2023-2024 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza-berritzeak. BERRIZTAPENAK. IKERKETA ESPEZIFIKOA.

[PREDOC BERRIZTAPENAK]

Deskribapena


Xedea

2023-2024ko ikasturterako doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntzen oinarriak ezartzea. Doktorego-tesia gauzatzera zuzendutako ikerketa finantzatzera daude zuzenduta laguntzok. Deialdiak barne hartzen ditu bai laguntza berriak eta bai 2022-2023 ikasturterako emandako laguntza-berritzeak.

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

91.214,30 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ordaintzeko modua. Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren % 21 (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, Aginduko 12.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan ordainduko da: 2023ko martxoan % 27; 2023ko maiatzean, % 26; eta 2023ko urrian, % 26.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Onuradunak doktorego-tesi proiektu bat gauzatzen ari diren pertsona fisikoak izango dira
  • Agindu honek ondorioak dituen egunean, 2021-2022 ikasturtean emandako doktoratu aurreko laguntza erabiltzen egotea, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera.
  • Doktorego-programan jarraitutasuna eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea. Hori egiaztatzeko, 34. artikuluan adierazitako dokumentuak aurkeztuko dira.

Betekizunak

  • Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
  • Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituztenak edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez dutenak.
  • Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0101713

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk