Karrera Judizialera eta Fiskalera, eta Justizia Administrazioko Idazkaritza Judizialeko Kidegora sarbidea prestatzeko 2024ko diru-laguntzak
[bekak: 2024ko Karrera Judiziala]
- Erakundea:
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Zuzenbidean lizentziatutako edo graduatutako pertsonak motibatzea, karrera judizialera eta fiskalera eta Justizia Administrazioko letraduen kidegora bidera ditzaten beren asmo profesionalak. Horrela, Justizia Administrazioari giza baliabide egonkorrak emango zaizkio, eta eraginkortasun eta kalitate hobea lortzen lagunduko da.
Aurrekontuko zuzkidura
264.000 euroPrestazio ekonomikoa
2024ko ekitaldian, agindu honek jasotzen dituen laguntzetarako (40) berrehun eta hogeita hamaika mila (264.000) euroko kopurua ezarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan propio ezarritako aurrekontu-izendapenaren kontura.
Ordainketa-modua:
Beka bakoitzak 6.600 euroko laguntza emango du, urtero. Hilero emango du zati bat, 550 euro, hila hasterako.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Betekizunak
-
Eskatzailea aurkeztu den oposizioen azken deialdian eskatzen ziren baldintzak betetzea.
Baldintza hau egiaztatzeko ez da zertan agiririk aurkeztu.
Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan bertan bizi izatea.
Bizikidetza-unitatearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko
Udal ziurtagiria (errolda-papera), eskatzaileak azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan izan duen administrazio-auzotasuna eta bizilekua egiaztatzen duena, bizileku horretan bizi direnak sartuta.
-
Zuzenbidean lizentzia edo gradua izatea
Eskatutako unibertsitate-tituluaren jabetza eta errendimendu akademikoa egiaztatzeko.
Pertsona fisiko bati emandako unibertsitate-titulu ofizialak, Hezkuntza Ministerioan (MEC) erregistratu direnak
Eskatzaileek ikasketa-espediente osoa aurkeztu beharko dute, jatorrizkoa edo benetako kopia, horren notaren bataz besteko orokorrarekin batera (0tik 10erako eskala).
Eskatzaileak automatikoki baztertuko dira, bestelako merituak kontuan hartu gabe, baldin eta ikasketa-espedientearen bataz besteko orokorrak 6 puntuko gutxienekoa betetzen ez badu.
Ikasketa-espedientea 0tik 35erako eskalan baloratuko da.
- Lizentziatura edo Gradua gehienez ere orain dela zazpi urte lortutakoa izatea.
-
Karrera Judizial edo Fiskaleko nahiz Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea, edo eskabidea aurkezten den unean prestatzailerik ez badago, edukitzeko konpromisoa hartzea, laguntza eskuratzen badu
Eskatzaileak eskabidean, datuak sartu behar diren atalean, jasoko ditu prestaketa zuzentzeaz arduratuko den pertsonaren
identifikazio-datuak.Eskabidea aurkezten den unean prestatzailerik ez badago, erantzukizunpeko adierazpen bidez zin egingo
du pertsona hori edukiko duela, laguntza eskuratzen badu. -
Gehienez ere hiru urtez, jarraituak zein txandakakoak, Deialdiko oposizioak prestatzeko inolako bekarik, antzeko izaeradun graduondoko ikasketarik edo laguntzarik jaso ez izana, deialdiaren 4.2 artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.

Eskatzaileak 75.000 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea, edo 10.000 euro gordin, diru-sarrera propioen mende badago.
Bere egoera ekonomikoa egiaztatzeko
Eskatzailearen edo mendekoa den pertsonen egoera ekonomikoa egiaztatzen duten agiriak: pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aurreko ekitaldiko aitorpena (2022), bai eta urte horretako diru-sarrerak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak ere, baldin eta aipatutako aitorpena aurkeztu behar ez badute.
Halaber, lehen aipatu ez diren kontzeptuen (langabezia, ezintasuna, DSBE edo antzekoak) ziozko diru-sarreren egiaztagiriak eta familiaren egoeraren ondorioz sortzen diren eta eskatzailea menpekotzat duten pertsonen egoera ekonomikoan eragina duten agiriak ere aurkeztu beharko dira (banantze-epaiak, dibortzio-epaiak, hitzarmen arautzailea, eta abar).
Egoera ekonomikoa 0tik 45 punturako eskalan baloratuko da.
-
Ez nago diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen nauen legezko debekuren baten eraginpean, berariaz aipatuta sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako aldian zehapenean ezarritakoa ez betetzeagatik gertatutakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Eskaeran azaltzen diren erantzukizun-adierazpena eta onespena aurkeztea.
Ez baduzu onespenik ematen, jatorrizko agiriak edo horien benetako kopiak aurkeztu beharko dituzu.
- Ezin izango dituzte zehaztutako diru-laguntzak jaso azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13.2. artikuluan ezartzen dituen debekuetako bat duten pertsonek
-
Euskararen ezagutza-maila
Eskatzailearen euskararen ezagutza-maila hautapen-batzordeak baloratuko duen merezimendu bat da, onuraduna izateko
Eskatzailearen euskara-maila 0 – 15 puntu bitarteko eskalan baloratuko da.
- Pertsona fisikoaren nortasuna
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko abenduaren 8tik 2024ko urtarrilaren 8a barne
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskatzailearen auzotasunari eta bizilekuari dagozkion datuak egiaztatzeko, bizileku horretan bizi direnak sartuta, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
Errolda-agiria; bertan, eskatzailearen, familia-unitatea osatzen duten kide guztien eta deialdian eskatutako legezko bizileku-epearen alta jasoko da. Formatu elektronikoan edo kopia eskaneatuan (pdf formatuan).
Oharra: Zure udalak edo dagokizun administrazioak zerbitzu elektronikorik baldin badu, dokumentu elektroniko gisa jaitsi dezakezu errolda-txartela.
-
Eskatzailearen errendimendu akademiko pertsonala egiaztatzeko ondorengo dokumentua aurkeztu behar da.
- Unibertsitateak emandako ikasketa-espediente orokorraren ziurtagiria, bataz besteko nota globala (0tik 10era).
Aurreko deialdietan egiaztagiririk aurkeztu baduzu, ez duzu agiririk aurkeztu beharko.
-
Eskatzailearen egoera ekonomikoaren egiaztagiriak. Horretarako, eskatzailea menpean duten pertsonen azken urteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharko du, bertan jasota lan-etekinen diru-sarrera garbiak eta gordinak, bai eta kapital higiezinen, higigarrien eta ondare-irabazien ziozkoak ere.
Aipatu aitorpena aurkeztu beharrik ez badu, diru-sarrerak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
Halaber, lehen aipatu ez diren kontzeptuen (langabezia, ezintasuna, DSBE edo antzekoak) ziozko diru-sarreren egiaztagiriak eta familiaren egoeraren ondorioz sortzen diren eta eskatzailea menpekotzat duten pertsonen egoera ekonomikoan eragina duten agiriak ere aurkeztu beharko dira (banantze-epaiak, dibortzio-epaiak, hitzarmen arautzailea, eta abar).
Dokumentazioaren kopia eskaneatua, PDF formatuan.
-
- Dokumentazioaren kopia eskaneatua PDF formatuan.
Administrazioari zure datuak kontsultatzeko onespena emanez gero, ez da beharrezkoa inolako dokumenturik aurkeztea.
Ez baduzu onespenik ematen, jatorrizko agiriak edo horien benetako kopiak aurkeztu beharko dituzu.
-
Baldintza hau betetzen duzula egiaztatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dituzu
Euskara-maila egiaztatzeko ziurtagiria
- Dokumentazioaren kopia eskaneatua PDF formatuan.
Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu administrazioari, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik
Aurreko deialdietan egiaztagiririk aurkeztu baduzu, ez duzu agiririk aurkeztu beharko.
-
Zure burua identifikatzeko ziurtagiri elektroniko bat erabili baldin baduzu (NANa edo herritarren ziurtagiria), ez daukazu dokumenturik erantsi beharrik.
-
Eskatzailea aurkeztu den oposizioen azken deialdian eskatzen ziren baldintzak betetzea.
Baldintza hau egiaztatzeko ez da zertan agiririk aurkeztu.
Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan bertan bizi izatea.
Bizikidetza-unitatearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko
Udal ziurtagiria (errolda-papera), eskatzaileak azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan izan duen administrazio-auzotasuna eta bizilekua egiaztatzen duena, bizileku horretan bizi direnak sartuta.
-
Zuzenbidean lizentzia edo gradua izatea
Eskatutako unibertsitate-tituluaren jabetza eta errendimendu akademikoa egiaztatzeko.
Pertsona fisiko bati emandako unibertsitate-titulu ofizialak, Hezkuntza Ministerioan (MEC) erregistratu direnak
Eskatzaileek ikasketa-espediente osoa aurkeztu beharko dute, jatorrizkoa edo benetako kopia, horren notaren bataz besteko orokorrarekin batera (0tik 10erako eskala).
Eskatzaileak automatikoki baztertuko dira, bestelako merituak kontuan hartu gabe, baldin eta ikasketa-espedientearen bataz besteko orokorrak 6 puntuko gutxienekoa betetzen ez badu.
Ikasketa-espedientea 0tik 35erako eskalan baloratuko da.
- Lizentziatura edo Gradua gehienez ere orain dela zazpi urte lortutakoa izatea.
-
Karrera Judizial edo Fiskaleko nahiz Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea, edo eskabidea aurkezten den unean prestatzailerik ez badago, edukitzeko konpromisoa hartzea, laguntza eskuratzen badu
Eskatzaileak eskabidean, datuak sartu behar diren atalean, jasoko ditu prestaketa zuzentzeaz arduratuko den pertsonaren
identifikazio-datuak.Eskabidea aurkezten den unean prestatzailerik ez badago, erantzukizunpeko adierazpen bidez zin egingo
du pertsona hori edukiko duela, laguntza eskuratzen badu. -
Gehienez ere hiru urtez, jarraituak zein txandakakoak, Deialdiko oposizioak prestatzeko inolako bekarik, antzeko izaeradun graduondoko ikasketarik edo laguntzarik jaso ez izana, deialdiaren 4.2 artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.
Baldintza hau egiaztatzeko ez da zertan agiririk aurkeztu.
Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.
-
Eskatzaileak 75.000 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea, edo 10.000 euro gordin, diru-sarrera propioen mende badago.
Bere egoera ekonomikoa egiaztatzeko
Eskatzailearen edo mendekoa den pertsonen egoera ekonomikoa egiaztatzen duten agiriak: pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aurreko ekitaldiko aitorpena (2022), bai eta urte horretako diru-sarrerak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak ere, baldin eta aipatutako aitorpena aurkeztu behar ez badute.
Halaber, lehen aipatu ez diren kontzeptuen (langabezia, ezintasuna, DSBE edo antzekoak) ziozko diru-sarreren egiaztagiriak eta familiaren egoeraren ondorioz sortzen diren eta eskatzailea menpekotzat duten pertsonen egoera ekonomikoan eragina duten agiriak ere aurkeztu beharko dira (banantze-epaiak, dibortzio-epaiak, hitzarmen arautzailea, eta abar).
Egoera ekonomikoa 0tik 45 punturako eskalan baloratuko da.
-
Ez nago diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen nauen legezko debekuren baten eraginpean, berariaz aipatuta sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako aldian zehapenean ezarritakoa ez betetzeagatik gertatutakoak.
Baldintza hau egiaztatzeko ez da zertan agiririk aurkeztu.
Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Baldintza hau egiaztatzeko ez da zertan agiririk aurkeztu.
Eskabidean sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
Eskaeran azaltzen diren erantzukizun-adierazpena eta onespena aurkeztea.
Ez baduzu onespenik ematen, jatorrizko agiriak edo horien benetako kopiak aurkeztu beharko dituzu.
- Ezin izango dituzte zehaztutako diru-laguntzak jaso azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13.2. artikuluan ezartzen dituen debekuetako bat duten pertsonek
-
Euskararen ezagutza-maila
Eskatzailearen euskararen ezagutza-maila hautapen-batzordeak baloratuko duen merezimendu bat da, onuraduna izateko
Eskatzailearen euskara-maila 0 – 15 puntu bitarteko eskalan baloratuko da.
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio-Prozedura Erkidea urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 53 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, ondorengo inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
-
"Justifikazio-memoria" inprimaki betegarria da, eta lau hilean behin bete eta aurkeztu behar da NIRE KARPETAN. Memoriarekin batera, deialdian adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira.
-
Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa.
2024ko lauhileko bakotzaren amaieran honako dokumentazio hau bidali behar du onuradunak: oposizioa prestatzeko egindako gastuen justifikazio-memoria, agindu honen I. eranskinaren araberekoa; Aprobetxamendu-ziurtagiria, prestatzaileak emana; Prestatzailearen faktura edo ziurtagiria edo hartze-agiria, edo prestatzaileari egindako transferentziaren/transferentzien banku-frogagiria.
Organo kudeatzaileak, beharrezkotzat jotzen dituen gastu-frogagiriak bidaltzeko eskatu ahal izango dio onuradunari, hura diru-laguntza behar bezala erabiltzen ari den ikusteko.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-en aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak