2023ko MEC. Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza.
[MEC_2023]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
EAEko merkataritza-establezimenduetan eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzutan energia-kontsumoaren modernizazioa eta efizientzia hobetzea, berrikuntzaren bidez; oinarri teknologikoa eta ekoefizientea duten prozesuak ezartzea; eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzea, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko bide gisa.
Aurrekontuko zuzkidura
4.050.000Prestazio ekonomikoa
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
1. Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea:
Energia-kontsumoaren eraginkortasuna hobetzea eta establezimenduak eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak egitea, merkataritza-jarduera eta haren elementuak, barnekoak zein kanpokoak, behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren altzarietan eta ekipamenduetan obrak eta inbertsioak eginez.
Honako inbertsio hauek lagunduko dira diruz:
• Saltokiaren barrualdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, baldin eta merkataritza-azaleraren egokitzapenari, banaketari edo haren irudia hobetzeari eragiten badiote.
• Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
• Mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna erraztuko duten oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako erreformak.
• Errotuluak erosi eta instalatzea saltokiaren kanpoaldean, izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, eta toldoak erosi eta instalatzea.
• Makinak erosi, instalatu eta muntatzea (labe elektrikoak, hotz-ganberak barne), baldin eta energia-eraginkortasun handiko etiketa badute (A, B, C), bai eta merkataritza-jarduera nagusiarekin lotutako altzariak edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzu jakin batzuk ere.
• Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, erakusmahaiak, panelak, apalategiak, beira-arasak eta uharte erakusleak (hoztuak barne), oholtzak, esekitokiak eta antzekoak.
• Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne). Hotz-ganberak, baldin eta eraginkortasun energetiko handiko etiketa badute (A, B, C).
• Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagun daitekeen gehieneko inbertsioaren zenbatekoa ezin izango da 6.000 eurotik gorakoa izan, BEZik gabe.
• Lokala girotzeko ekipoak, eraginkortasun energetiko handiko etiketa badute (A, B, C)
• Merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako espazio eta elementu komunak hobetzeko eta modernizatzeko egindako inbertsioak, merkataritza-enpresa txiki eta ertainek partekatuak, besteak beste, hiriko merkataritza-gune batean integratuak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpo-fatxada, zentrorako zerbitzuak edo sarbideak, betiere gune horiek merkataritza-establezimenduen titularrak kudeatzen baditu, jabeen komunitate-araubidean. Zentroan integratutako merkataritza-establezimenduen titular bakoitzak, jabeen komunitateko partaideetako batek, bere partaidetzatik (zati alikuota) eta espazio komun horretan egindako inbertsiotik eratorritako gastuei dagokien laguntza eskatu ahal izango du.
• Proiektua idazteak, obra zuzentzeak edo baimendutako arkitekto, ingeniari edo instalatzaileek egindako proiektuek eragindako gastuak, betiere obrak eta instalazioak egiteko beharrezkoak badira.
2. Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea:
Enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuen merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak sartzea.

• Merkataritza-establezimenduaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude. Kasu honetan, funtzio nagusien eta garatutako jarduerarekin duten loturaren deskribapena aurkeztu behar da.
Ekipo informatikoetan eta periferikoetan egindako inbertsioa mugatuko da, eta, gehienez ere, mota bakoitzeko bat diruz lagunduko da merkataritza-establezimendu bakoitzeko.
• Merkaturatze-sistemak abian jartzeko edo hobetzeko (web-orria garatzeko, online saltzeko (ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak) edo merkataritza-establezimendua kudeatzeko (bezeroak, hornitzaileak eta abar) sortzea, garatzea eta ezartzea.
• Saltokiko terminalak eta produktuen kodifikazio eta irakurketa optikoko sistemak.
• Salgaien balantza elektronikoak.
• Kutxa erregistratzaileak.
• Fakturazio-softwarea ezartzea TicketBAI (TBAI) sistemarako.
Saltoki bakoitzeko onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa (BEZik gabe):
• 3.000 euro, 1. puntuan jasotako inbertsioetarako: azpiegiturak eta ekipamenduak berritzea.
• 1.000 euro, 2. puntuan jasotako inbertsioetarako: teknologia berriak eta berrikuntza.
Ez dira diruz lagunduko:
a) Lokalak erostea, ezta eskualdatzeko eskubideak ere.
b) Garraio-elementuak, telebistak edo telefono-terminalak erostea.
c) Ekipamendua erostea leasing edo renting bidez.
d) Garraio-kostuak, administrazio-baimenen, baimenen eta lizentzien aseguruak eta tasak.
e) Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta, oro har, zerga, tasa edo kontribuzio oro.
f) Erakusketa- eta proba-artikuluak, bai eta geroago salgai jar daitezkeenak ere.
g) Luminariak aldatze hutsa. Luminariak diruz lagundu ahal izango dira, eraginkortasun energetiko handikoak badira (LED) edo instalazio elektrikoa berritzeko inbertsio baten barruan badaude (A, B, C).
h) Establezimenduaren irudia argi eta zuzenean berritzea ez dakarten berrikuntzak.
i) Aktibo bat mantentzeko, konpontzeko edo ordezkatzeko gastuak.
j) Enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituen elementuak edo ekipoak.
k) Baliabide propioekin obrak edo instalazioak egiteko materialak erostea.
l) Bulegoko materialaren, tresneriaren edo antzekoen gastuak.
m) Maskara higienikoetan, eskularruetan, erabili eta botatzeko mantaletan eta bestelako material kontsumigarrietan egindako gastuak.
n) Merkataritza edo zerbitzu motaren arabera gastutzat hartzen diren ekipamenduak eta tresnak, eta ez aktiboko inbertsiotzat.
o) Profesionalen prestakuntza- eta aholkularitza-gastuak.
p) Softwarearen mantentze- eta eguneratze-gastuak, betiere TICKETBAI sistema ezartzeko ezinbestekoak ez badira, eta hori behar bezala justifikatu beharko da.
q) Diruz lagundu daitezkeen aktiboen deskribapena argi eta garbi identifikatuta ez duten fakturak, kodetutako kontzeptuak onartzen ez badira, eta horien zenbatekoa, BEZa kenduta, 100 eurokoa edo txikiagoa bada.
Diruz lagundu daitezkeen aktiboen baldintzak:
a) Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu fisikoetan, merkataritzakoetan, txikizkakoetan edo zerbitzu jakin batzuetakoetan kokatu beharko dira, kalean bertan.
b) Inbertsioa lehen aldiz sartzea enpresaren aktiboan, eta fisikoki dirulaguntzaren xede den establezimenduan egotea; halakotzat joko da salmenta garatzen den establezimendua eta haren eranskinak.
Aktiboak gutxienez bi urte eman behar ditu merkataritza-establezimenduaren aktiboan. Epe horretan ezin izango zaizkie hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei laga.
c) Inbertsioa diruz lagun daitezkeen lerroetan jasota egotea (azpiegiturak eta ekipamenduak berritzea edo teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea).
d) Behar-beharrezkoak diren eta diruz lagundutako establezimenduan garatutako jarduera nagusiarekin zuzenean lotuta dauden inbertsioak.
e) Inbertsioa diruz lagundu daitekeen aldian benetan egin eta fakturatu izana eta justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaindu izana.
Eskabidearekin batera ordainagiriak aurkezten ez badira, gehienez ere bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, betiere aurkezteko epea 2022ko azaroaren 30ean amaitzen bada.
Diruz lagun daitekeen aldia:
2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era, biak barne, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
Laguntzak itzuli beharrik gabeko % 30eko dirulaguntzetan gauzatzen dira, diruz lagun daitezkeen inbertsioetarako.
Ehuneko horiek igo egin daitezke enpresak honako hauek egiaztatzen baditu:
a) "Merkabide", "Retaileko Euskal Eskola" edo "Eus-commerce" programetako batean parte hartzea azken bi 2021-2022 urteetan: puntu 1.
b) 8. oinarriko 1. puntuan jasotako inbertsioa: azpiegiturak eta ekipamenduak berritzea: 2 puntu.
c) Emakumearen enplegu-egonkortasunaren irizpidea, egiaztatzen denean diruz lagundutako merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduko edo zerbitzuetako plantillaren erdiak, gutxienez, kontratu mugagabea duela eta emakumeak direla: puntu 1.
d) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edo beste edozein administrazio publikok emandako berdintasun-plana edo lana eta familia bateragarri egiteko plana izatea, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena izatea: puntu 1.
e) Kontsumobideren arbitraje-sistemari atxikita dagoela: puntu 1.
f) Eskaera egiten den egunean, merkataritzako zonako edo gremioko elkarteren batekin lotura izatea: puntu 1.
g) 2021-2022 azken bi urteetan «Berriz Enpresa» enpresa-transmisioko programa batean parte hartu izana: puntu 1.
h) Dirulaguntzaren xede den merkataritza-establezimenduaren antzinatasuna (EJZn dauden datuen arabera):
• 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna: puntu 1.
i) Jendeari arreta ematea euskarazko saltokietan, Bai Euskarari eta Bikain ziurtagirien bidez edo Euskaraz barra barra barra: 1 puntu.
j) Komunitate energetikoetako kide izatea (Ekiola Energia Sustapenak SL, EVE, TEK -Tokiko Komunitate Energetikoak-): 2 puntu.
Dirulaguntzaren ehunekoa, gehikuntza-puntuak barne, ezin izango da onartutako inbertsio osoaren % 42 baino handiagoa izan.
Gehienez 9.000 euroko dirulaguntza emango da establezimendu eta urte bakoitzeko.
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarra egingo da
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
Enpresaburu indibidual edo autonomoa
Enpresak
Mikroempresa eta empresa txikiak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.
