Malgutze-neurriak Gauzatu-Industria, Bideratu Berria, Bideratu COVID-19, Indartu, Bateratu COVID-19 eta Bilakatu COVID-19 programen onuradun diren enpresentzat.
[Malgutze-neurriak 2023]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Malgutze-neurriak hartzea likidezia eta finantzaketa bermatzeko, bai eta Ukrainaren aurkako Errusiako eraso militarrak eragindako egungo krisiaren ondorioz erronka ekonomikoei aurre egin behar dieten enpresei kaudimen-arazoak saihesteko ere.
Laguntza-programen onuradun diren enpresei zuzenduta daude neurriak, deialdia edozein dela ere:
- Gauzatu-Industria
- Bideratu Berria
- Indartu
- Bideratu Covid-19
- Bateratu Covid-19
- Bilakatu Covid-19
Malgutze-neurriak hauek dira:
- Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak atzeratzea
- Inbertsioa eta enplegua sortzeko epea luzatzea
Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
- 1.– Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak atzeratzea.
Kuota horiek hasierako emakida-ebazpenean aurreikusitako itzulketen egutegia edo emandako luzapenak amaitu ondoren ordaindu beharko dira.
- Gauzatu Industria, Bideratu Berria eta Bideratu Covid programak:
2023ko otsaileko eta uztaileko kuoten itzulketa atzeratzea.
Hurrengo itzulketen egutegia berregokitzea ekarriko du.
- 2.- Inbertsioa eta enplegua egiteko epea luzatzea:
Inbertsio-aldiaren atzerapen gehigarria eta enplegua sortu edo mantentzea, hura amaitzen den egunetik aurrera, ohiko edo ezohiko luzapenak barne, halakorik balego.
- Gauzatu Industria eta Indartu programak: Gehienez 6 hilabeteko atzerapena.
- Bateratu Covid-19 programa eta Bilakatu Covid-19 programa: Gehienez 12 hilabeteko atzerapena.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
ERAKUNDE ONURADUNAK
Honako programa hauen onuradun diren enpresak:
- Gauzatu-Industria, oinarri teknologikoko ETEak eta/edo berritzaileak sortzen eta garatzen laguntzeko.
- Bideratu Berria, krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.
- Indartu, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait eremuren eta erkidegoko urteko batezbestekotik gorako langabezia-tasa (deialdi bakoitzean finkatuko da) duten udalerrien lehiakortasuna hobetzera eta garapen ekonomikora bideratutako ekoizpen-inbertsioetarako laguntzak.
- Bideratu Covid, Covid-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisian dauden enpresak berregituratzera eta berrabiaraztera bideratutako laguntzak.
- Bateratu Covid, COVID-19ak eragindako enpresei zuzendutako laguntzak, kontsolidazio-jarduerak egiten dituztenak.• Bilakatu Covid, COVID-19aren eraginpean dauden enpresentzako laguntzak, dibertsifikazio- eta/edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituztenak, gaitasun berriak garatuz, negozio-lerroetan, produktuetan, zerbitzuetan eta merkatuetan.
BAZTERTUTAKO ERAKUNDEAK
- • Programa horien onuradunak, egunean ez badaude:
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak
Donostia-San Sebastian, 1 kalea
01010 Vitoria-Gasteiz
Teléfono: 945 01 82 63; 945 01 99 49; 945 01 82 14,
e-mail: info-direccionindustria@euskadi.eus
SPRI - ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua
48011 Bilbao
Telefonoa: 944037040
E-maila: icuetara@spri.eus
E-maila: maguirrezabal@spri.eus
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko irailaren 29eko 12:00etan amaituko da.
Eskaera Telematikoa
- Emakida-ebazpenean eta luzapenetan (baleude) aurreikusitako epeak amaitu baino lehen aurkeztuko da. Itzulketen kasuan, otsaila amaitu baino lehen eta/edo uztaila amaitu baino lehen.
- Eskabidea pertsona edo erakunde eskatzaileak sinatu beharko du.
- Eskabidearekin batera, agindu arautzailearen 4. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Agindu arautzailearen 4. artikuluan jasotzen da.
1. Itzulketa-kuotak atzeratzeko:
- Gatazka belikoak edo elektrizitatearen eta gasaren prezioen igoerak eragindako krisiaren ondorioz laguntza itzultzeari erantzuteko zailtasuna justifikatzeko memoria.
- Azalpen-memoria, kualitatiboa eta kuantitatiboa, balorazio ekonomikoa eta finantzarioa barne.
- Datozen hilabeteetarako aurreikusitako jarduketa-plana, ondorio horiek arintzeko.
- 2022ko ekitaldiko urteko kontu ikuskatuak edo sozietateen gaineko zerga.
2. Inbertsioa eta enplegua egiteko epea luzatzeko:
- Egindako inbertsioak justifikatzeko memoria, gutxienez honako hauek jasoko dituena:
- Egindako inbertsioak eta gastuak eta egiteke dauden gastuak jasotzen dituen taula bat.
- Enpleguaren bilakaera eskaeraren unera arte (ERTE bat aplikatu bada, erantsi dokumentazioa). Enplegua sexuaren arabera bereizi behar da.
- Laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean inbertsioaren eta enpleguaren baldintzak betetzeko dituzten zailtasunen memoria zehatza.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
ERAKUNDE ONURADUNAK
Honako programa hauen onuradun diren enpresak:
- Gauzatu-Industria, oinarri teknologikoko ETEak eta/edo berritzaileak sortzen eta garatzen laguntzeko.
- Bideratu Berria, krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.
- Indartu, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait eremuren eta erkidegoko urteko batezbestekotik gorako langabezia-tasa (deialdi bakoitzean finkatuko da) duten udalerrien lehiakortasuna hobetzera eta garapen ekonomikora bideratutako ekoizpen-inbertsioetarako laguntzak.
- Bideratu Covid, Covid-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisian dauden enpresak berregituratzera eta berrabiaraztera bideratutako laguntzak.
- Bateratu Covid, COVID-19ak eragindako enpresei zuzendutako laguntzak, kontsolidazio-jarduerak egiten dituztenak.• Bilakatu Covid, COVID-19aren eraginpean dauden enpresentzako laguntzak, dibertsifikazio- eta/edo birlokalizazio-jarduerak egiten dituztenak, gaitasun berriak garatuz, negozio-lerroetan, produktuetan, zerbitzuetan eta merkatuetan.
BAZTERTUTAKO ERAKUNDEAK
- • Programa horien onuradunak, egunean ez badaude:
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hilabete bat, atzeratzeko eskabidea aurkezten denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak