Txanda-kontratuak egiteko laguntzak 2023
[Txanda]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Txanda-kontratuak egiteko laguntzak erregulatzea da deialdi honen helburua. Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuen Legearen testu bateginaren 12.7 artikuluan daude aipatuta kontratu horiek.
Aurrekontuko zuzkidura
1.200.000 € (720.000 € - 2023 / 480.000 € - 2024)Prestazio ekonomikoa
Laguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisikoak edo juridikoak, txanda-kontratuak egiten dituztenak (lanaldi osokoak eta mugagabeak, edo mugatuak mugagabe izateko konpromisoarekin), 2022ko urriaren 18tik aurrera hasiak, Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako lantokietan aritzeko.
Txandakaria kontratatzeak 8.400 euroko diru-laguntza izango du; emakumezkoa bada, eta % 10 handiagoa izango da txanda-hartzailea emakumea bada.
Deialdi honetan ez dira diruz lagunduko honako hauek:
- Enpresaburuaren ezkontidea kontratatzea, edo haren aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne.
- Sozietate, elkarte edo korporazio gisa sortutako erakundeetako bazkideak kontratatzea, edo haien aurreko, ondorengo edo alboko ahaideak kontratatzea, bigarren mailara artekoak barne, edo erakunde horietako gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaideak kontratatzea.
- 4. artikuluan aipatzen den kontratazio gehigarria. Hala ere, indarrean dagoen araudian aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango ditu, hala badagokio.
Deialdi honetan adierazitako laguntzak minimis arauari lotuko zaizkio; Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan dago xedatuta arau hori, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari minimis laguntzetan emandako zenbateko osoa ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan 2021,2022 eta 2023ko ekitaldi fiskalen barruan.
Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituztenei, harik eta aurrekontu-zuzkidura amaitu arte. Kreditua zabaltzen ez bada, behin aurrekontua amaituz gero, gainerako eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Ordainketa-modua:
Eskabidea onartzean % 60 ordainduko da, eta gainerako % 40a Emakida-ebazpena ematen denetik 12 hilabetera, enpresak egiaztatu ondoren langile finkoei eutsi diela Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan. Horretarako, Gizarte Segurantzaren "Altako Langileen Txostena" aurkeztu behar du (RED sistematik hartua) enpresak, eta Lanbidek egiaztatu egingo du kontratatutako langileak enpresan segitzen duela.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak edo juridikoak
Betekizunak
-
Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea.
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Enpresaren identifikazio fiskaleko txartela

Pertsona fisikoa bada, organo eskudunaren ziurtagiria, EJZren epigrafea adierazita.

Deialdiko 3.1 artikuluko salbuespenen barruan ez egotea (administrazio publikoak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainontzeko entitateak).
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez egotea deialdiaren 5. artikuluko eragozpenik.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea itzulpen- edo zigor-prozeduren eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzaren bat dela eta.

Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, honako hauek barne: Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak) edo martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoak) ezarritakoaren arabera edo Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.

Legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan)
Erantzukizunpeko adierazpenean egiaztatzeko
-
Enpresa eskatzaileak enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den (hasieratik mugagabea, edo mugatua, amaitutakoan edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin).
Langileen Legezko Ordezkaritzarik ez badago, langileei jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den.

Diru-laguntzen onuradun izateko, ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko egoeren eraginpean

Diruz lagundutako kontratazioak hasitako unean EAEko lantokietan dauden langile finkoei eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan. Betiere, enpresak langile finkoen lanpostuen % 65i eutsi behar dio.

Epaitegiek bidegabekotzat edo ezdeustzat jotako lan-kontratuen amaierak jakinaraztea.

Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

Azken ekitaldi fiskaletan minimisen araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 600 (Informazio orokorra)
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160601 (Informazio orokorra)
Besteak:
Lan Aktibazio Zuzendaritza
Telefonoa: 945 18 13 48
Kodea
0136409Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diru-laguntzen eskabideak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da deialdi hau argitaratu baino lehen hasitako kontratuetan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta egun berean edo deialdia EHAAn argitaratu ondoren hasitako kontratuetan hiru hilabetekoa, txanda-kontratua hasi den egunetik . Nolanahi ere, eskabideak aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 20a izango da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Egoitza Elektronikoan botoiaren bidez.
-
Diru-laguntzetarako eskabideak guztiz betetzen ez badira edo aginduzko dokumentazioa atxiki ez bazaie, pertsona edo erakunde eskatzaileari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsegitea zuzentzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko, eta adieraziko zaio ezen, egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako, aldez aurretiko ebazpena emango da administrazio-prozedura erkidearen arabera.
-
Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea.
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Enpresaren identifikazio fiskaleko txartela
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Pertsona fisikoa bada, organo eskudunaren ziurtagiria, EJZren epigrafea adierazita.
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Deialdiko 3.1 artikuluko salbuespenen barruan ez egotea (administrazio publikoak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainontzeko entitateak).
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez egotea deialdiaren 5. artikuluko eragozpenik.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea itzulpen- edo zigor-prozeduren eraginpean, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzaren bat dela eta.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, honako hauek barne: Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak) edo martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoak) ezarritakoaren arabera edo Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Legez ezarritako kausaren bat izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, otsailaren 18ko 4/2005 Legean (emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoan)
Erantzukizunpeko adierazpenean egiaztatzeko
-
Enpresa eskatzaileak enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den (hasieratik mugagabea, edo mugatua, amaitutakoan edo lehenago mugagabe bihurtzeko konpromisoarekin).
Langileen Legezko Ordezkaritzarik ez badago, langileei jakinarazi izana deialdi honetako txanda-kontratuaren bidez kontratatzeko asmoa, bete beharreko lanpostua zein den eta lan-harremana nolakoa izango den.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Diru-laguntzen onuradun izateko, ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko egoeren eraginpean
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Diruz lagundutako kontratazioak hasitako unean EAEko lantokietan dauden langile finkoei eustea, txanda-kontratua egin osteko 20 hilabeteetan. Betiere, enpresak langile finkoen lanpostuen % 65i eutsi behar dio.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Epaitegiek bidegabekotzat edo ezdeustzat jotako lan-kontratuen amaierak jakinaraztea.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
-
Azken ekitaldi fiskaletan minimisen araubidearen barruko laguntzarik eskuratu den adieraztea.
Eskabideko erantzukizunpeko adierazpena.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan.
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Egoitza Elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete.
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- eskabidea sinatu.
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete bitartean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua