Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, kuadrilla eta mankomunitateei 2024ko ekitaldian dirulaguntzak emateko deialdia diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko honako hauek prestatze aldera: "emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak", "berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak", "emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak" eta "berdintasunerako ordenantzak".
[UDA 2024]
- Erakundea:
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen helburua da Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundeak 2024an Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei, mankomunitateei eta 4.6 artikuluan aipatzen diren udal multzoei emango dizkien dirulaguntzak emateko deialdia egitea. Diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko honako hauek prestatze aldera: “emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak”, “berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak”, “emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak” eta “berdintasunerako ordenantzak”. emango dira dirulaguntzok, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren -martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua- 16.3 artikulua betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Dirulaguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, betiere aurrekontuko IV. kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.
Aurrekontuko zuzkidura
500.000Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945 01 67 00
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0038510Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
• 2024ko maiatzaren 29tik uztailaren 1era.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
7. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten erakundeek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute sinatuta:
1.1.– Eskabide–eredua, zinpeko adierazpenekin batera, honako hauek egiaztatzeko:
a) Erakunde eskatzailea beste administrazio publiko batetik edo erakunde pribaturen batetik xede edo helburu bererako laguntzaren bat jasotzen ari den eta/edo halakorik eskatu duen eta onartu zaion, edo eskabidea artean ebatzi gabe dagoen.
b) Erakunde eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio–zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege–debekurik ere.
c) Erakunde eskatzaileak ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta ez dagoela debeku horrekin zigortuta, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren arabera.
d) Erakunde eskatzaileak egunean dituela dirulaguntzak itzultzeko ordainketak.
e) Erakunde eskatzaileak adierazten duela eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, laguntza hauen onuradun izateko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21ko 20/2023 Legearen 13. artikuluan eta deialdi honetan ezarritako betekizunak betetzen dituela.
1.2.– Erakunde eskatzailearen datuak, I. eranskinaren arabera. Behar bezala sinatua.
1.3.– Koadrila edo mankomunitatearen estatutuak. Mankomunitate–elkartearen izaera juridikoa eta jarduera–mota adierazi beharko dira.
1.4.– Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntzaren eta/edo esperientziaren egiaztagiria
1.5.– Proiektuaren deskribapena, lan–prozesua jasotzen duena; lana, gehienez, 2024ko abenduaren 16ean bukatu beharko da (II. eranskinaren arabera). Behar bezala sinatua.
1.6.– Laguntza tekniko espezializaturako dirulaguntza udalbatzak edo dagokion osoko bilkurak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri–multzoak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa agertu beharko du organo eskudunak. III. eranskina – Berdintasunaren alorrean hasitako politikekin jarraituko delako konpromisoa. Behar bezala sinatua.
1.7.– Udalerri, udalerri–multzo, koadrila edo mankomunitateko berdintasun–teknikariaren kontratua luzatzen denean edo aldi baterako berdintasun–teknikariak zuzenean kontratatzen direnean, horren egiaztagiria, agintari eskudunak egina. IV. eranskina.– Zuzeneneko kontratazioak egiteko edo kontratua luzatzeko konpromisoa. Behar bezala sinatua.
1.8.– Kuadrilla, mankomunitate edo udalerri–multzo batek egiten badu proiektua, udalerri bakoitzaren onarpen adierazia jasotzen duen agiria aurkeztu beharko da, 4. artikuluko hirugarren apartatuan ezarritakoaren arabera. V. eranskina – Proiektua elkarlanean egiteko konpromisoa. Behar bezala sinatua.
1.9.– Esleipen–irizpideak egiaztatzea ahalbidetzen duten gainerako agiri guztiak.
2.– Ondoren aipatzen diren agiriak ere aurkez daitezke, merezimendutzat baloratuko baitira (10.1.B artikulua):
2.1.–Ziurtagiri bat, zeinaren bidez frogatzen baita udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan edo udalerri–multzoetan badaudela berdintasuneko teknikari plazak edo berdintasunerako politiketan lanean jarri direla emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuak. VI. eranskina – Merezimenduak egiaztatzea. Behar bezala sinatua.
2.2.– Emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak 2024. urterako aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria (Berdintasunerako organo / administrazio–unitatera bideratutako aurrekontua). VI. eranskina – Merezimenduak egiaztatzea. Behar bezala sinatua.
2.3.– Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri–multzoko Emakumearen Toki Kontseiluaren edo parte hartzeko organoaren erregelamendua edo, bestela, organo horien beste egiaztagiri bat. VI. eranskina – Merezimenduak egiaztatzea. Behar bezala sinatua.
3.– Era berean, nahi izanez gero, «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia ere aurkeztu ahal izango da. Inprimaki hori ez da aurkeztu beharko, erakundea alta emanda baldin badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan. Administrazioak diru–laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak dagokion Eusko Jaurlaritzaren datu–basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko du: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak
4.– Emakunden dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.1.d) artikuluan.
5.– Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, benetakoa dela egiaztatzeko.
6.– Kontuan hartuko da 2023ko otsailaren 13ko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren Aginduan ezarritakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoan.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da ?gehienez ere?, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzarako eskaera ezetsi dela esan nahiko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Diruz lagundutako proiektuaren memoria xehea, besteak beste pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak) aipatuz eta genero-ikuspegiaren trataera azalduz.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, "Beste finantzaketa iturri batzuk eta minimis diru-laguntzak" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
15. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea eta ordaintzea.
1.– Jarduerak gauzatu ondoren eta dirulaguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza; horretarako, 2024ko abenduaren 16a baino lehen –egun hori barne–, agiri hauek aurkeztu behar dira:
– Dirulaguntza jaso duten jarduerak direla–eta egindako gastuak justifikatzeko, fakturak, nominak edo soldata justifikatzen duten agiriak; edo dirulaguntza jaso duten jarduerei dagokienez egindako gastua justifikatzen duten egiaztagiriak, udalerriko idazkariak edo esku–hartze zerbitzuko arduradunak eginak. Faktura edo agirietako gastuen data 2024ko abenduaren 16koa izango da, gehien jota. Egiaztagiria eta kasuan kasuko diruz lagundutako jarduera lotzen dituzten agiri osagarriak ere aurkeztu beharko dira (fakturak, nominak…).
– Egindako lan–proiektua justifikatzeko memoria. Memoria horretan nahitaez deskribatu beharko dira lortutako helburuak, erabilitako metodologia (egindako lan–prozedura, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta neurri osagarriak, kronograma, adierazleak eta berrikuntzak) eta egindako gastuen eta lortutako sarreren banakatzea, udal ekarpena zehaztuta (VII. eranskina – Justifikazio–memoria). Era berean, sexuka banakatuta, zuzenean onuradun diren pertsonen kopurua jasoko da (politikariak eta toki–erakundean lan egiten dutenak), baita zeharka onuradun direnena ere (proiektua gauzatzeko kontratatzen direnak eta proiektua diseinatu eta gauzatzeko kontratatzen den erakunde edo enpresa osatzen dutenak eta bertan lan egiten dutenak).
– “Emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak”, “berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak”, “emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak” eta “berdintasunerako ordenantzak” euskaraz. Baldintza berezi hori bete ezean, dirulaguntzaren zenbatekoa % 15 murriztu ahal izango da. Agiri horietan Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza adierazi beharko da, eta, horretarako, Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen marka jarri beharko da, ebazpen honen 14.f) artikuluan jasotzen denez.
2.– Programaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada, dirulaguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoari.
3.– Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, benetakoa dela egiaztatzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.