EEE - Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa.

Deskribapena


Xedea

Laguntzen programaren helburu nagusia da EAEko lurraldean dauden eta 25 urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten bizitegi-jabeen komunitateetako eraikinetan instalazio elektrikoak berritzea, baldin eta, indarrean dagoen Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa betez, Behe Tentsioko Buletina izapidetzen badute.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000€

Prestazio ekonomikoa

EEEren aurrekontuan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera 1.000.000 € programa honetarako bideratutako diru-zuzkidura totala da.

Laguntzak esleitzeko prozedura.

Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Programaren onuradunei eman beharreko laguntzaren zenbatekoa laguntzako jardueraren kostu subentzionagarrien gain aplikatu beharreko % 60ko ehunekoan ezartzen da.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa instalazioko 5.000 euro izango da.

Nori dago zuzenduta


Bizitegi-jabeen komunitateak

Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak arautzen dituen eta 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bizitegi-jabeen komunitateak.

Horri dagokionez, DLOaren 11.3 eta 13.2 artikuluetan zein 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan aurreikusitakoa bete beharko dute jabe-komunitateek programaren onuraduntzat hartuak izateko.

Betekizunak

  • Baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

1241201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean "EHAA") argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n amaituko da, deialdian aurrekontu erabilgarria egonik ere.

Dena den, jarduketa subentzionagarriek egikarituta egon behar dute, eta beranduenez 2024ko abenduaren 31n fakturatuta.

Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaindu dela justifikatu beharko dute EEEn, beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, elektronikoki, 6. oinarrian aipatutako aplikazio informatikoaren bitartez.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.