Enpresetan langileen parte hartzeko laguntzak 2023

[PR_2022]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak abian den urtean jarri beharko dira martxan, eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.

I. KAPITULUA: LANGILEEN PARTE-HARTZEA GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESETAN

a) Metodo eta tresna egokiak garatu eta ezartzea, langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan parte hartzea erraztu eta hobetzeko.

b) Gizarte-ekonomiako enpresetan belaunaldi-erreleboa errazteko mekanismoak (tresna juridikoak).

II. KAPITULUA: LANGILEEN PARTE-HARTZEA GIZARTE-EKONOMIAKOAK EZ DIREN ENPRESETAN

a) Langileek parte hartzeko plan bat egitea eta ezartzea, aholkularitza-erakunde baten laguntzarekin eta aholkularitzarekin.

b) Langileek enpresetan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzea.

c) Partaidetzapeko enpresaren eredua hedatzeko jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

140.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Kasu guztietan dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 75ekoa izango da, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako aurrekontuaren arabera, hamar mila (10.000) euroko mugarekin.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehen ordainketa bat, dirulaguntzaren guztizkoaren % 40koa, hamabost eguneko epeandirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, betiere esanbidezuko egin ez bazaio.

b) Bigarren ordainketa bat, gainerako % 60koa, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean.Bigarren ordainketa jasotzeko, erakunde onuradunak honako dokumentu hauek aurkeztu beharkoditu:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jarduerako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsibaten arabera eman baldin bada, harekiko zer desbideratze izan den adieraziko da.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuenzerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko soberakinikbadago edo soberakin horietatik eratorritako interesik badago.

Kasu horietan, dirulaguntza ematen duen organoak laginketa bidezko egiaztapenak egingo dituerakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako kopuru nagusien artean;egoki irizten dituen egiaztagiri oro egiaztatuko du, dirulaguntza egoki erabili dela zentzuz ondorioztatzekoadinako ebidentzia izan arte. Horretarako, hautatutako gastuen egiaztagiriak eskatu ahalizango dizkie onuradunei.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1076706

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Dirulaguntza jasotzeko eskariarekin batera, diruz laguntzeko moduko jarduerak gauzatzeko moduari buruzko memoria bat aurkeztu beharko da. Memoria horretan, jardueren iraupena, metodologia eta kalkulatutako aurrekontu zehaztua jaso beharko dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk