BERRIKER - Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzak 2024

[Berriker]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatu eta bultzatzea (Berriker programa) eta dirulaguntzen deialdia egitea 2024ko ekitaldirako.

Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzen helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarriaren alde egitea eta lankidetza sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan.

Horretarako laguntza-ildo hauek ezartzen dira:

1. ildoa: Elikagaien eta zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetarako laguntzak

Laguntza-ildo horri hauxe aplikatuko zaio: Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen duen Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikulua.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipologia hauek jasoko dute laguntza:

i) Elikagaien eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuak. Halakotzat hartuko dira elikagaien eta zuraren balio-kateko ekoizpen, eraldaketa, banaketa edo merkaturatzearen sektoreetako enpresek sustatutako industria-ikerketarako edo garapen esperimentalerako proiektuak. Mota horretako proiektuak produktu, zerbitzu, negozio-prozesu edo negozio-eredu zientifiko-teknologikoak –bai berriak bai nabarmen hobetuak eta termino zientifiko-teknologikoetan existitzen direnak baino hobeak izango direnak– garatzera bideratuta egon beharko dute.

Balorazio positiboa emango zaio elikagaien eta zuraren balio-kateko maila guztietako enpresen arteko lankidetzari, baldin eta lankidetza hori lagungarria bada balio-proposamen lehiakorragoak garatzeko eta balio-katea integratzen laguntzeko, baita enpresen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen arteko lankidetzari ere.

ii) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek elikagaien eta zuraren balio-katearentzat ezagutza sortzeko egindako I+Gko proiektuak, Elikadura Osasungarriaren RIS3 eremuari, «Baserritik mahaira» estrategiari eta sailburuordetza eskudunak I+Garen arloan abiarazitako planei lotutako I+G ildoetan. Horiek 6. oinarrian zehazten dira.

Oinarrizko ikerketako, industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak finantzatuko dira, bai eta bideragarritasun-azterlanak ere.

Mota horretako proiektuek ezagutza sortu beharko dute, etorkizunean elikagaien eta zuraren balio-kateko enpresek aplikatu edo merkaturatu ditzaten. Balorazio positiboa izango du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko askotariko eragileen arteko lankidetzak, baita enpresek eta elikagaien eta zuraren balio-kateko beste entitate batzuek interes-adierazpenak izateak ere.

2. ildoa: I+Gko proiektuetarako laguntzak, baldin eta proiektu horien xedea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza sortzea eta ezagutza espezifikoa hedatzea bada

Laguntza horiei hauxe aplikatuko zaie: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen duen Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko (EB) 2022/2472 Erregelamenduren 38. artikulua.

Diruz lagundutako proiektua interes orokorrekoa izango da kasuan kasuko sektoreko edo azpisektoreko enpresa guztientzat.

Balorazio positiboa izango du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko askotariko eragileen arteko lankidetzak, baita enpresek eta nekazaritza- edo basogintza-sektoreko edo -azpisektoreko beste entitate batzuek interes-adierazpenak izateak ere.

Diruz lagundutako proiektuaren hasieran, estatu edo eskualde mailan sarbide publikoa duen webgune batean honako informazio hau argitaratuko da:

– Diruz lagundutako proiektua benetan martxan jarri dela.

– Diruz lagundutako proiektuaren helburuak.

– Diruz lagundutako proiektutik espero diren emaitzen gutxi gorabeherako argitalpen-data.

– Diruz lagundutako proiektutik espero diren emaitzak argitaratuko diren Interneteko helbidea.

– Diruz lagundutako proiektuaren emaitzak kasuan kasuko sektorean edo azpisektorean diharduten enpresa guztien eskura doan jarriko direlako aipamena.

Diruz lagundutako proiektuaren emaitzak sarbide publikoko webgune batean argitaratuko dira, proiektua amaitzen den egunetik edo organismo jakin bateko kideei emaitzei buruzko edozein informazio ematen zaien egunetik aurrera, data hori lehenagokoa bada. Emaitzak Interneten egongo dira eskuragarri, gutxienez bost urtez, diruz lagundutako proiektua amaitzen den egunetik aurrera.

3. ildoa: Negozio-prozesuetan berritzeko proiektuetarako laguntzak

Laguntza-ildo horri hauxe aplikatuko zaio: Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen duen Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 29. artikulua.

Halakotzat hartuko dira elikagaien eta zuraren balio-kateko enpresen ekoizteko, eraldatzeko, banatzeko edo merkaturatzeko negozio-prozesuetara bideratutako oinarri teknologikoko berrikuntza-proiektuak, teknologia digitalak barne. Laguntza-ildo honetako proiektuak berria den edo nabarmen hobetuta dagoen negozio-prozesu bat txertatzera bideratuta egon beharko dira, eta negozio-prozesu horren ezaugarriak edo aplikazioak lehendik zeudenen oso desberdinak izan beharko dira teknologiari dagokionez, dela teknologia berrien erabileraren ondoriozkoak direlako, dela lehendik existitzen zirenen konbinazio edo erabilera berriak direlako.

