Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako eremuan gazteak prestatzeko bekak 2023 -2024

[kanpo harremanen bekak]

Deskribapena

Xedea

Europar Batasunaeta Kanpo-harremanen arloan gazteen prestakuntza bultzatzea.

Beken destinoa:

Europar Batasuna beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute berenjarduera:

  • Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian,Vitoria-Gasteizen.

  • Bi beka Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzan, Bruselan.

  • Bi beka Euskadiren Frantziako Ordezkaritzan, Parisen.

Kanpoan den euskal komunitatearen beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute beren jarduera:

  • Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian,Vitoria-Gasteizen.

  • Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen.

  • Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken.

Kanpo-harremanen beken onuradunek honako destino hauetan gauzatukodute beren jarduera:

  • Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian,Vitoria-Gasteizen.

  • Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan –bata Santiagoneta bestea Bogotan.

Abenduaren 29a. 2023-2024 BEKEN BEHIN-BETIKO ADJUDIKAZIOA (EHAAn ARGITARATUTA)

Abenduaren 06a. BEHIN BEHINEKO ADJUDIKAZIOAK

AZTERKETA EMAITZAK ETA OROKORRA

EUROPAR BATASUNA ETA KANPO HARREMANEN ARLOAN GAZTEAK PRESTATZEKO 2023-2024 BEKEN HAUTAKETA-PROZESUA

PROBA DEIALDIA

Aurrekontuko zuzkidura

288.000

Prestazio ekonomikoa

  • Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.
  • Kanpoko Euskadiko ordezkaritzak edo bere mendeko bulegoetan burutu beharreko bekek, 24.000 euro beka bakoitzeko.

Oharra: Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

Ordainketa-modua:

Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:

  • Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 50koa izango da.
  • Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 20ekoa, bekaldia hasi eta lau hilabete igarotakoan egingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.
  • Hirugarren eta azken ordainketa, geratzen den % 30ekoa, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta

Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea
  • Eskatzaileak adierazi beharko du ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legedebekurik ere, eta bereziki sexu-bereizkeria dela-eta jarritakoak, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen aurkako Indarkeria atxistarik gabeko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Bizitzarik Gabeko Legearen testu bategina onartzen duenarekin bat etorriz.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Betekizunak

  • Errendimendu akademikoa egiaztatzea

  • Beka lortu ahal izateko puntuagarriak diren burututako gainontzeko jarduera eta formakuntzak egiaztatzea

  • Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe bateko kide izatea
  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzea
  • Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea

  • Hizkuntzen ezagutza egiaztatzea

  • Gehienez 28 urte izatea beken deialdia egiten urteko urtarrilaren 1ean

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza / Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza
  • Lehendakaritza / Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia > Kanpo Harremanen Zuzendaritza
  • Lehendakaritza / Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia > Europar Batasunerako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

Kontaktu-informazioa

Ibon Mendibelzua,

Nafarroa Kalea, 2 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:(+34) 945 01 81 43

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0073108

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Aurkeztutako eskabideen ebazpena emateko gehienezko epea eskabideak jasotzeko epea amaitu eta bi hilabetera amaituko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena" Nazioarteko ordaindetaren kasuan

  • 004852-

    Aukeratu "Datuen alta / Doakion hirugarrena (nazioarteko ordainketak)" nazioarteko- ordaindeten kasuan.

Laguntza Onartzea

Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Laguntza onartzeko inprimakia

Justifikazioa

Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk