Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. Zuzen-Zuzenean zirkuitoa (2023)

[Musika programazioa]

Deskribapena


Xedea

2023an musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak. Modalitatea: Zuzen-Zuzenean zirkuitoa

Aurrekontuko zuzkidura

220.000

Prestazio ekonomikoa

Herri administrazio desberdinetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 80.

Modalitate honetan, gehienez 28.000 euroko diru-laguntza eman ahal izango da, honako erreferentzia partzial hauen arabera:

  • a) Gehienez 18.000 euro programazioaren atalerako .
  • b) Gehienez 10.000 euro jarduera osagarrietarako.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 13.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko % 50ekoa, dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu ondoren, eta edozelan ere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
  • Sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Deialdi honetan parte hartzeko entitatearen gobernu organoaren akordioa.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • "Minimis" motako diru-laguntzei buruzko adierazpena

Betekizunak

  • Euskararen geografiaren eremuaren barruan kokatuta egotea.
  • Musika-ekitaldietarako behar den hirigintza- edo udal-lizentzia izatea.
  • Gutxienez 120 lagunentzako edukiera legala izatea.
  • Musika programaziorako ekipamendu eta langile teknikoen multzo egonkorra izatea.
  • Ordain-sarrerako ondorengo musika-ekitaldi kopurua gutxienez, programatu izana 2022. urtean, kanpoan utzita DJ saio esklusiboak eta ospakizun partikularrak:

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete behar.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0247329

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteak

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2024ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk