Mugikortasunerako dirulaguntzak: AT! ARTE PLASTIKO ETA IKUSIZKOAK (2024)

[AT_ARTEAK]

Deskribapena


Xedea

2024. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak…).

Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere, erakusketa iraunkorrak kasu. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.

Ez dira onartuko obraren salerosketarekin zerikusia duten eskaerak, bai eta nazioarteko arte-azoketan parte hartzearekin zerikusia dutenak ere.

Ez dira onartuko arlo akademikoarekin edo unibertsitate ikasketekin zerikusia duten eskaerak.

EGOILIAR PROIEKTUAK

Erresidentzia-proiektutzat hartuko dira bai ikerketa artistikora bideratutako egonaldiak, baita proiektu artistiko bat gauzatzera bideratutakoak ere.

Egoitza-zentroak horretarako prestatutako zentroa izan beharko du, eta on line eskura izan beharko du bere erresidentzia artistikoen programari buruzko informazioa.

Egonaldiaren gutxieneko iraupena bi astekoa izango da.

Erresidentzia luzeagoa izan arren, gehienez 6 hilabete lagunduko dira diruz.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

75.000

Prestazio ekonomikoa

DIRU-BALIABIDEAK

1.- Modalitate honetarako gehienezko zuzkidura hirurogeita hamabost mila (75.000) eurokoa izango da. 

DIRUZ LAGUNTZEN DIREN GASTUAK

1.- Dagokion jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, artelanen garraioa, ostatua eta dietak.

2.- Laguntzen zenbatekoak:

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.

b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietarako beste egun bat.

Arte plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, muntaia eta inaugurazio egunetarako dietak onartuko dira. Lau egunetako dietak onartuko dira gehienez ere.

c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita  hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma berrogeita hamabost (0,45) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo
juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

ONDORENGOAK EZ DIRA DIRUZ LAGUNDUKO

- Artisten katxetak eta nominak.

- Gastu amortizagarriak.

- Ez da onartuko artista laguntzera joandako aholkulari edo laguntzeen
gasturik.

 - Ez da muntaia gasturik onartuko.

 

 

Ordainketa-modua:

Deialdi honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 50, dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.
  • % 50, jarduera amaitu, justifikazioa egin eta beranduenez ere bi hilabeteko epean.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Jokin Labayen Iraeta

j-labayeniraeta@etxepare.eus

Telefonoa: 943023402

Jendaurreko arreta: 

    Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.

    Harrera ordutegia: 08:30-14:00 (aurretiko hitzordua eskatu behar da)

Telefono bidezko arreta: 

    Ordutegia: 10:00-14:00

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032536

Eskabidea


2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra burutuko diren jardueretarako. Aurkezteko datak: apirilaren 25etik irailaren 30era.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Dirulaguntza onartzea


Ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin dela ulertuko da.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Jasotako dirulaguntzaren justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek jarduera amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte justifikazio atalean zerrendatzen diren agiriak, jarduera, deialdi hau argitaratu aurretik amaitu den kasuetan izan ezik. Kasu horretan, hilabeteko epea izango dute, dirulaguntza onartzen denetik aurrera.

Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak bide presentzialaz ere egin ahal izango dituzte

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk