Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak finantzatzeko laguntzak 2023ko ekitaldian

[UAAP 2023]

Deskribapena


Xedea

2023ko ekitaldian aldi baterako edo epe mugagaberako kontratatutako enplegu-zentro berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateetako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak finantzatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

5.500.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Aldi baterako edo denbora mugagaberako kontratatutako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateetako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak finantzatzea, enplegu-zentro berezietan egokitze pertsonal eta sozialeko eginkizunak betetzeko, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei dagokienez, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

1.300 euro kontratu mugagbe bakoitzetik edo 650 euro alde baterako kontratuen gatik, beti ere 6 hilabeteko gutxieneko iraupena izanez.

Programa hau finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak onartu beharreko eskabide guztiak betetzeko, funtsak guztien artean banatuko dira, bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enplegu Zentro Berezietako erakunde titularrak

Enplegu-zentro berezien Euskal Erregistroan halakotzat kalifikatu eta inskribatutako enplegu-zentro bereziak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiei lotutako diruz laguntzeko moduko jarduerei dagokienez.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea,

  • Ez dauka ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik dirulaguntzen arloan ez edukitzea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, honako hauek barne: Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak) edo martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoak) ezarritakoaren arabera edo Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.

  • Legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan)

  • Ez izatea Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean ere, dirulaguntzen onuradun izateari dagokionez.

  • Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak egunean izatea 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako ( Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikulua, Enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legeak sartutako atala)

  • Ordezkari bezala aritzeko beharrezkoa da ordezkapen-ahalordea ziurtatzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1035409

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa

a) Lanbide Jardueran Laguntzeko Unitatearen (LJLU) memoria deskribatzailea, gutxienez honako hauek zehaztuta:

  • Kokaleku fisikoaren xehetasunak.
  • Jarduketa-esparrua.
  • Unitatearen osaera, gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko langileak eta ekoizpenean laguntzeko langileak bereiziz.
  • Organigrama funtzionala.

b) Urteko kudeaketa-plana, gutxienez honako hauek zehaztuta:

  • Lortu beharreko helburuak.
  • Ekintzak gauzatzeko tenporalizazioa.
  • LJLUa osatzen duten langileen eginkizunen deskribapena.
  • Eskura dituen azpiegitura, baliabideak eta bitarteko instrumentalak.
  • Zerbitzua emateko baldintzak.

c) Eskabidea sinatzen duenaren ordezkaritzaren egiaztagiria.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Diru-laguntzaren justifikazioa


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk