Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduera ez profesionalak garatzeko dirulaguntzak (2023)

[sustatzeko_ekintzak]

Deskribapena


Xedea

Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi asmorik gabeko jarduera eta proiektuak 2023. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko dirulaguntzak arautzen dituen deialdia argitaratzea.

Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

30.000

Prestazio ekonomikoa

Kultur programa, jarduera edo emankizun baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:

  • 1.200 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bi mila (2.000) euro.
  • 1.201 eta 5.000 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: hiru mila eta bostehun (3.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bost mila (5.000) euro.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira dirulaguntzak, proportzionalki lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte, betiere gutxieneko 50eko puntuazioa lortuta.

EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:
Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria eta ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko ostatua. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean.

Laguntzen zenbatekoak:

  • Ostatuetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamabost (75) euro, Espainiatik kanpora, ehun eta hogei (120) euro.
  • Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma berrogeita bost (0,45) euro km-ko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren errolda edo sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
  • Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren kostua, erregaia, autopistako gastuak eta parking-a.
  • Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

Ordainketa-modua:

Ebazpen honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 50 diru-laguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
  • % 50 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Errolda edo Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izngo dira.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera izatea.

  • Ezingo dute ebazpen honetako dirulaguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak xedatutakoaren indarrez.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11, 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta haren garapen araudian, izaera orokorrarekin aurreikusitakoa.
  • Baldintza guzti horiek, onuradun izateko ezezik, jasotako dirulaguntzaren kitapena eman arte bete beharko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Etxepare Euskal Institutua
Andre zigarrogileen Plaza1
Tabakalera eraikina 3. Solairua
20012 Donostia

Alexander Aginagalde Lopez
943023406
a-aginagaldelopez@etxepare.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1045007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskatzaile bakoitzak proiektu bat aurkez dezake deialdi honetan.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Laguntza Onartzea


Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz  uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Laguntza onartzeko inprimakia

Jasotako diru-languntzak justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek 2021eko Abenduaren 31ra arteko epean aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Salbuespenez, abenduan egindako jardueren kasuan, 2022ko urtarrilaren 31ra arte luzatu ahal izango da epea.

Pertsona jurikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan. Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek, justifikazioak, aurrez aurre ere aurkeztu ahalko dituzte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Laguntza justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk