Ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzen 2024ko deialdia (EHE)

[ah_ehe_2024]

Deskribapena


Xedea

Ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzen deialdia egitea 2024rako, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bidez identifikatutako gatazka-testuinguruetan eta bestelako indarkeria-egoeretan krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleak babesteko, Afrikako estrategiak lehenetsiko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

4.800.000 € (AF: 3 EHE)

Prestazio ekonomikoa

500.000 € - 800.000 €

* Afrikako lurraldean aurrera eramandako estrategiak lehenestuko dira (3).

Ordainketa-modua:

- Lehenengo ordainketa: laguntza onartzerakoan

- Bigarren ordainketa: emandako laguntzaren %25a justifikatzerakoan

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan alta emanda egotea ( ikus egiaztatzeko modua informazio xehatuan ).

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Estatutoek ekintza humanitarioko proiektuak xede dituela zehatz-mehatz adieraztea. Horrela ez izatekotan, esparru horretan bi urteko etengabeko lana egiaztatu beharko du.
  • Ekintza humanitarioko plan estrategiko bat edukitzea.
  • Eskatzaileak erakunde-elkarteak badira, erakunde bakoitzak bete beharko ditu aurreikusitako betekizunak eta bere gain hartu esku-hartzea egikaritu eta justifikatzearen erantzunkizun solidarioa.
  • Proiektuen betekizunak:

  • Informazio gehiago 90/2019 Dekretuaren 5. eta 6. artikuloetan

Betekizunak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia > eLankidetzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1002016

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Ebazpena emana

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ekintza humanitarioko estrategien justifikazioa burutzeko, egindako gastuaren justifikazio-kontua erabiliko da, kontu-auditoriaren txostena ere aurkeztuta. Epea: estrategia amaitu eta ondorengo sei hilabeteetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aldaketak komunikatzea


Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintza objektibo zein subjektiboren bat aldatu bada, horren berri eman behar diozu diru-laguntza onartu zizun entitateari.

Oharra: azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegilean, 50. artikuluko 2. atalean, zehazten dira diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradunen betebeharrak.

Diru-laguntza jasotzeko kontuan hartu ziren baldintzen edozein aldaketa berri emateko inprimakia.

Beste tramite batzuk