Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako prestakuntza-erakundeentzat berrikuntzaren gaineko inbertsioa finantzatzeko 2024rako dirulaguntzen deialdia

[BERRIKUNTZAREN GAINEKO INBERTSIOA]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da 2024ko ekitaldirako enplegurako lanbide-heziketa ematen duten erakundeentzako laguntzak arautzea, azpiegitura berritzaileak emateko inbertsioa finantzatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden instalazioetan, prestakuntza-ekintzak eman daitezen kalitate, eguneraketa eta eraginkortasuneko bermeekin, enpresen errealitate teknologikora eta gaur egun dituzten ekoizpen-bitartekoetara egokituta. Hartara, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntzak merkatuaren benetako beharrei erantzungo die, eta, beraz, sustatu egingo du enpresen lehiakortasuna eta langileen laneratzea.

Diruz laguntzeko moduko jarduerak:

1.– Deialdi honen babespean diruz lagundu ahal izango dira ekipamendu aurreratuak edo makinak erosi edo alokatzeko eragiketak, renting edo leasing modalitateak barne, bai eta horiek instalatzeko gastuak ere, baldin eta beharrezkoak badira familia profesional bereko prestakuntza-espezialitateak emateko, berrikuntzaren gaineko inbertsioa eragiten badute, edo azpiegitura-hornidurak lan-merkatuan gertatzen diren aldaketa teknologikoetara egokitzea eta eguneratzea badakarte, langileei aldaketa horietara egokitutako prestakuntza eskaintze aldera.

Errentamendu, renting edo leasing kasuetan, kontratuaren iraupena gutxienez 2026ko abenduaren 31ra arte luzatu beharko da. Leasing kasuan, kontratuaren iraupena baxuagoa izan ahalko da, baldin eta prestakuntza-erakundeak kontratua amaitzean hura erosteko aukera izango duela egiaztatzen bada, 6.3.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Era berean, diruz laguntzeko modukoa izango da instalazioak hobetu edo aldatzeko gastu oro, ikaskuntza-metodologia eta -tresna berritzaileak ezartze aldera.

2.– Diruz lagundutako ekipamenduak eta makinak dirulaguntzaren xede zehatzera bideratuko dira, gutxienez 2026ko abenduaren 31ra arte.

Ondore horietarako, fisikoki prestakuntzarako espazioetan kokatuko dira (prestakuntzaren tailerra edo gela), eta soilik prestakuntzarako erabiliko dira. Ez dira inoiz baliatuko irakasleen edo ikastetxeko zuzendaritzen erabilera esklusiboko ekipamendu moduan. Ondorioz, dagozkion espezialitaterako espezifikoak izango dira.

3.– Aurreko ataletan deskribatutako jarduera diruz lagungarriak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden instalazioetan instalatu beharko dira, izan propioak edo besterenak. Azken kasu horretan, errentamendu-kontratu bat edo horiek erabiltzeko hitzarmen bat egon beharko da tartean, aurreko atalean aurreikusitako denborarako, gutxienez.

4.– Makina edo/eta ekipoak erosi, errentamendu, renting edo leasingeko kuotak ordaindu eta deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzaren xedeko instalazioak hobetu edo aldatzeko lanak 2024ko urtarrilaren 1aren eta dirulaguntza-eskaria aurkeztu den dataren artean egin beharko dira. Ondorioz, diruz lagun daitekeen gastua aldi horretan benetan ordaindutakoa izango da.

5.– Makinak edo ekipoak erosi edo alokatzeko (renting edo leasing barne) kostua ez da inola ere izango merkatuko balioa baino altuagoa.

6.– Makinak edo ekipoak erosi edo alokatzean jasanarazitako balio erantsiaren gaineko zerga diruz laguntzeko modukoa izango da, baldin eta ezin bada berreskuratu zerga-araudi aplikagarriaren arabera.

7.– Honako makina edo ekipo hauek ezin izango dira diruz lagundu:

– Administrazio-elementu komunak, ordenagailuak eta beste elementu informatiko batzuk (eskanerrak, inprimagailuak edo bestelakoak), prestakuntzako gelan, tailerrean edo prestakuntza-jarduerak garatzen diren tokian fisikoki kokatzen ez direnak eta soilik prestakuntza-helburuetarako ez direnak; halaber, irakasleek, zuzendaritzak eta ikastetxeko administrazioak soilik erabiltzekoak diren ekipoak.

– Aplikazio informatiko edo teknologikoen erabilerarako software eta lizentziak, beren xedeko espezialitateetarako espezifikoak ez badira.

– Sareko elementu komunak, esaterako zerbitzariak, wifi sarbideak edo xedeko espezialitaterako espezifikoak ez diren beste batzuk.

– Erabilera partekatu eta orokorreko beste edozein elementu, xedeko espezialitaterako espezifikoa ez bada.

– Prestakuntza-zentroa inskribatuta/egiaztatuta dagoen instalazioen alokairua, renting-a edo leasing-a, bai eta lanbide-arloko edukien ikaskuntzarekin zuzenean lotuta ez dagoen altzari generiko oro ere (aulkiak, mahaiak eta abar).

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak guztira 4.000.000 eurokoak dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2024ko aurrekontuko ordainketa-kredituaren kontura.

Baliabide horiek bi dirulaguntza lerrotan banatzen dira:

a) 250.000 euro ordenagailuetan inbertsioak egiteko, 4. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, bereziki 4.2 artikuluaren bigarren paragrafoan.

b) 3.750.000 euro gainerako inbertsioetarako.

Dirulaguntzen lerroetako batean kreditua agortzen ez bada, gerakina beste lerroko laguntzak finantzatzeko erabili ahal izango da, eskabideak aurkezteko ordenaren arabera.

1.– Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoaren arabera kalkulatuko da, honako hauen arabera:

- Lanbidek lanbide-arloan diruz lagundutako prestakuntza-ekintzen kopurua, edozein deialditan, batez beste 2020tik 2024ra bitartean (biak barne) eta

- Laguntzaren xede diren inbertsioak lotuta dauden lanbide-arloko prestakuntza-espezialitateen kopurua, prestakuntza-erakunde eskatzailea espezialitate horiek emateko inskribatuta edo egiaztatuta badago. Ehuneko hauek aplikatuko dira:

Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 2 eta 5 artean

Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 6 eta 10 artean

Lanbide Heziketan emandako prestakuntza-jardueren urteko batez bestekoa: 10etik gora

Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 2 eta 4 artean

% 55

% 60

% 65

Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 5 eta 10 artean

% 60

% 65

% 70

Familia profesionalean akreditatutako / izena emandako espezialitateak: 10etik gora.

% 65

% 70

% 75

2.– Prestakuntza-erakundeko eta familia profesionaleko gehieneko dirulaguntza 70.000 eurokoa izango da, 2. artikuluan aurreikusitako dirulaguntzen lerro batera nahiz bietara aurkeztu. Erakunde bakoitzeko ez dira hiru familia profesional baino gehiago finantzatuko dirulaguntzen bi lerroetan. Edonola ere, minimis laguntzak arautzen dituen araudi europarrean aurreikusitako muga aplikatuko da, deialdi hau araudi horren pean baitago, 15. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, hura emateko ebazpena ezarri ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten prestakuntza-erakundeek.

– Eusko Jaurlaritzaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia erkidegoren bateko prestakuntza-erakundeen beste erregistro batean edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan akreditatuta edo izena emanda egotea, dirulaguntzarekin lotutako inbertsioei dagokien familia profesionaleko prestakuntza-espezialitateetako gutxienez bi irakasteko.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak eman izana, laguntzaren xede diren inbertsioak lotuta dauden lanbide-arlokoak, honako bi baldintza hauek betez:

  • Uneko ekitaldian espezialitate horiek oraingo ekitaldian irakasten aritzea edo gutxienez 2020-2024 aldiko hiru ekitalditan eman izana.
  • Urtean batez beste familia horretako bi prestakuntza-ekintza eman izana, gutxienez. Batez besteko hori honela kalkulatuko da: 2020tik 2024ra bitartean, biak barne, eman diren edo ematen diren ekintzen batura zati ekintza horiek eman diren urteen kopurua.

Betekizunak

  • Eusko Jaurlaritzaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoa izatea.
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia erkidegoren bateko prestakuntza-erakundeen beste erregistro batean edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan akreditatuta edo izena emanda egotea, dirulaguntzarekin lotutako inbertsioei dagokien familia profesionaleko prestakuntza-espezialitateetako gutxienez bi irakasteko
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzak eman izana, laguntzaren xede diren inbertsioak lotuta dauden lanbide-arlokoak, honako bi baldintza hauek betez: ? Uneko ekitaldian espezialitate horiek ematen aritzea edo 2019-2023 aldiko gutxienez hiru ekitalditan eman izana ? Urtean batez beste familia horretako bi prestakuntza-ekintza eman izana, gutxienez. Batez besteko hori honela kalkulatuko da: 2019. eta 2023. urteen artean (biak barne) emandako edo emango diren ekintzen batura zati ekintza horiek eman diren urteen kopurua
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita ez edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, hauek barne: ? Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak) edo martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoak) ezarritakoaren arabera. - Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.

  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan) aurreikusitakoak barne: - Berdintasun-planik indarrean edukitzea, enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta badago. - 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk ezarrite edukitzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera. - 30.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzetarako, beteta izatea Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak.

  • Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak (Dirulaguntzei buruzkoak) 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen duen gainerako egoeraren batean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Enplegurako lanbide heziketaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1218603

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  • Eskabide bakarra aurkeztuko da erakunde eta dirulaguntza lerro bakoitzeko (2. artikulua), eta diruz laguntzekoak diren gastuak familia profesionalen arabera bereiziko dira.
  • Inbertsio bakoitza familia profesional bakar bati esleitu ahal izango zaio.
  • Eskabide bakoitzarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Aurkeztutako proiektu bakoitza deskribatzen duen memoria bat, elektronikoki sinatuta; bertan, egindako inbertsioaren azalpen labur bat, programatutako helburuen lorpen-mailari buruzko informazioa eta emaitzen eta hobetzeko proposamenen ebaluazioa jasoko dira.

b) Justifikazio-memoria ekonomikoa. Agiri horretan, honako hauek jasoko dira:

– Erosketaren kasuan: fakturak eta ordainketa egiaztatzeko dokumentazioa, bai eta faktura horien zerrenda ere, eta bertan jasoko dira hornitzailearen/finantza-erakundearen identifikazioa, faktura-zenbakia, fakturaren igorpen-data eta ordainketaren data.

– Errentamendu, renting edo leasingaren kasuan: kuoten hileroko ordainagiriak edo fakturak, horiek ordaindu direla egiaztatuta, eta kontratua, gutxienez 4.1 artikuluan aurreikusitako iraupenarekin. Leasingaren kasuan, kontratuaren iraupena artikulu horretan eskatutakoa baino baxuagoa bada, kontratua amaitzean hura erosteko aukera baliatzeko konpromisoa erantsi beharko da, bi aldeek sinatuta, edo, hala badagokio, diruz lagun daitekeen aldiaren barruan benetan egindako erosketaren egiaztagiria.

–. Instalazioak hobetu edo aldatuz gero, egindako gastua eta ordainketa egiaztatzen duten agiriak.

c) Inbertsioa, dirulaguntzaren bidez ez ezik, funts propioen edo beste dirulaguntza edo bitarteko batzuen bidez ere finantzatu bada, zenbatekoa eta jatorria egiaztatu beharko dira.

d) Balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratzeari buruzko informaziorako, dirulaguntzaren eskatzaileek zergaren aitorpenak aurkezteko betebeharrik ez dutela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, zerga-administrazio eskudunak emanda, edo, hala badagokio, eskuragarri dagoen azken ekitaldiko zergaren urteko likidazio-aitorpenaren 390 eredua.

e) Diruz lagundutako inbertsioarekin edo gastuarekin lotutako instalazioak ez badira propioak, errentamendu-kontratua edo hura erabiltzeko baimena ematen duen hitzarmena (gutxienez 2026eko abenduaren 31ra arte) aurkeztu beharko da

Aurkeztutako dokumentazioak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko, errekerimendua jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

Dirulaguntza-eskabideak, behar bezala eta guztiz beteta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/; horra iristeko, esteka bat egongo da Lanbideren webgunean.

Izapidetzeko jarraibideak, erantzukizunpeko adierazpenak, ereduak eta eskabideak eskuragarri egongo dira honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1218602.

Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu.

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu ahalko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena emango du, eta banan-banan jakinaraziko du, egoitza elektronikoaren bidez. Eskabideak ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa da, eskabide telematikoa egoitza elektronikoaren bidez erregistroan sartzen den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan erakunde interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzaren eskaera ezetsi dela ulertuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du. Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, helbide honetan egin ahalko du: https://euskadi.eus/hirugarrenak

Beste tramite batzuk