Udal musika-ikastegientzako dirulaguntzen deialdia (2023).

[MUSIKA-UDAL]

Deskribapena


Xedea

Dirulaguntza-deialdi bat egitea, hain zuzen ere udal-titulartasuneko kontserbatorioek (musika-irakaskuntza arautuak, bai oinarrizkoak bai profesionalak, ematen dituztenek) eta udal musika-eskolek (urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuek) 2022-2023 ikasturtean dituzten kostuak finantzatzen laguntzeko.

 

Aurrekontuko zuzkidura

13.600.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, 9. artikuluan adierazitako hitzarmena sinatu ondoren, eta 19. artikuluko 1. apartatuan adierazitako epea igaro ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Parte hartu ahal izango dute deialdi honetan Euskal Autonomia Erkidegoko musika-ikastegien titularrak diren toki-erakundeek.

Eskakizunak:

  • Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri zenean Euskal Autonomia Erkidegoan zeuden honako musika-ikastegi hauen erakunde titularra izatea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Erakunde eskatzailea ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 legegintzako dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera

  • Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak

  • Egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
  • Kanpoan geratzen dira EBrekin zorrak dituzten enpresak, laguntzak berreskuratzeko agindu bat jasoa dutenak, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta bateraezina barneko merkatuarekin. Kanpoan geratzen dira, halaber, krisian dauden enpresak, bat etorrita Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan agertzen den definizioarekin (EBAO, C 249, 2014-07-31koa)
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1041008

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hitzarmena


HITZARMENA GAUZATZEKO EPEA: 

Emandako dirulaguntzaren onarpena hitzarmenaren bidez gauzatuko da Hezkuntza Sailaren eta diruz lagundutako eskolen eta kontserbatorioen titularrak diren toki-erakundeen artean, interesdunei ebazpena elektronikoki jakinarazten zaienetik 10 eguneko epean. Hitzarmen hori aginduaren VI eranskinean jasota dago.

 

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk