Lehiatu Inbertsioa 2023 - Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko laguntzak

[Lehiatu Inbertsioa 2023]

Deskribapena


Xedea

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea.

Lehiatu Inbertsioa programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak

2. Basogintzako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak

4. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan artikulu honetako 1., 2. eta 3. ataletan sartzen ez diren proiektuak egiteko laguntzak. Kapitulu honetako proiektuek nekazaritza-produktuen, arrantzaren, akuikulturaren, ur mineral naturalen, alkoholik gabeko edarien edo nekazaritza-produktuetatik (ardoa izan ezik) hartzitutako edarien konbinazioa duten elikagaiak lortzeko inbertsioak jasoko dituzte.

5. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.

Iruzurraren aurkako borroka

Aurrekontuko zuzkidura

15.300.000 €

Prestazio ekonomikoa

2023-2024 ekitaldirako, 15.300.000 € bideratuko dira LEHIATU INBERTSIOA 2023 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori, II. kapituluaren kasuan, LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta EURI funtsaren –Europar Batasuneko suspertze-tresna, zeina deialdi honetan gaitu baita LGENF funtsa indartzeko– kargura finantzatuko da; III. kapituluaren kasuan, LGENF funtsaren kargura; eta, IV. kapituluaren kasuan, Arrantza eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsaren kargura. V. eta VI. kapituluen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura soilik finantzatuko da. Funtsak honela banatuko dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, 11.300.000 euroko zenbatekoa, eta honela banatuko da:

1. II. kapitulua finantzatzeko, 4.000.000 euro erabiliko dira. 1.000.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 3.000.000 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

2. III. kapitulua finantzatzeko, 3.250.000 euro erabiliko dira. 750.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.500.000 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

3. 2.250.000 euro erabiliko dira IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Arrantza eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsaren eta EAEko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:

a) 675.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura; 300.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 375.000 euro, 2024. urteko konpromiso-kredituari.

b) 1.575.000 euro Arrantza eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsaren kontura; 750.000 euro 2023. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.125.000 euro, 2024. urteko konpromiso-kredituari.

4. 1.000.000 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko. 500.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

5. 800.000 euro erabiliko dira VI. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Hortik, 300.000 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

b) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 4.000.000 euro; horietatik:

1. II. kapitulua finantzatzeko, 2.500.000 euro erabiliko dira. 678.947,37 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.821.052,63 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

2. III. kapitulua finantzatzeko, 1.500.000 euro erabiliko dira. 528.070,18 euro 2023. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 971.929,82 euro, 2024. urterako konpromiso-kredituari.

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Basogintzako produktuen lehen eraldaketako enpresa diren nortasun juridikorik gabeko erakundeak edo pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, agindu honen 3. oinarriaren 11. atalean definitutakoaren arabera.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta aipatu Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte. Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetako baten batekoak izan beharko dute onuradunek:

• Kontserbak.

• Erdikontserbak.

• Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak.

• Gazituak, ketuak, aurrez prestatutako arrainak, etab.

• Aurregosiak.

• Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa.

• Arraina oinarri duten produktuen ekoizpena (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)

Arrantza eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, onuradunek helburuan handizkako sektorekoak izan behar dute (hozkailu gabeko biltegia, hozkailu-biltegia, izozte-biltegia, etab.)

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

 

Elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: batetik, nekazariak eta nekazari-elkarteak eta, bestetik, ekoizpen-establezimendua EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak, betiere Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen badituzte eta hautagarritasun-baldintzak betetzen badituzte, eta nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten badituzte indarrean den araudiaren arabera. Era berean, laguntza hauen onuradun izan ahalko dira, baita ere, ekoizpen-establezimendua Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta beren ekoizpen- edo teknika-gaitasunaren zati bat nekazaritzako elikagai ekologikoak eraldatzeko, garatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei maquila-zerbitzuak ematera bideratzen duten enpresak.

Pertsona horiek mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaintzat jo beharko dira, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren eta Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2473 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean jasotakoaren arabera.

Nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuak, ur mineral naturalak, edari ez-alkoholikoak edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edariak (ardoa izan ezik) eskuratzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean –nortasunik gabeko pribatuak edo publikoak–, eskabidean eta dirulaguntza emateko ebazpenean berariaz jaso beharko dira taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, bai eta bakoitzak aplikatuko duen dirulaguntzaren zenbatekoa ere, horiek ere onuraduntzat hartuko baitira. Nolanahi ere, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko. Taldea ezingo da desegin, harik eta aipatu Legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

Onuradun izateko, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 2022/2473 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat –mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE
Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2014 Erregelamenduak–, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo Díaz
Tfnoa: 945 01 96 51
E-maila: e-castillo@euskadi.eus

Santiago Txintxurreta
Tfnoa: 945 01 96 32
E-maila: s-txintxurreta@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034209

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Bete eta eskabidearekin batera bidali, erantsitako dokumentazio gisa.

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabeteko epea.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk