Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2023-2025ko dirulaguntzen deialdia

[JDBC]

Deskribapena


Xedea

2023-2025 aldirako, oinarrizko konpetentzietako, konpetentzia soziopertsonaletako eta oinarrizko konpetentzia tekniko eta profesionaletako ibilbideek osatutako prestakuntza-planak finantzatzeko laguntzak arautzea, era horretan prestakuntzaren hartzaileen garapen pertsonala eta laneratze zein gizarteratzea, baita 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskura ditzaten ere, laguntzearren.

Aurrekontuko zuzkidura

1.612.500 euros

Prestazio ekonomikoa

1.612.500 euro, horietatik, 403.125 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, 806.250 euro 2024ko konpromiso-kredituari eta 403.125 euro 2025eko konpromiso-kredituari.

1. Deskribapena:

  • Norgehiagoka-prozedura izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-proiektuak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak.
  • Batzorde ebaluatzailea:

a) Eskaeren azterketa eta ebaluzioa

b) Behin-behineko ebazpen proposamena

c) Lanbideren web-orrian argitaratukoda, eta 10 egun balioduneko epea emango da erakunde interesdunek, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak egiteko edo eskabideari uko egiteko

d) Alegazioak aztertuta, behin-betiko ebazpen proposamena egingo du.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak: behin-betiko ebazpena, Lanbideren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz

2. Banaketa modua:

Deialdi hau finantzatzera bideratutako zuzkidura ekonomiko osoa ez bada aski prestakuntza-proiektu guztiak diruz laguntzeko, balorazio-fasean prestakuntza-ibilbideek lortu duten lehentasun-hurrenkerari jarraikiz emango dira dirulaguntzak.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza hiru zatitan ordainduko da prestakuntza-plan bakoitzeko, era honetan:

  • a) Lehenengo ordainketa, 2023ko aurrekontuaren kargura, egin beharreko lehen ibilbideko lehen prestakuntza-ekintza hasi ondoren prestakuntza-planari dagokion zenbatekoaren % 25ekoa izango da.
    Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.
  • b) Bigarren ordainketa, 2024ko aurrekontuaren kargura, erakundeari onartutako ibilbideen % 51, gutxienez, hasi ondoren, planari dagokion zenbatekoaren % 50ean, eta, edonola ere, 2024ko urriaren 30a baino lehen, zeina 2024ko ekitaldian eskatu beharko baita.
    Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.
  • c) Hirugarren ordainketa bat, 2025eko aurrekontuaren kargura, planari dagokion diru-laguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren, eta, edonola ere, 2025ko azaroaren 16a baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak, betiere deialdi hau argitaratu baino lehenago egiaztatuta edo izena emanda badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, enplegurako prestakuntzako erakundeen beste edozein erregistro autonomikotan edo Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, dirulaguntza eskatzen den prestakuntza-planetan jasota dauden prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko.

Betekizunak

  • Hezkuntza Sailari edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita ez dauden edo haren mende ez dauden prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak izatea, diru-laguntza eskatzen duten prestakuntza-proiektuetako prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko. Erakunde horiek akreditatuta egon behar dute Autonomia Erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen erregistroan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea

  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, honako hauek barne:
    • Sexuagatiko diskriminazioa egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo emakumeen eta gizonen benetako Lege Organikoaren arabera.
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.

  • Laguntzak edo diru-laguntzak jasotzea eragozten dion legezko kausaren batean ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoak barne:
    • Berdintasun-planik indarrean ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
    • 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurririk ezarri ez izana, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntza edo laguntzaren baten ondorioz hasitako itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez egotea.

  • Laguntzaren xede den edo diru-laguntza esleitu ondoren horiek eskuratzeko konpromisoa hartzen duen prestakuntza-plana gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak izatea, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura edukitzea adierazpen honetan jasotako datuen egiazkotasuna bermatzen duen dokumentazioa.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren gainerako egoeretako batean ez egotea.

  • Diru-laguntza esleitu ondoren eta horietako bakoitzeko lehen prestakuntza-ekintza hasi aurretik eskatzen den ibilbide bakoitza osatzen duten zeharkako oinarrizko gaitasunen ziurtagiriei eta espezialitateei buruzko inskripzioa eta/edo egiaztapena.

  • Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1080406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk