Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak. SAREA Dantza Zirkuitua garapena (2024)

[ARTE ESZENIKOEN SUSTAPENA - ERAKUSKETA, SAREA DANTZA ZIRKUITUA]

Deskribapena


Xedea

2024. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2024. urtean SAREA dantza-zirkuitua  garatzera zuzenduta daude.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000

Prestazio ekonomikoa

1.- Emanaldi bakoitzari dagozkion dirulaguntzak aurkeztutako ikuskizunen ordainsariaren arabera (BEZa barne) kalkulatuko dira. Ordainsari gisa ulertuko da kontratatutako alderdiak bere jarduketagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoa.

a) Katxearen % 40 lagunduko da diruz ( % 45 ikuskizuna euskarazko testu batean oinarrituta badago).

2.– Nolanahi ere, ez dira muga hauek gaindituko:

a) Ikuskizun bakoitzeko dirulaguntza inoiz ez da izango 3.000 eurotik gorakoa (3.200 euro ikuskizuna euskarazko testu batean oinarrituta badago).

b) Erakunde onuradun bakoitzari gehienez 10.000 euro emango zaizkio.

c) Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagundu ahal izango da diruz.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 75 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 11.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 25a, betiere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa, 13. artikuluan eta modalitate bakoitzari dagokion artikuluan adierazitako moduan aurkeztutako gastuen aurrekontuarekin bat etorriz.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Dantza-jarduerak gauzatzearekin bat datorren xede edo helburu soziala edukitzea.
  • Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartela

Betekizunak

  • SAREAren antzokien programazioetan ikuskizunen bat emanez parte hartzea (ikuskizunak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako dantza-zirkuituan sartuta)

  • Eskabidea aurkezten den unean jarduera ekonomikoen gaineko zergan, dagokion epigrafean, alta emanda duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea; eta, pertsona juridikoen kasuan, dantza-jardueren garapenarekin bat datorren helburu edo xede soziala izatea.
  • Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak jaso ahal izateko, ezinbestekoa da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea ere. Betekizun hori nahitaezkoa izango da pertsona edo erakunde onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean egiaztatuko da betekizuna betetzen den.

  • Honako hauek ezin izango dituzte eskuratu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak:

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


JOSU IRIONDO ARRIETA

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

945 01 94 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1033322

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Dirulaguntza hauen onuradun diren pertsona edo erakundeek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2024ko martxoaren 31 baino lehen, modalitate bakoitzari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk