2023 Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten elkarte, erakunde pribatu, boluntariotza-erakunde eta fundazioentzako dirulaguntzak

[kontserbazio_ezagutza]

Deskribapena


Xedea

 Diruz lagungarriak izateko, proiektuen xedea natura-ondareari buruzko informazioa eta ezagutza hobetzeko ikerketa aplikatutako azterlan eta ikerketa-lanak egitea izan beharko da; zehazki, gai hauei buruzkoak izan beharko dute:

a) Natura 2000 Sarea.

- Natura 2000 Sareko espazioak (Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan aurreikusitako azterketak eta lanak.

b) Natura 2000 Saretik barruko zein kanpoko Batasuneko intereseko edo eskualde mailako intereseko habitat naturalen eta erdinaturalen gaineko azterketak eta lanak, betiere, habitaten kontserbazio egoera hobetzeko baliagarriak direnak, lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.

c) Mehatxatutako basaflora eta basafaunako espezieei buruzko azterlanak eta lanak, bai erkidego-mailan, bai autonomia-erkidegoan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinak –Basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzkoa– Eta Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eta IV. eranskinak –hábitat naturalak, eta basoko fauna eta landaredia kontserbatzeari buruzkoa, eta Basoko zein Itsasoko Faunaren eta Landarediaren Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoko EP eta VU kategoriei buruzkoa– kontuan hartuta, eta lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.

c.1.- Gutxi aztertuta dauden edo informazioa dagoeneko zaharkituta duten taxonen gaineko datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.

c.2.- Katalogatutako basoko fauna eta flora espezieen banaketari, kalteberatasunari edo/eta arrisku-mailari buruzko azterketak c) atal honetako katalogo eta zerrendetan.

d) Natura-ondareko beste elementu batzuk.

d.1.- Natura 2000 Sarearen koherentzia eta konektibitate ekologikoa lurralde guztian hobetzeko osagaiei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, eta ibaien atalak (zatiketa, dinamika, analisia eta leheneratzea).

d.2.- Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta 2000/60/EE Zuzentaraua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2000ko urriaren 23koa, ur-politikaren arloan Erkidegoko arduera-esparrua ezartzen duenari lotutako kontserbazio-irizpideei men eginez.

d.3.- Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.

d.4.- Flora exotiko inbaditzaileko espezieentzako kontrol-metodoen proposamenak.

d.5.- Ekosistemen funtzionamendua, basafaunako eta basafaunako espezieen ekologia eta prozesu geologikoak ulertzea eta ezagutaraztea erraztuko duten ereduak sortzeari, joeren analisiari eta adierazleei buruzko ikerketa-proiektuak

d.6.- Ekosistemak, habitatak edo interés geologikoko lekuak tokiko eskalan leheneratzeko jarraibideak eta irizpideak zehazteko azterlanak. 

 

Aurrekontuko zuzkidura

180.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 80 izango da, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.

Ordainketa-modua:

1.- Lehenengo ordainketa emandako dirulaguntzaren % 50ekoa onartu ondoren egingo da, dirulaguntzari berariaz uko egin ez bazaio.

2.- Gainerako zenbatekoa 2024an ordainduko da, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak eta jardueron kostuak egiaztatzeko agiriak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari aurkeztu eta gero, baita sortutako dokumentazioa entregatu eta gero ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Onura publiko elkarte izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Enpresak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • «Minimis» motako dirulaguntzei buruzko adierazpena

Betekizunak

  • Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Online "Proiektuaren/azterketaren fitxa teknikoa" inprimakia

  • Ez dituela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluan jasotako debekuak

  • Ez dauka dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik.

  • Ez dago dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko gaitasunik gabe uzten duten lege-debekuen eraginpean, beren-beregi sexu-diskriminazioagatiko lege-debekuen eraginpean.
  • Diruz lagunduko den proiektuaren aurrekontua egiaztatzea.
  • Ez duela jasotzen deialdi honen helburu bereko edo haren zati bat edo batzuk egiteko dirulaguntzarik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kargura.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1016207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, araudia EHAAn argitaratzen denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk