Ikasle etorri berrien hizkuntza indartzeko programak garatzeko dirulaguntzak (2023-2024)

[KULTURARTE ITUNPEKOA]

Deskribapena


Xedea

Ikasle etorri berriei zuzendutako hizkuntza indartzeko programak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak ez ezagutzearekin lotutako komunikazio-zailtasun handiak badituzte proposatutako eskolatzeari dagokion eskola-dinamikan parte hartzeko, eta 2023-2024 ikasturtean hizkuntza indartzeko plan batean parte hartzea curriculum-eskakizunei arrakasta-aukera handiagoekin aurre egiteko aukera ematen badio.

Deialdi honen ondoreetarako, ikasle etorri berriak dira Euskal Hezkuntza Sisteman unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko 2022ko urtarrilaren 1az geroztik lehen aldiz matrikulatu direnak. Dirulaguntza jasotzeko eskubidea izateko, 6 urtetik gora izan eta gehienez 18 urte beteko dituzte 2023-2024 ikasturtean.

Aurrekontuko zuzkidura

2.700.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

 

Ordainketa-modua:

Zatika ordainduko zaizkie ikastetxe onuradunei dirulaguntzak, bi ordainketa-aginduren bidez:

a) Lehenengoa, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren % 80koa, deialdia ebatzi ostean, agindu honen 8.1.a) artikuluan aipatzen den epea amaitu eta gero, baldin eta tartean uko egiterik izan ez bada.

b) Bigarrena, gainerako % 20a gehienez izango da. Ondorengo paragrafoan aipatzen den dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren, dirulaguntza likidatuko da, inoiz ez da 1.2 artikuluan adierazitako aurrekontu-kreditua baino handiagoa izango eta justifikatuta, baldin eta lehenengo ordainketa baino txikiagoa bada, aldea erreklamatu egingo da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Lehen edo/eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak dituzten ikastetxe pribatuak. Ikastetxe horiek guztiek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela

Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeak

Eskakizunak:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza emateagatik Hezkuntza saileko diru-laguntzak jasotzen dituen ikastetxea izatea, pribatua zein udal titulartasunekoa.
  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Hasi berri diren ikasle etorkinentzat hizkuntza indartzeko programak: gutxienez, 3 Ikasle hasi berri izatea.
  • Lehen eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak izatea, eta Oinarrizko Lanbide Heziketa garatzeko Hezkuntza Sailaren diru-laguntzak jasotzea.
  • Xede eta helburu bererako administrazio publiko edo erakunde pribatuetatik laguntzarik edo diru-laguntzarik jasotzen ari ez izatea.
  • Zergen eta gizarte-segurantzaren betebeharretan egunean egotea.

  • Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak

  • Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen dien zigor administratiboa edo penalik, bai eta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekua dutenak ere, batez ere sexu-diskriminazioaren ondoriozkoak badira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenari jarraikiz.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 apartatua betetzea, eta, beraz, kanpoan uztea sexuagatiko bereizkeria eragiten duen jarduera oro, bai eta sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duen edozein pertsona fisiko edo juridiko ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.
  • Ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan zehaztutako egoeretako batean ez egotea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan sartuta ez egotea.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa ez eskatu izatea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izatea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Kausaren batean erruduntzat jotzearren, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa emanda ez egotea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauetan jasotako kasuren batean: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0042911

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, argitaratzen denetik aurrera

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2024ko irailaren 15a baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk