Diru laguntza deialdia, obretarako gastuak finantzatzeko, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak-2023).

[UDALPATIOLAGUNTZA]

Deskribapena


Xedea

Xedea:

1.- Agindu honen xedea da obretarako gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egitea, jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko Hezkuntza Administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan.

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

1.- Agindu honen ondorioetarako, obra hauek finantzatu ahal izango dira:

Patio inklusiboak sortzea, berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan oinarritutako kalitateko harremanak eta esperientziak eraikitzeko eta ikasteko. Patio inklusiboa kontzeptuak honi egiten dio erreferentzia: jolas-garaian, jolasteko espazioak eta uneak sortzeari, eta, modu horretan, ikastetxeko neska-mutil guztiek beren intereseko jolas-jarduerak egin ahal izateari, inklusioaren eta hezkidetzaren ikuspegitik. Eskoletako jolastokiak eraldatzeko proiektu parte-hartzaileak egiteko gida: https://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwj7romcz4D9AhUEjaQKHYpnD3oQFnoECA8QAQ&url=https%3A%2F%2Fwww.euskadi.eus%2Fcontenidos%2Finformacion%2Fpatios_escolares%2Feu_def%2Fadjuntos%2Feskoletako_jolastokiak_GIDA.pdf&usg=AOvVaw2060lv2MRM7-mO7efFALZbf.

2.- Obrek ezin izango dut deialdi honetan parte hartu, baldin eta dagoeneko onartuta badute beste laguntza bat Hezkuntza Saileko Udalaguntza 2022 deialdiaren babesean, eta ez badiote hari uko egin; salbu eta udalak gerora eta modu justifikatuan uko egin badu, eta laguntzaren zenbatekoa itzulita badauka.

3.- Obrak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

4.- Aurkezten diren eskabideekin batera, agiri hauek ere erantsi beharko dira:

a) Gauzatze-proiektua aurkeztu behar bada edo halakorik aurkeztu behar ez bada, bi obra-mota bereiziko dira, Dirulaguntzak arautzeko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen 2. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoaren arabera:

– Proiekturik behar ez duten obrak: teknikari eskudunak izenpetutako azalpen-memoria eta kontrataren aurrekontu orokor xehatua (BEZa barne). Obrak amaituta egonez gero, gauzatutako obren faktura edo amaiera-ziurtagiria aurkeztu ahal izango da.

– Proiektua behar duten obrak: gauzatze-proiektua, teknikari eskudunak izenpetua eta elkargo profesionalak bisatua. Obrak amaituta egonez gero, gauzatutako obren amaiera-ziurtagiria aurkeztu beharko da, diruz lagundu daitekeen zenbatekoa zehaztu ahal izateko.

Obrak amaitzeko ezarritako epeari dagokionez, hala justifikatzen duten arrazoiak daudenean eta udal onuradunak epea amaitu baino lehen horretarako eskaera egiten duenean, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak epea luzatu ahal izango du horretarako emandako ebazpen baten bidez, baina luzapen hori ez da inola ere izango bi hilabete baino gehiagokoa.

Aurrekontuko zuzkidura

7.000.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

1.- Obrei dagokienez, Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren % 90 beteko du.

2.- Eskaera bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ezin izango da izan 87.120 euro (BEZa barne) baino handiagoa –hau da, 72.000 euro + BEZ–; hortaz, Balorazio Batzordeak onartzen dituen eta 96.800 euro (BEZa barne) –hau da, 80.000 euro + BEZ– baino gehiagoko aurrekontuak dituzten eskaerei dirulaguntza ematen bazaie, ezarritako mugak hartuko dira kontuan.

3.- Obraren aurrekontuan ez dira sartuko proiektua idazteko, obra zuzentzeko eta obraren segurtasun eta osasun arloak koordinatzeko ordainsariak.

4.- Obra-lizentziaren gastuak udal onuradunaren kontura izango dira.

Halaber, ezin izango da obraren aurrekontuan sartu udaleko langile den edozein pertsonaren ordainsaririk.

Ordainketa-modua:

1.- Bi epetan ordainduko zaio dirulaguntza dagokion udalari:

a) % 15eko zenbatekoa, deialdia ebaztean, agindu honen 11.b) artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, eta dirulaguntzari uko egin ez bazaio.

b) Gainerako % 85a, egindako inbertsioa justifikatu eta gero. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dira «Nire Karpeta» atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

– Obrei dagokienez: Obra-zuzendaritzaren amaierako egiaztagiria edo obra amaitutzat ematen duen udal-egiaztagiria. Dagokion zenbatekoa zehaztu beharko da, eta fakturak edo behar diren justifikazio-agiriak erantsi.

– Helburu bererako lortutako beste finantzaketa-iturri batzuk jaso izanari edo jaso ez izanari buruzko adierazpena, agindu honen 10. artikuluan xedatzen den bezala. Beste iturri batzuetako dirua jaso baldin bada, kopurua adierazi beharko da. Adierazpen hori egiteko, beste finantzaketa-iturriei buruzko inprimakia bete beharko da. Aipatutako inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/0096612

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea.
  • Obrak egiteko diru-laguntza zein eraikinetarako eskatzen den, haren jabe izatea.
  • Erakunde eskatzaileek egunean eduki beharko dituzte beren zerga-betebeharrak beteta, bai eta zuzenbide publikoko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak ere. Eskaeraren unean egiaztatu beharko dute egitate hori, eta diru-laguntza ematean zein ordaintzean eutsi beharko diote egoera horri.
  • Obrak 2022eko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.

Betekizunak

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096612

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, deialdia EHAAn argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Finantzatutako obra amaitu eta, gehienez ere, hilabeteko epean aurkeztu beharko dira adierazitako justifikazio-agiriak, eta 2024ko urtarrilaren 31 baino lehen, betiere.

Halaber, agindu honen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera luzapena jaso duten obren kasuan, justifikazio-agiriak 2024ko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk