdirako ezartzen dena, honako hau izango da:

a) Ardo beltza: 0,864 €/litro.

b) Ardo gorria: 0,860 €/litro.

Eskabidean, litrotan zenbat destilatzea aurreikusten den zehaztuko da.

A priori, destilatu daitekeen gehieneko litro kopurua honako hau izango da:

– Errioxa JDKk babestuta 2023an EAEn ekoitzitako ardoaren guztizko ekoizpenaren % 100, baldin eta 250.000 litrotik beherakoa bada

– Errioxa JDKk babestuta 2023an EAEn ekoitzitako ardoaren guztizko ekoizpenaren % 50, baldin eta 250.000 litro edo gehiago eta 500.000 litro baino gutxiago badira

– Errioxa JDKk babestuta 2023an EAEn ekoitzitako ardo guztiaren % 20, baldin eta 500.000 litro edo gehiago badira

aatik, ehuneko horiek handitu edo txikitzerik izango da funtsen arabera edo destilazio-eskaerei erantzuteko ezina badago, eta eskaera guztiei igoera edo murrizketa horizontala aplikatuko zaie, honako ehuneko hauen arabera:

– 250.000 litro baino gutxiago egiten dituzten upeltegiei: % 5eko murrizketa mailakatua.

– 250.000 litro edo gehiago eta 500.000 litro baino gutxiago egiten dituzten upeltegiei: % 2,5eko igoera/jaitsiera mailakatua.

– 500.000 litro edo gehiago egiten dituzten upeltegiei: % 1eko igoera/jaitsiera mailakatua.

Ardogintza-kooperatiben kasuan, 2023an EAEn ekoitzitako eta babestutako ardoaren ekoizpen osoaren % 100 destilatzerik izango dute kooperatibek hasiera batean, eta % 5eko murrizketa mailakatua aplikatuko zaie gero, eskuragarri dauden funtsen arabera.

Upategi batek ez badu ardorik egin 2023an, kontseilu arautzaileari aurkeztutako azken uztaren urtea hartuko da erreferentziatzat.

2023an egindako destilaziorako laguntza eskatu bada baina ez bada jaso, destilatzeko gehieneko bolumena 2. puntuan ezarritakoa izango da.

Upategi berean egin diren eta aurretiazko merkataritza-jarduera baten bidez egindako erosketa batetik datozen ardoak soilik hartuko dira destilatzeko moduko gisa.

Eragiketa horren ondoriozko kopurua ordainketa bakarrean ordainduko da, destilazioa gauzatu dela egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan (NEIE) establezimendu aktibo bat duten ardogintzako enpresak, establezimendu aktibo horretan Errioxa JDBren babespean ardoa ekoizten dutenak eta haren zati bat Errioxa JDBren Kontseilu Arautzailearen kontrol eta ikuskaritzapean destilatu dutenak.

Betekizunak

  • Ez egotea krisiak jotako enpresatzat hartuta, 2019ko abenduaren 31n, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan ezarritako definizioaren arabera (kategorien araberako salbuespen-erregelamenduan xedatutakoari lotuta).
  • Ez egotea bete gabeko berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabakita badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta ezin dela barne-merkatuarekin bateratu.
  • Ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzera kondenatuta epai irmo bidez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Ez edukitzea inongo borondatezko konkurtso-deklaraziorik eskatuta; ez egotea inongo prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta; ez egotea konkurtsoan deklaratuta, non eta ez badu horretan eraginkortasuna hartu hitzarmen batek; ez egotea esku-hartze judizialaren eraginpean edo ez egotea desgaitua Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, salbu eta konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu bada.
  • Ez eragin izana Administrazioaren egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmorik, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak ez egotea honako inongo egoeratan: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin, hau da, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoarekin; eta egunean izatea EAEko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruko dirulaguntzak itzultzeari buruzko betebeharrak. Betekizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Ez izatea egoitza fiskala erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako ezein herrialde edo lurraldetan.
  • Egunean izatea dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Betekizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Ez egotea inongo ebazpen irmoz zehatuta, eta, beraz, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galduta. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
  • Pertsona fisiko edo juridikoa, publiko zein pribatua, ez egotea zehaztuta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean xedatutako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren zuzenketa-neurriak hartu eta zehapena ordaindu arte.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota beteta izatea, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
  • Elkarteen kasuan, ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahasita. Era berean, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zigor-arloko arau-hauste baten zentzuzko zantzuak dituztela-eta, inskribatzeko administrazio-prozedura etenda duten elkarteak, harik eta ebazpen judizial irmoa batek dagokion erregistroan inskribatzeko aukera eman arte.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan ezarritako epean egitea ordainketa. Eskatutako laguntzaren zenbatekoa 30.000 eurokoa edo handiagoa denean, eskatzaileak IV. eranskinean deskribatutako dokumentua erantsi beharko dio eskabideari.
  • Pertsonek edo entitateek lekukotza judizialaren, ziurtagiri telematikoen edo datu-transmisioen bidez justifikatuko dute oinarri honetako 3. apartatutik 13. apartatura bitartean ezarritako baldintzak betetzen dituztela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen erregelamendu-araudian ezarritakoa betez, edo administrazio-ziurtagiriaren bidez, edo, bestela, agiri hori ezin badu eman agintaritza eskudunak, agindu honen II. eranskinean aipatzen den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1234802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu ondoren, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari dagokio eskabidea ebaztea eta eskatzaileari jakinaraztea, gehienez ere sei hilabeteko epean, laguntza-eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan emango edo ukatuko da eskatutako laguntza.

Beste tramite batzuk