Proiektu horiek lagungarriak izan beharko dira enpresaren lehia-posizioa nabarmen hobetzeko, eta aldaketa edo hobekuntza txikiagoei heltzen dieten proiektuak eta aldaketa errepikakorrak kanpoan geratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko berrikuntza bat ezartzeko helburu nagusia ez duten proiektuak, hala nola planak egitea edo azterlanak eta analisiak gauzatzea. Ez dira kontuan hartuko, ezta ere, produktu edo zerbitzuetan berrikuntzak txertatzeko proiektuak edo digitalizazio-proiektuak, baldin eta enpresaren negozio-prozesuetan aldaketa edo hobekuntza nabarmenak eragiten ez badituzte, hala nola produktu informatikoen ezarpena.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2024ko eta 2025eko ekitaldietarako, gehienez 2.500.000 euro bideratuko dira. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2024rako aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da, eta horietatik 500.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.000.000 euro, berriz, 2025erako konpromiso-kredituari. Honela banatuko da:

a) 1.550.000 euro 1. ildoari dagozkio (Elikagaien eta zuraren balio-kateari lotutako I+Gko proiektuetarako laguntzak): 250.000 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.300.000 euro 2025erako konpromiso-kredituari.

b) 795.000 euro 2. laguntza-ildoan (nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuak); 175.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerako 620.000 euroak, berriz, 2025erako konpromiso-kredituari.

c) Negozio-prozesuen berrikuntza-proiektuen 3. ildoan, 155.000 euro erabiliko dira; horietatik 75.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 80.000 euro, 2025erako konpromiso-kredituari.

Eskaerarik ez egoteagatik edo baldintzak ez betetzeagatik oinarri arautzaile honen 1. Apartatuan adierazitako jardun-ildoren baterako esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, beste bi jardun-ildoei esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango da, baina horrek ez du inola ere ekarriko bertan ezarritako gehieneko zenbateko osoa aldatzea.

Jardun-ildoei esleitutako zenbatekoak aldatzeko, sailburuorde eskudunak ebazpen bat eman beharko du, agindu honen 15. oinarri arautzailean adierazitako organo ebaluatzaileak horri buruz egiten duen txostena ikusita. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Argitaratu ondoren, ebaluazio-organoak nahitaezko txostena emango du, zeina Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuaren lehenengo paragrafoan eta agindu honen 15.4.b) oinarrian ezarria baitago. Txosten hori organo kudeatzaileari helaraziko zaio, ebazpen-proposamena egin dezan.

Aurreko apartatuan aipatutako laguntza-ildoen soberakina gainerako ildoetako funtsei gehituko zaie, ordena honetan eta erabat agortu arte:

• Elikagaien eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuak (1.i ildoa).

• Elikagaien eta zuraren balio-katerako ezagutza sortzeko proiektuak (1.ii ildoa).

• Negozio-prozesuetan berritzeko proiektuak (3. ildoa).

• Nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako ezagutza espezifikoa sortzeko eta zabaltzeko proiektuak (2. ildoa).

Nori dago zuzenduta


Berriker laguntzen onuradunak

1. 1.i ildoan aintzat hartutako laguntzetarako (elikagaien eta zuraren balio-kateko enpresetako I+G proiektuei dagozkienak) hauek izan daitezke onuradunak:

a) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:

- Enpresa txiki eta ertaina, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko I. eranskineko 2. artikuluan jasotako definizioaren arabera.

- Enpresa handia, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko I. eranskineko 2. artikuluan jasotako ETEen definizioak barne hartzen ez duena.

b) Enpresaburuen elkarteak.

c) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak. Pertsona fisiko edo juridikoen taldeentzako laguntzak taldeko pertsona fisiko edo juridiko bati emango zaizkio. Hori ezertan eragotzi gabe, bertan parte hartzen duten entitate guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak.

Talde horiek agindu honen IV. eranskin gisa atxikitako egikaritze-akordioa bete beharko dute eskaeran, alderdi hauek adierazita:

– Dirulaguntza-funtsen hartzailea izango den taldekidearen izendapena. Horrek gainerako taldekideen artean banatuko ditu.

– Taldearen ordezkari edo ahaldun bakarra izango den taldekidearen izendapena, taldeari, onuraduna den aldetik, dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoarekin; besteak beste, ahaldun horrek sinatuko du justifikazio-kontua, eta taldean egindako aldaketen berri eman beharko du.

– Taldekide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak, bai eta horietako bakoitzak betearazi beharreko dirulaguntzen zenbatekoak ere.

– Taldearen barne-harremanak.

IV. eranskinean ezarritako egikaritze-akordioa taldekide bakoitzaren lege-ordezkariak sinatu beharko du. Gainera, ordezkari edo ahaldun bakar izendatu den pertsonak sinatuko du akordioa. Sinatzeak berekin ekarriko du ahaldun-izaera onartzea.

Taldea ezingo da desegin, harik eta lau urte igaro arte. Epe hori ezartzen du 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 44.2 artikuluan.

Apartatu honetan adierazitako taldekideek modu solidarioan erantzungo diote itzulketa-betebeharrari. Erantzukizun hori mugatuko da gauzatzea hitzeman duten diruz lagundutako jardueretara. Muga hori kide bakoitzari emandako laguntzaren zenbatekoarekin bat etorriko da, zeina emate-ebazpenean zehaztuko baita.

2. 1.ii) ildoan eta 2. ildoan ezarritako laguntzetan, onuradun izan daiteke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzen eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan xedatutakoaren arabera Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile gisa egiaztatutako edozein entitate.

3. 3. ildoko laguntzetan (negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuei dagozkienak), hauek izan ahalko dira onuradunak:

a) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:

- Enpresa txiki eta ertaina, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko I. eranskineko 2. artikuluan jasotako definizioaren arabera.

- Enpresa handia, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko I. eranskineko 2. artikuluan jasotako ETEen definizioak barne hartzen ez duena.

Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 29. artikuluaren 2. puntuan jasotakoaren arabera, enpresa handientzako laguntzak bateragarriak izango dira, baldin eta laguntza jaso duen jardueran ETEekin benetan lankidetzan aritzen badira eta lankidetzan diharduten ETEek diruz laguntzeko moduko kostu guztien % 30 gutxienez ordaintzen badituzte.

b) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak. Pertsona fisiko edo juridikoen taldeentzako laguntzak taldeko pertsona fisiko edo juridiko bati emango zaizkio. Hori ezertan eragotzi gabe, bertan parte hartzen duten entitate guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak.

Talde horiek agindu honen IV. eranskin gisa atxikitako egikaritze-akordioa bete beharko dute eskaeran, alderdi hauek adierazita:

– Dirulaguntza-funtsen hartzailea izango den taldekidearen izendapena. Horrek gainerako taldekideen artean banatuko ditu.

– Taldearen ordezkari edo ahaldun bakarra izango den taldekidearen izendapena, taldeari, onuraduna den aldetik, dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahikoarekin; besteak beste, ahaldun horrek sinatuko du justifikazio-kontua, eta taldean egindako aldaketen berri eman beharko du.

– Taldekide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak, bai eta horietako bakoitzak betearazi beharreko dirulaguntzen zenbatekoak ere.

– Taldearen barne-harremanak.

IV. eranskinean ezarritako egikaritze-akordioa taldekide bakoitzaren lege-ordezkariak sinatu beharko du. Gainera, ordezkari edo ahaldun bakar izendatu den pertsonak sinatuko du akordioa. Sinatzeak berekin ekarriko du ahaldun-izaera onartzea.

Taldea ezingo da desegin, harik eta lau urte igaro arte. Epe hori ezartzen du 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 44.2 artikuluan.

Apartatu honetan adierazitako taldekideek modu solidarioan erantzungo diote itzulketa-betebeharrari. Erantzukizun hori mugatuko da gauzatzea hitzeman duten diruz lagundutako jardueretara. Muga hori kide bakoitzari emandako laguntzaren zenbatekoarekin bat etorriko da, zeina emate-ebazpenean zehaztuko baita.

Betekizunak

  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskabidea aurkeztu aurretik egin ez badira.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da baldintza hori betetzen dela.
  • Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisiko edo juridiko pribatua krisian dagoen enpresatzat ez hartzea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan ezarritako definizioaren arabera.
  • Inbertsioak ingurumenaren eta higiene- eta osasun-arloko arauak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatu beharreko araudi espezifikoaren arabera (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenari buruzkoa).
  • Diruz lagundu daitekeen gastu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu duen edo ez eta lortu duen edo ez jakinaraztea, edozein administrazio publikotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik. Hala badagokio, zehaztu laguntza eman duena eta eskatutako eta/edo emandako zenbatekoa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dagoen edo ez jakinaraztea eskabidean, eta zein edo zeintzuk zehaztea.
  • EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozedura batean zehaztutako kopuruen obligazioak ordainduta izatea. Betebehar horiek egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo zatikatuta daudenean, edo itzulketa-ebazpena dela eta etetea erabaki denean. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, eranskinean ezarritakoaren arabera.
  • Era berean, ezin izango zaie inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta bereizkeria anizkoitzeko faktoreei ere (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan deskribatutakoak), ezta sexu-bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapenik ez izatea ebazpen irmo bidez, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egitea.
  • Errudun deklaratuak izateko arrazoia dela-eta, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean jasotako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat ez izatea, lege horretan ezarritako baldintzetan, bai eta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean eta Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako kasuetan ere.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Elkarteen kasuan, elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura ez etetea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak zeudelako, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmoa ematen ez den arte, horren arabera dagokion erregistroan inskripzioa egin ahal izateko.
  • Berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen diren eskatzaileak bakarrik direnean, ezingo dira onuradun edo erakunde laguntzaile izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Iñaki Rekalde Larizgoitiao

Telefonoa: 945 01 81 02

E-maila: i-rekaldelarizgoitia@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0110310

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura hori ebazteko eta Ebazpena jakinarazteko, sei hilabeteko epea izango da gehienez.

Beste tramite batzuk