Betekizunak
-
Pertsona eta erakunde onuradunek jarraian zehazten diren baldintzak bete behar dituzte, eta eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu:
Bete beharreko baldintzak:
a) Norberaren konturako langiletzat edo autonomotzat, sozietate zibilekotzat, ondasun-erkidegotzat, mikro-enpresatzat edo enpresa txikitzat hartzea.
b) Jarduera ekonomikoak eta merkataritza-establezimendu fisikoaren edo merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten zerbitzu jakin batzuen kokapenak (laguntzaren xede dena) EAEn izan beharko dute egoitza soziala eta fiskala.
c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jardun eta alta emanda egotea, agindu honen 5. oinarrian zerrendatutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren talde edota epigraferen batean, eskabidearen datan.
d)Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
e)Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
f) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.
g) Dirulaguntzen onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. puntuetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretan ez egotea.
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1. Enpresa eratzeko eskritura osoak eta pertsona juridikoen ondorengo aldaketak. Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak: eratze-kontratua.
2. Ordezkaritza eman nahi bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi ez bada, borondatezko legezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua, behar bezala beteta eta sinatuta.
3. Laguntzaren xede diren inbertsioen fakturak eta, eskabidea aurkezteko unean halakorik izanez gero, horien ordainagiriak.
Eskabidearekin batera ordainagiriak aurkezten ez badira, arau orokor gisa, gehienez ere bi hilabeteko epea emango da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere aurreko puntuan adierazitako aurkezteko epea errespetatuz, 2023ko azaroaren 30a.
4. Eraginkortasun energetiko handiko etiketa, hozkailuetan, lokaleko klimatizazio-ekipoetan, labe elektrikoetan eta instalazio elektrikoen berrikuntzan (A, B, C) inbertsioak egiten direnean.
5.Erantzukizunpeko adierazpena.Dirulaguntzen gehikuntza egiaztatzeko, dokumentu hau:
1. Altan dauden langileen txostena (ITA), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, dirulaguntzaren xede den establezimenduko langileek enpresa onuradunarekin duten lan-lotura egiaztatzeko.
2. Berdintasunaren aldeko edo lana eta familia bateragarri egiteko plan bat dagoela egiaztatzen duen agiria, edo Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edo beste edozein administrazio publikok emana.
3. Eskualdeko edo gremioko elkarte bateko kide izatearen ziurtagiri eguneratua.
4. Energia-erkidego bateko kide izatearen ziurtagiria.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK
Tfno: 945.01.68.38
BESTE KONTSULTA MOTAK :
ZUZENEAN
TFNO.: 012 Y 945018000
POSTA ELEKTRONIKOA:
TELEFONOAK
Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
945 01 70 54
Bizkaiko Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
94 403 18 44 -94 403 14 26
Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
943 02 25 81 -943 02 25 65
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1010110Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea Agindua EHAAn argitatu eta hurrengo egunean haskio da, eta 2023ko irailaren 30ean amaituko da, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.
Ez dira onartuko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Pertsona eta erakunde onuradunek jarraian zehazten diren baldintzak bete behar dituzte, eta eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu:
Bete beharreko baldintzak:
a) Norberaren konturako langiletzat edo autonomotzat, sozietate zibilekotzat, ondasun-erkidegotzat, mikro-enpresatzat edo enpresa txikitzat hartzea.
b) Jarduera ekonomikoak eta merkataritza-establezimendu fisikoaren edo merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten zerbitzu jakin batzuen kokapenak (laguntzaren xede dena) EAEn izan beharko dute egoitza soziala eta fiskala.
c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jardun eta alta emanda egotea, agindu honen 5. oinarrian zerrendatutako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren talde edota epigraferen batean, eskabidearen datan.
d)Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
e)Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
f) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.
g) Dirulaguntzen onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. puntuetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretan ez egotea.
Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
1. Enpresa eratzeko eskritura osoak eta pertsona juridikoen ondorengo aldaketak. Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak: eratze-kontratua.
2. Ordezkaritza eman nahi bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi ez bada, borondatezko legezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua, behar bezala beteta eta sinatuta.
3. Laguntzaren xede diren inbertsioen fakturak eta, eskabidea aurkezteko unean halakorik izanez gero, horien ordainagiriak.
Eskabidearekin batera ordainagiriak aurkezten ez badira, arau orokor gisa, gehienez ere bi hilabeteko epea emango da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere aurreko puntuan adierazitako aurkezteko epea errespetatuz, 2023ko azaroaren 30a.
4. Eraginkortasun energetiko handiko etiketa, hozkailuetan, lokaleko klimatizazio-ekipoetan, labe elektrikoetan eta instalazio elektrikoen berrikuntzan (A, B, C) inbertsioak egiten direnean.
5.Erantzukizunpeko adierazpena.Dirulaguntzen gehikuntza egiaztatzeko, dokumentu hau:
1. Altan dauden langileen txostena (ITA), Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, dirulaguntzaren xede den establezimenduko langileek enpresa onuradunarekin duten lan-lotura egiaztatzeko.
2. Berdintasunaren aldeko edo lana eta familia bateragarri egiteko plan bat dagoela egiaztatzen duen agiria, edo Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edo beste edozein administrazio publikok emana.
3. Eskualdeko edo gremioko elkarte bateko kide izatearen ziurtagiri eguneratua.
4. Energia-erkidego bateko kide izatearen ziurtagiria.
Diru-laguntza eskatzeko identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa bat izan behar duzu
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da:
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.