Osasun Saila

Toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko laguntzak 2023

[toki-eremuan-osasuna-sustatzeko-programak]

Deskribapena


Xedea

  • 1. – Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egitea, ekintza komunitarioaren bidez osasuna toki-esparruan sustatzeko proiektuak gara ditzaten.
  • 2. – Dirulaguntzon xedea da 2023ko urtarriletik abendura bitartean egindako partaidetza‑proiektuak finantzatzea, honako helburu hauek lortze aldera:
    • Espazio berean bizi direnen bizi-baldintzak hobetzea.
    • Osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidualeko eta kolektiboko gaitasunak sustatzea.
    • Loturak eta gizarte-kohesioa indartzea, zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboak barne hartuta.
  • Parte-hartze osasungarrirako gida (PDF, 7 MB)Gida honek ebidentzian oinarritutako jarraibide eta gomendio batzuk eskaintzen ditu, prozesu parte-hartzaileak hobetzen laguntzeko, osasun eta ongizate komunitarioaren ikuspegitik.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1. – Honako ekintza hauen ondoriozko gastuak lagundu ahal izango dira diruz:

  • a) Komunitateko eragileak erakartzea eta osasuna sustatzeko proiektuak egitea ahalbidetuko duten aliantzak eratzea.
  • b) Herritarren osasunerako eta ongizaterako interesgarriak diren beharrak, nahiak, arazoak edo gaiak identifikatzea.
  • c) Komunitateko aktiboak identifikatzea pertsonen eta komunitateen gaitasuna indartzen duten faktore eta bitarteko gisa, osasunari eta ongizateari eusteko (aktiboen mapa egitea).
  • d) Osasuna sustatzeko jarduera zehatzak diseinatu, garatu eta ebaluatzea, herritarren intereseko arlo edo gaietara bideratuta, hala nola jarduera fisikoa, elikadura osasungarria, ongizate emozionala, osasuna eta ongizatea sustatzen dituzten inguruneak eta komunitatearen osasunerako eta ongizaterako garrantzitsuak diren beste gai batzuk.

2.- Honako gastu hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

  • a) Langile-kostuak ordaintzera bideratutako gastuak, langile-egiturak sortzea edo haiei egonkortasunez eustea ekartzen dutenak.
  • b) Une jakin bateko jarduketak, parte-hartze komunitarioko prozesu batean txertatu gabe daudenak.
  • c) Finantza-gastuak.
  • d) Inbertsio-gastuak.
  • e) Administrazio-lizentziak.
  • f) Berandutze-errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak, besteak beste, zergen, tributuen, tasen, Gizarte Segurantzako kuoten, prozedura judizialen edo gatazkak borondatez ebazteko beste prozedura batzuen ordainketan berandutzeak edo ez-ordaintzeak eragindakoak.
  • g) Laguntzaren xedearekin edo jarduera betearaztearekin bat ez datozenak, edo ekonomia‑ eta efizientzia-printzipioen kontrakoak direnak.

3.– Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, oro har, oinarrizko legea den aldetik, 38/2003 Legearen 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

1.– Dirulaguntzaren hasierako zenbatekoak ez ditu muga hauek gaindituko:

  • a) Eskatutako zenbatekoa.
  • b) Diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 75.
  • c) Proiektu bakoitzeko 8.000 euro.
  • d) 15.000 euro erakunde onuradun bakoitzeko, proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero.

2.- Lehen esleipenaren ondoren, muga horiekin deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura agortuko ez balitz, gainerako zenbatekoa honela banatuko litzateke: gehieneko mugak aldatuko lirateke, diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100era heldu arte; proiektu bakoitzeko 10.000 euroko zenbatekoa eta erakunde onuradun bakoitzeko 18.000 euroko zenbatekoa. Kopuru hori esleipenean lortutakoari gehituko litzaioke.

Ordainketa-modua:

1.– Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • a) Dirulaguntzaren % 70: ebazpena argitaratu eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 artikuluan ezarritako epean.
  • b) Gainerako % 30a: proiektua egin izana eta izandako gastua justifikatu eta gero, 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.- Edozein ordainketa egin baino lehen, erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, bestelako toki-erakundeak, toki-erakunde autonomoak eta tokiko merkataritza-sozietateak.

Betekizunak

  • Baldintza hauek bete beharko dituzte tokiko merkataritza-sozietateek: euren kapitala titulartasun publikokoa izatea; parte hartzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuak izatea eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko, eta merkataritza-erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea.
  • Erakunde onuradun izatera iristeko eta onuradun-egoera horri eusteko, erakundeak beteta izan beharko ditu legezko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrak ere.
  • Ezin izango dira erakunde onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.
  • Erakundeek artikulu honetan xedatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte laguntza ematen duen ebazpenaren bidez dirulaguntzen onuradun izateko. Gainera, prozesu osoan zehar bete beharko dituzte betekizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.
  • Zigor- edo administrazio-arloko zehapen baten ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten entitateek eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenek ezin izango dituzte laguntza hauek eskuratu. Horri lotuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioagatik ezarritako zigor eta debekuak barne hartuko dira.
  • Erakunde onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 944 031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088615

Eskaerak aurkezteko epea


Aurkezteko epea: 2023ko irailaren 15era arte

Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera.
Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta"atalean egin behar da.

  • 1. Eskabide bat aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, eta eskabide bat baino gehiago aurkeztu ahal izango du erakunde bakoitzak.
  • 2. Eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira 20. artikuluan adierazitako sarbide zuzenaren bidez.
  • 3. Eskabideetan gutxienez honako datu hauek agertuko dira:
    • a) Erakundearen eta, hala badagokio, ordezkariaren identifikazio-datuak, honako hauek adierazita: izena, identifikazio-agiria, telefono mugikorra eta/edo helbide elektronikoa (abisuak jasotzeko), jakinarazpenak eta abisuak jasotzeko hizkuntza, betebehar fiskalei buruzko informazioa eskuragarri dagoen lurraldea/probintzia, erantzukizunpeko adierazpenak eta baimenak (10. artikuluan daude zehaztuta).
    • b) Proiektuaren izenburua.
    • c) Harremanetarako pertsonaren datuak.
    • d) Proiektuaren deskribapen teknikoa:
      • 1. Zer emaitza edo eragin lortu nahi den osasuna sustatzeko jardueren bidez:
        • a. Jokabide indibidualak aldatzea, euren osasuna hobetzeko.
        • b. Pertsonen ingurune fisikoen, sozialen eta kulturalen baldintzak aldatzea, ongizatea eta osasuna sustatzeko.
        • c. Erabaki osasungarriak hartzen lagunduko duten arau/politikak aldatzea.
      • 2. Ekintza-planaren bidez zer helburu lortu nahi diren.
      • 3. Ekintza-plana. Zelan jokatuko den helburuak lortzeko:
        • Zer ekintza egingo diren.
        • Zeinek eramango dituen aurrera.
        • Zelan ezarriko diren.
        • Noiz eta zenbat denboraz. Denbora-plangintza (kronograma).
      • 4. Zelan ebaluatuko den proiektua (Ebaluazio-proposamena):
        • Zer sistema erabiliko den Ekintza-planaren jarraipena egiteko.
        • Zer sistema erabiliko den ezarritako helburuak lortu diren baloratzeko.
      • 5. Zabalkunde-plana (hitzaldiak, partaidetza sustatzeko jardunaldiak, informazio inprimatua, hedabideetan publizitatea egitea).
    • e) Proiektuaren partaidetza-maila deskribatzea:
      • 1. Proiektua diseinatzeko fasean.
      • 2. Proiektua ezartzeko fasean.
      • 3. Proiektua ebaluatzeko fasean.
    • f) Proiektua garatzean ekitate-ikuspegia aplikatzea.
    • g) Jarduera gauzatzeko epea.
    • h) Aurrekontu osoa kontzeptuen arabera banakatuta, proiektuaren finantzaketa-iturriak eta proiekturako eskatutako beste laguntza batzuk.
    • i) Deialdi honetan eskatutako zenbatekoa.
  • 5. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
    • a) Onespen-akordioa, hau da, eskatu den dirulaguntzaren xede den jarduerari onespena ematen diona, batetik, eta proiektu osoa egiteko aurrekontu-partida, bestetik.
    • b) Proiektuan parte hartu izana justifikatzen duen azalpen-dokumentazioa, inplikatutako eragileek sinatua. Agiri horrek honako hauek jaso beharko ditu: proiektua egiteko konpromisoa jasotzen duen agiria/akta, eragileak eta jardueren kronograma.
    • c) Erakunde eskatzailea tokiko merkataritza-elkartea bada, aurreko ataletan eskatutako dokumentazioaz gain, jarduketa gauzatuko den udalerriko edo udalerrietako osoko bilkuraren onarpen-akordioak aurkeztu beharko ditu, hau da, jarduera hori erakunde horrek gauzatuko duela adierazten dutenak.
    • d) Finantzaketa zer jarduera egiteko eskatu den hobeto ezagutzeko beharrezkoa den dokumentu osagarri oro.
  • 6. Eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2023ko irailaren 15ean amaituko da.
  • 7. Proiektu bakoitzeko, eskabide bat aurkeztu behar da.
  • 8. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa erabilita (agindu honen 20. artikuluan adierazia).
  • 9. Eskabidea aurkezten duenak ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar du bere burua:
    • a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
    • b) Pertsona fisikoen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, 20. artikuluan aipatutako ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatuta dagoela egiaztatu beharko du.
  • 10. Erakunde eskatzaileak aukeratu behar du eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala erabili. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezartzen duenari jarraituz.

1. Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.

2. Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.

3. Nire karpetara sartu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 4 hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gehieneko epea igarota, ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza-eskabidea ezetsi zaiela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Dirulaguntzaren justifikazioa


Aurkezteko epea: 2024ko martxoaren 1era arte

1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko, justifikazio telematikoa bete beharko da. Eskuragarri dago 20.artikuluan zehazten den «Nire karpeta» atalean.   

2. Justifikazioetan gutxienez honako datu hauek agertuko dira:

  • a. Proiektuaren izenburua eta espediente-zenbakia.
  • b. Proiektua gauzatzeari buruzko memoria.
    • 1. Egindako jarduerak deskribatzea:
      • Zer ekintza egin diren.
      • Zeinek egin dituen.
      • Zelan ezarri diren.
      • Noiz eta zenbat denboraz. Denbora-plangintza (kronograma).
    • 2. Proiektuaren ebaluazio:
      • Ekintza-planaren jarraipena egiteko sistema.
      • Planteatutako hasierako helburuak lortu diren baloratzeko sistema.
    • 3. Zabalkunde-plana.
    • 4. Proiektuaren partaidetza-maila deskribatzea:
      • Proiektua diseinatzeko fasean.
      • Proiektua ezartzeko fasean.
      • Proiektua ebaluatzeko fasean.
    • 5. Proiektua garatzean ekitate-ikuspegia aplikatzea.
  • c. Proiektuaren gastuen memoria banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena, eta, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du.
  • d. Gastu-egiaztagirien zerrenda. Zerrenda horretan, gastu-egiaztagiri guztien zerrenda jaso beharko da, aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren zenbateko osoa egingo duena, eta honako hauek adierazi beharko dira: dokumentuaren izaera, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egotzitako ehunekoa. Gastuen egiaztagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.
3. Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
  • a) Dirulaguntzaren xede den proiektuaren helburua eta asmoa bete direla dioen ziurtagiria, toki-erakundeko idazkariarena edo erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonarena.
  • b) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopiak, toki-erakundeko idazkariak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Agiri horiek egiaztatu behar dute justifikatzeko aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dela eta haren xede den proiektua ere gauzatu dela.
  • c) Proiektua egin dela egiaztatzen duen dokumentazio osagarria: material grafikoa, bileren aktak edo sortutako bestelako dokumentazioa.
4. Dirulaguntza onartu aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntza baliatuta, baldin eta gastu horiek jardueren kostu errealak eta diruz lagundutako jardueren barruko kontzeptuak izateaz gain 2023. urtean sortutakoak badira.
5. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 1ean amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.
6. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da 20. artikuluan azaltzen den moduan.
7. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eraginaren berri izateko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio.
8. Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, 38/2003 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

 

Beste tramite batzuk