Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak. 2024
[CEI]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen helburua da Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak laneratzeko enpresak sortzea sustatzeko emango dituen laguntzak arautzea.
Agindu honetan ezarritako laguntzei heltzeko, diruz lagundu daitezkeen jardunak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietan egin behar dira. Ez da kontuan hartuko laguntzen onuradunak diren irabazi-asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza soziala EAEn duten ala ez.
Aurrekontuko zuzkidura
14.500.000 €Prestazio ekonomikoa
Laneratzeko enpresak sortzeko dirulaguntzak dira merkatu-azterlanak egiteko, enpresa sortzea bideragarria ote den jakiteko. Dirulaguntza horien bidez, azterlan horien ehuneko berrogeita hamarrera arte (% 50) finantzatuko da, eta gehieneko zenbatekoa sei mila eurokoa izango da (6.000 euro).
Dirulaguntza jaso duen erakundeak azterlana nahitaez egin behar du dirulaguntza eman zaion aurrekontu-ekitaldian, eta, proiektua bideragarria bada, laneratzeko enpresa urtebeteko epean sortu behar du, merkatu-azterlana amaitzen duen egunetik Aurrera zenbatzen hasita.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza horren ordainketa honako prozedura honen bidez egingo da:
- Lehen ordainketan diru-laguntzaren guztizkoaren % 70, diru-laguntza ematen den unean.
- Bigarren ordainketan % 20, azterlana eta egindako gastuen jatorrizko egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
- Hirugarren ordainketan gainerako % 10a, laneratzeko enpresen erregistroan inskripzioa egiteko eskaera gauzatu ondoren, betiere proiektua bideragarria bada. Proiektua bideragarria ez bada, hirugarren ordainketa hau azterlana aurkezteko unera aurreratuko da.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Eskualdeak edo beste toki-erakundeak
Garapen-agentziak
Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.
Eskakizunak:
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Merkataritzako sozietateetan (SA eta SL), baita ere kooperatibetan, elkarteetan eta fundazioetan, legezko ordezkariak ordezkaritza-botere nahikoa justifikatu behar du.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Betekizunak
-
Identifikazio fiskaleko bitarteko bat izatea.
IDENTIFIKAZIO FISKALEKO TXARTELAREN KOPIA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua izan ez dela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatua edo zehatua ez dela izan epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez, edo, hala izan bada, kondenaren edo zehapenaren epea igaroa dela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei buruzkoa: ez du borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu; ez da inongo prozeduratan kaudimengabetzat jo izan; ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dago esku-hartze judizialaren mende; ez dago Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua, edo, hala izan bada, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu egin da.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, bera erruduntzat jo duten arrazoiren batengatik Administrazioarekin egindako kontraturik suntsiarazi ez dela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean ez daudela edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak ez direla adierazten duena, bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
(Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, dirulaguntza eman eta ordainketa egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin dezake egiaztapen horren aurka, eta, orduan, egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu egoera hori egiaztatzeko.)
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskala ez duela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik jaso ez duela edo, jaso arren, zehapen-epea igaro dela adierazten duena; zehazki, hauek dira arauak: 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena eta 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez dagoela adierazten duena, honako hauek barne:
- - Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta egonda ere, berdintasun-planik indarrean ez izatea.
- - Berrogeita hamar langile baino gehiagoko erakundeen kasuan, sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
- ? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dutela administrazio-bidean ebazpen irmo bidez zehatu, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu arte eta zehapena bete arte, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete duela edo, halakorik ezean, dagozkion ordezko neurriak hartu dituela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, administrazio honi edo beste Administrazio Publiko batzuei edota beste erakunde publiko batzuei xede eta helburu bererako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta edo bideratzen) jakinarazteko.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedurei buruzkoa.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non konpromisoa hartzen duen deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600
Kodea
0136913Eskabidea
Izapideak egiteko laneratzeko enpresak sortzeko prozeduraren jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak, ereduak eta eskabide-formularioa helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0136913
Dirulaguntzen eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira. Helbide honetan eskuratu ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/egoitza. Bertara sartzeko esteka bat izango da Lanbideren webgunean.
Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean eta sartu zaitez Egoitza Elektronikoan.
-
Ziurtagiriaren ordez, idazki bat aurkeztu ahal izango da, behar bezala zigilaturik, ziurtagiria eskatu izana frogatzeko, baina idazki horrek eskaera aurkezteko baino ez du balio izango. Zor bat atzeratzea lortzen duen erakundeak ordainketak eguneratuta dauzkala hartuko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
Ziurtagiri horiek ez dira aurkeztu beharko modu elektronikoan egiaztatzeko baimena eman bada eskabidean.
- Elkartea izanez gero:
-
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Identifikazio fiskaleko bitarteko bat izatea.
IDENTIFIKAZIO FISKALEKO TXARTELAREN KOPIA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua izan ez dela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatua edo zehatua ez dela izan epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez, edo, hala izan bada, kondenaren edo zehapenaren epea igaroa dela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei buruzkoa: ez du borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu; ez da inongo prozeduratan kaudimengabetzat jo izan; ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek; ez dago esku-hartze judizialaren mende; ez dago Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitua, edo, hala izan bada, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu egin da.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, bera erruduntzat jo duten arrazoiren batengatik Administrazioarekin egindako kontraturik suntsiarazi ez dela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko kasuren batean ez daudela edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak ez direla adierazten duena, bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan aurreikusitako baldintzetan (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
(Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, dirulaguntza eman eta ordainketa egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin dezake egiaztapen horren aurka, eta, orduan, egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu egoera hori egiaztatzeko.)
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskala ez duela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela adierazten duena, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik jaso ez duela edo, jaso arren, zehapen-epea igaro dela adierazten duena; zehazki, hauek dira arauak: 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena eta 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez dagoela adierazten duena, honako hauek barne:
- - Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta egonda ere, berdintasun-planik indarrean ez izatea.
- - Berrogeita hamar langile baino gehiagoko erakundeen kasuan, sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
- ? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez dutela administrazio-bidean ebazpen irmo bidez zehatu, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatu arte eta zehapena bete arte, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete duela edo, halakorik ezean, dagozkion ordezko neurriak hartu dituela adierazten duena.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, administrazio honi edo beste Administrazio Publiko batzuei edota beste erakunde publiko batzuei xede eta helburu bererako eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta edo bideratzen) jakinarazteko.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedurei buruzkoa.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non konpromisoa hartzen duen deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Merkataritzako sozietateetan (SA eta SL), baita ere kooperatibetan, elkarteetan eta fundazioetan, legezko ordezkariak ordezkaritza-botere nahikoa justifikatu behar du.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Eskabidea egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru Hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Erakundea erregistratuta ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du helbide honetan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak
Elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Ahalordetzeen Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, egin beharko du hemen.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan" Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.