2024-2026 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak

[OIAP 2024]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntzak ematea 2024-2026 aldian Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko.

Aurrekontuko zuzkidura

800.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitekeen proiektu bakoitzari 80.000 euro emango zaizkio gehienez ere.

Ordainketa-modua:

1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.– Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, egikaritze-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako dirulaguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urtekoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita helburuen betetze-mailaren eta dirulaguntzaren egikaritzearen justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran. Halaber, justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu beharko da nahitaez, aplikazioan eskuragarri dagoen txantiloiaren bidez.

Proiektua egikaritzeko azken urteari dagokionez, dirulaguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa, hau da, likidazioaren ondoren dagokiona, erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia aurkeztu ondoren egingo da, aginduaren 16.1. artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoarekin bat, Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren.

Hala badagokio, laguntzaileek jarduera eteten badute, erakundeari kalte-ordainak ordainduko zaizkio, azken urteko bigarren ordainketarekin batera.

3.– Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du erakunde onuradunak. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Erakunde onuradunak beti izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak (aurrerantzean, ZTBES), zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza egikaritzeko aldia amaitu arte:

a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).

b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, ikerketa-taldeko kideak ez dira izango ikertzaile-talde berekoak, zeina A edo B talde gisa akreditatua izan baita 2022-2025 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikertzaile-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian eta zeinak deialdi horretan dirulaguntza jaso baitu.

Erakunde eskatzaileek, laguntza jasotzen duten aldian, baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten erakundeek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten erakundeek ere ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.

b) Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.

c) Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Gainera, erakunde onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan behar dituzte.

Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordainketak egiten direnean.

d) Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan.

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

  • Proiektuak 1etik 3ra bitarteko urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan azalduta dauden gastuen amaierako ziurtagiria eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.
  • 2023ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Exekuzio-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2026ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2025eko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.
  • Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.
  • Proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko duten ikertzaileen zerrenda aurkeztea.

  • Dirulaguntzen lerro bakoitzerako eskaera kopurua mugatzea

  • Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituzten adieraztea.

  • Ikertzaile guztiek proiektuari gutxienez zenbat ordu eskainiko dioten adieraztea.

  • Ikertzaile bakoitza eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatuta egotea.

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea.

  • Finantzatzen duen organismoaren izendapena aurkeztea, doktorego-tesia egiteko kontratatu bada.

  • Ikerbasque ikertzaileak. Erakundeko langileak izatearen kontsiderazioa

Betekizunak

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Ezingo dute dirulaguntzen onuradun izan dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko zehapen administratiboa edo penala ezarrita duten erakundeek, ezta horretarako desgaikuntza berekin dakarren legezko debekuren bat dutenek ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.

  • Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzen duten jarduerei, ezta sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penalen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta halako jazarpenari aurre egiteko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikulua.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0120705

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.

Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren argitalpena amaitu eta sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk