Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibentzako dirulaguntzak (2024)
[AMPA_KOOP]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kooperatiben gastuei aurre egiteko dirulaguntzen deialdia egitea. Gastuok 3. artikuluan zerrendatzen diren eta diruz lagundu daitezkeen jardueren ondoriozkoak izan behar dute, eta 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean sortutakoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza-kooperatibak, HaurHezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako zikloetako eta Batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legeek xedatutakoarekin, eta kooperatiben erregistroan izena emanda badaude hezkuntzako kalifikazioarekin.
Aurrekontuko zuzkidura
33.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Diruz lagundu nahi diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera bideratuko dira: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa eta hezkidetza; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea (gailu mugikorrak zuzen eta egoki erabiltzea barne), eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea.
Ordainketa-modua:
Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:Emandako dirulaguntza osoa aldi bakar batean ordainduko da 15. artikuluaren 3. apartatuan adierazitako epean, baldin eta onuradunak espresuki dirulaguntzari uko egiten ez badio.Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da elektronikoki: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Diruz lagundu nahi diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera bideratuko dira: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa eta hezkidetza; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea (gailu mugikorrak zuzen eta egoki erabiltzea barne), eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea.
Nori dago zuzenduta
Irakaskuntza-kooperatibak
Unibertsitateaz kanpoko mailen irakaskuntza-kooperatibak, haur-hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako, lanbide-heziketako zikloetako eta batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legedian ezarritakoarekin, eta dagokion kooperatiben erregistroan izena emanda badaude, hezkuntzako kalifikazioarekin.
Eskakizunak:
-
Entitate eskatzailea alta-egoeran inskribatuta egon behar du dagokion irakaskuntza-kooperatiben erregistroan
Kooperatiba EAEko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta badago, ofizioz egiaztatuko da.
Hala ez bada, kooperatibak berak eman beharko ditu egiaztagiriak.
- Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Lanbide Heziketako zikloetan eta Batxilergoko hezkuntza-mailetan aritzea
- Zuzenbidearen arabera eratuta egotea
Betekizunak
- Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 1., 2., 3. eta 4. puntuetan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
-
Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 18ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
-
Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak
Agindu honen xede diren laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo entitate eskatzaile titularrak baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan ea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren.
Hala ere, entitate eskatzaileak espresuki uko egin ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7.3 eta 13.1 h) artikuluen arabera, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera segurtasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
- Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoa betetzea, Transexualen berdintasun benetako eta eragingarrirakoa eta LGTBI kolektiboetako kideen eskubideak bermatzekoa.
-
Eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko.
-
Entitate eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasota dagoen beste edozein egoeratan, ez eta onuradun izatea eragozten duten Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluko h), i) eta j) apartatuetan deskribatutako egoeretan ere.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ez aritzea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Gai hauek jasoko ditu, besteak beste:
- Egin diren jardueren azalpen laburra. Azalpen horretan, zehaztu egin beharko da, batetik, zer neurri hartu diren inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegia bermatzeko, eta, bestetik, nola bideratu diren jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.
- Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa.
- Hobetzeko proposamenak, halakorik badago.
-
Memoria ekonomiko bat, 1. artikuluan ezarritako epean egindako jardueren kostuari buruzkoa, entitate eskatzailearen ordezkariak data jarrita eta sinatuta, eta hauek jasota:
- Entitateak xede eta helburu berarekin deialdiak hartzen duen denbora-tartean gastuetarako izan dituen diru-sarreren eta gastuetarako jaso dituen dirulaguntzen xehetasunak, haien zenbatekoak eta nondik datozen adierazita.
- Benetan egindako gastua, diruz lagundu daitekeen jarduera motaren arabera behar bezala banakatuta. Halaber, fakturaren, ordainketa-tiketaren edo nominaren zenbakia adierazi beharko da, bai eta horietako edozein egiteko arrazoi den jardueraren izenburua, zenbateko osoa eta diruz laguntzeko eskatzen den fakturaren, ordainketa-tiketaren edo nominaren zenbatekoa ere.
-
III. eranskinean faktura guztien zerrenda sartuko da, diruz lagundu daitekeen jarduera motaren arabera sailkatuta, eta hauek adieraziko dira: gastua eragiten duen prestakuntza-jardueraren edo jarduera osagarriaren izenburua, kasuaren arabera; faktura-zenbakia eta jaulkipen-data; gastuaren deskribapena; enpresa hartzekoduna (IFZa eta enpresaren sozietate-izena); zenbatekoa (BEZa barne), eta fakturaren abonu-data.
-
Fakturak eta ordaindu izanaren egiaztagiriak eman beharko dira eta egiaztatuta geratu beharko da erakunde eskatzaileak ordaindu dituela diruz lagundu daitezkeen gastuak.Era berean, aurkeztutako fakturak erakunde bakar bati jaulkiak izan beharko dira.III. eranskinean faktura guztien zerrenda sartuko da, diruz lagundu daitekeen jarduera motaren arabera sailkatuta, eta hauek adieraziko dira: gastua eragiten duen prestakuntza-jardueraren edo jarduera osagarriaren izenburua, kasuaren arabera; faktura-zenbakia eta jaulkipen-data; gastuaren deskribapena; enpresa hartzekoduna (IFZa eta enpresaren sozietate-izena); zenbatekoa (BEZa barne), eta fakturaren abonu-data.Langileen gastuak justifikatzeko, langileen kontratuen edo Gizarte Segurantzako alta-ziurtagirien kopiak erantsiko dira; bestela, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatzen duten agiri baliokideak.Entitateak fakturen eta funtzionamendu- eta ekipamendu-gastuen jatorrizko egiaztagiriak gorde beharko ditu legeak ezarritako epean. Ausaz hautatuta, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak eska diezaioke entitateari aurkeztu ditzala hartutako laguntza egiaztatzeko fakturak eta gainerako dokumentuak.Pertsona edo entitate titular onuradunek jatorrizko egiaztagiriak zaintzapean eduki beharko dituzte, eta Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak hala eskatzen badie eskura jarri beharko dizkiote.
- Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 1., 2., 3. eta 4. puntuetan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
-
Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 18ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenean xedatutakoaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
-
Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak
Agindu honen xede diren laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo entitate eskatzaile titularrak baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan ea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen diren.
Hala ere, entitate eskatzaileak espresuki uko egin ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko.
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 7.3 eta 13.1 h) artikuluen arabera, ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera segurtasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
- Otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan xedatutakoa betetzea, Transexualen berdintasun benetako eta eragingarrirakoa eta LGTBI kolektiboetako kideen eskubideak bermatzekoa.
-
Eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko.
-
Entitate eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasota dagoen beste edozein egoeratan, ez eta onuradun izatea eragozten duten Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.1 artikuluko h), i) eta j) apartatuetan deskribatutako egoeretan ere.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ez aritzea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Entitate eskatzailea alta-egoeran inskribatuta egon behar du dagokion irakaskuntza-kooperatiben erregistroan
Kooperatiba EAEko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta badago, ofizioz egiaztatuko da.
Hala ez bada, kooperatibak berak eman beharko ditu egiaztagiriak.
- Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Lanbide Heziketako zikloetan eta Batxilergoko hezkuntza-mailetan aritzea
- Zuzenbidearen arabera eratuta egotea
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi honetako ebazpena sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua