Garapenerako Lankidetzan Profesionalak Espezializatzeko Bekak (BEK 2024)

[bek_2024]

Deskribapena


Xedea

2024. urterako profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau bekatarako deialdia egitea garapenerako lankidetzaren arloan honako esparru hauetan:

a) Generoa eta garapena

b) Ekintza humanitarioa

c) Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa

d) Babesa giza eskubideak defendatzen dituzten pertsona, erakunde eta komunitateentzat

Aurrekontuko zuzkidura

80.000 €

Prestazio ekonomikoa

20.000 € beka bakoitzeko

Ordainketa-modua:

Onuradun bakoitzak urtean 20.000 € gordin jasoko ditu gehienez beka gisa.

Zenbateko horren ordainketa urtean 1.666 euro gordineko diru-kopurua ordainduz gauzatuko da lehenengo 11 hilabeteetan eta 1.674 euro gordineko ordainketa batekin azken hilabetean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Administrazio-egoitza EAEn izatea 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenago

  • Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala edukitzea

  • Gehienez 28 urte edukitzea, 2024ko urtarrilaren 1ean

  • Gutxienez urtebeteko esperientzia edukitzea lankidetzaren edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren arloan

  • Lehendik beka horien beren edo antzeko izaera dutenen onuradun ez izana EAEko Aurrekontu Orokorren kargura

  • Ez dauka Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako debekurik, eta Dirulaguntzen araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legeraren 13 artikuluan

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0047206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk