Osasun Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzak 2023-2024

[jarduera-fisikoa-sustapena-ige]

Deskribapena


Xedea

1.- Agindu honen xedea da laguntza laguntza ekonomikoen deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteek eta kooperatibek jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako proiektu parte-hartzaileak garatzeko 2023-2024 ikasturtean zehar, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko.

2.- Laguntza horien helburua da 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era egiten diren jarduketa hauek finantzatzea:

  • a) Eskola bideak sortu eta dinamizatzeko proiektu parte-hartzaileak garatzea, hiri-eremuek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.
    Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatzak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz eta antzekoak erabiliz), seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko.
  • b) Proiektu parte-hartzaileak garatzea, ikastetxeetako jolastokiak ikaskuntzarako, jolaserako eta mugimendurako espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko ere, eskola-ordutegian zein hortik kanpo, berdintasunean eta kultura, etnia, adin, sexu, desgaitasun eta bestelako aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta eta ikasleen eta haien familien behar eta interesetara egokituta.

    Proiektu horiek beharko dute:
      • 1. Ikastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu.
      • 2. Neskek jarduera fisikoa egitea berariaz sustatu, jarduera ezaren ratioa handiagoa baita kolektibo horretan.
      • 3. Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako ikasleen artean, adin-tarte horretako sedentarismorako joera saiheste aldera.
  • c) Familian ohiko jarduera fisikoa egitea bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak, besteak beste.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000 euro

Prestazio ekonomikoa

     1.– Diruz lagundu ahal izango dira 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era sortutako eta ordaindutako gastuak, proiektua dinamizatzearen, koordinatzearen eta gauzatzearen ondoriozko hauek, hain zuzen ere:

    • a) Proiektu parte-hartzaileak dinamizatzea prozesuko protagonisten artean (ikasleak, irakasleak, ikastetxeko langile ez-irakasleak, familiak eta bestelakoak) egungo egoerari, diseinuari eta proiektuaren garapenari buruzko gogoeta-faseetan.
    • b) Abiapuntuko egoeraren analisia:
      • 1.– Eskola-inguruneko mugikortasuna.
      • 2.– Espazio fisikoa eta haren erabilera.
      • 3.– Familien jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren mailak eta haien beharrak eta lehentasunak.
    • c) Espazioak egokitzea.
    • d) Behar den materiala eskuratzea.
    • e) Hitzaldiak, tailerrak edo bestelako jarduerak antolatzea agindu honen xedearekin zerikusia dutenak eta ikasleen eta haien familien artean jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratuta daudenak.
    • f) Boluntarioen istripu eta erantzukizun zibileko aseguruaren zenbatekoa.

    2.- Honako gastu hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

    • a) Kontuen interes zordunak.
    • b) Finantza-gastuak.
    • c) Inbertsio-gastuak.
    • d) Administrazio-lizentziak.
    • e) Berandutze-errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak; besteak beste, zergen, tributuen, tasen, Gizarte Segurantzako kuoten, prozedura judizialen edo gatazkak borondatez ebazteko beste prozedura batzuen ordainketan berandutzeak edo ez-ordaintzeak eragindakoak.
    • f) Hauen ondoriozkoak:
      • 1. Kirol- eta kultura-arloko ekitaldi eta programazioak.
      • 2. Jarduketa isolatuak, izan puntualak nahiz ezarritako aldizkakotasunekoak, osasuna sustatzeko proiektu zabalago batean sartuta ez daudenak, hala nola ...ren eguna, ...ren astea eta ...ren jardunaldia.

    3.– Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da oinarrizko legedi gisa.

    Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak

    1.- Dirulaguntzaren hasierako zenbatekoak ez du muga hauetako bat ere gaindituko:

    • a) Eskatutako zenbatekoa.
    • b) Diruz laguntzeko moduko gastuen % 100.
    • c) 5.000 euro proiektuko.

    2.- Proiektu bakoitzari dagozkion kopuruak esleitu, eta deialdi honetarako zehaztutako aurrekontu-zuzkidura osoa ez bada agortzen, proiektu bakoitzaren gehieneko dirulaguntza handituko da 5.000 eurotik 6.000 eurora. Hala ere aurrekontua agortzen ez bada, proiektu bakoitzari 1.000 euro gehituz joango zaio, deialdi honetako 3.1 artikuluan adierazitako aurrekontu osoa esleitu arte.

    Ordainketa-modua:

    1. Dirulaguntzak honela ordainduko dira:

    • a) Dirulaguntzaren % 70: ebazpena argitaratu eta laguntza espresuki edo isilbidez onartu ondoren, 17.1 artikuluan ezarritako epean.
    • b) Gainerako % 30a: proiektua egin izana eta izandako gastua justifikatu eta gero, 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

    2. Edozein ordainketa egin baino lehen, erakundeak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatuko da, baita dirulaguntzen arloko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

    3. Onuradunei ez zaie laguntzarik ordainduko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomoek edo haren sektore publikoko gainerako erakundeek emandako gisa bereko laguntza edo dirulaguntzengatik abiarazitako itzulketa- edo zigor-prozeduraren batean sartuta badaude, eta prozedura horiek bukatu gabe badaude.

    4. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak erregistratuta egon behar du Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da; erregistro hori Eusko Jaurlaritzak ematen du, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

    Nori dago zuzenduta


    Ikasleen guraso-elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Irakaskuntza Kooperatiben titularrak

    Betekizunak

    • Legez eratuta egongo dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta.
    • Irabazi-asmorik gabeak izatea.
    • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
    • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
    • Ez izatea zehapen penalik edo administratiborik, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dienik, ez eta horretarako ezgaitzen dituen debeku legalik ere, sexu-bazterkeriagatik ezarritako debekuak barne.
    • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan ezarritako egoeraren batean.
    • Artikulu honetako 3. eta 4. apartatuak agindu honetan ezarritakoaren arabera beteko dira: Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.
    • Ez egotea arau hauetan jasotako egoera eragozleetan: Ekonomia Zirkularrerako Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 109.4 artikulua; Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikulua, eta Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua.
    • Elkarte eta kooperatiba onuradunen betebeharrak

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

    BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 94 4031577

    GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

    Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    1091505

    Eskaerak aurkezteko modua eta epea


    Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.

    Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 13an amaituko da.

    • 1. Eskabideetan, gutxienez datu hauek agertuko dira:
      • a) Erakunde bakoitzari eskaera bakarra onartuko zaio. Erakunde batek eskaera bat baino gehiago aurkezten baditu, modu elektronikoan aurkezten duen azkena bakarrik hartuko zaio kontuan. Lehendik eskaera bat erregistratuta duenak beste bat aurkezten badu, aurreneko eskaera automatikoki ezetsi eta prozedurari bukaera emango zaio, ezesteko ebazpena emanda legez ezarritako moduan.
    • 2. Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu behar dira:
      • a) Bilera-aktaren kopia arrunta, deialdi honetan parte hartzeko erabakia jasotzen duena.
      • b) Proiektua beste toki-erakunderen edo erkidegoko beste agenteren batekin koordinatuta egiten bada, inplikaturiko agente guztiek izenpeturiko dokumentua, akordioa egiaztatzen duena.
      • c) Finantzaketa zer jarduera egiteko eskatu den hobeto ezagutzeko beharrezkoa den dokumentu osagarri oro.
    • 3. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
    • 4. Elkarte edo kooperatiba bakoitzari eskaera bakarra onartuko zaio.
    • 5. Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, 20. artikuluan adierazitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoa egoitza elektronikoa erabilita.
    • 6. Eskaera aurkezten duena ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar da:
      • a) Erakundearen ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, ez du beste egiaztagiririk behar.
      • b) Pertsona fisikoaren ziurtagiri elektronikoa erabiltzen badu, 20. artikuluan aipatutako ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko du, edo erakunde eskatzaileak deialdi honetarako berariaz emandako baimena aurkeztu beharko du.
    • 7. Elkarte edo kooperatiba eskatzaileek eskabidea eta gainerako dokumentazioa aurkezteko hizkuntza ofiziala aukeratu behar dute. Prozesu osoan erabiliko da eskatzaileak hautatutako hizkuntza, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
    1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
    3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
    • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
    • Administrazioak betetako datuak hilabete batez gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Prozedura ebazteko eta ebazpena elkarte edo kooperatiba interesdunei jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Gehieneko epea igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntza-eskaera ezetsi zaiela ulertu ahal izango dute erakunde interesdunek, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluak ezarritakoaren arabera.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Justifikazioa


    Aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 18ra arte

    • 1. Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko justifikazio telematiko bat bete beharko da. Datu horiek nahitaez adierazi beharko dira 20. artikuluan aipatzen den «Nire karpeta» atalean eskura daitekeen inprimakian.
    • 2. Justifikazioetan, gutxienez datu hauek jarri behar dira:
      • a) Elkartearen edo kooperatibaren izena.
      • b) Proiektuaren izenburua, espediente-zenbakia, harremanetarako pertsonaren izena eta proiektuan parte hartzen duen ikastetxearen izena eta kodea.
      • c) Proiektua gauzatzeari buruzko memoria:
        • 1. Egindako jarduketak:
          • a) Egindako jarduketen deskribapena.
          • b) Ebaluazioa.
        • 2. Hezkuntza-komunitatearen inplikazioa proiektuan.
          • a) Parte hartzeko dinamikak.
            • Diseinua.
            • Ezarpena.
            • Ebaluazioa.
          • b) Prestakuntza-programa.
        • 3. Tokiko komunitatearen inplikazioa proiektuan.
          • a) Udala.
          • b) Elkarteak eta beste ikastetxe edo kolektibo batzuk.
        • 4. Desberdinkeriei jarritako arreta berezia (datuak sexuaren arabera bereizita aurkeztu behar dira).
      • d) Proiektuaren gastuen memoria banakatua, diru-sarreren eta gastuen zerrenda dakarrena, eta, hala badagokio, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla zehaztuko du. Diruz laguntzeko modukoa ez den ekarpen propiotzat justifika daiteke langile boluntarioen lanaren balioztapena, orduko 20 euroko gehieneko mugarekin. Langile boluntarioak balioztatzeko, elkarte edo kooperatibaren inguruko lagunek proiektuaren xedeak lortzeko eta ordainsaririk jaso gabe egindako lanaren kuantifikatze ekonomikoa egiten da. Gastu horiek proiektuaren zenbateko osoaren % 20 izango dira gehienez ere.
      • e) Gastua egiaztatzeko agirien zerrenda. Zerrenda horretan, gastu-egiaztagiri guztien zerrenda jaso beharko da, aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren zenbateko osoa egingo duena, eta honako hauek adierazi beharko dira: dokumentuaren izaera, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari dagokion ehunekoa. Gastuen egiaztagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuko kontzeptu guztiekin eta kontzeptu bakoitzak aurrekontu osoarekiko duen proportzioarekin.
    • 3. Justifikazioarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
      • a) Fakturen edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopia soilak, erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Dokumentu horiek egiaztatu behar dute justifikatzeko aldia amaitu baino lehen egin dela ordainketa eta dirulaguntzaren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
      • b) Proiektua gauzatu dela egiaztatzen duten dokumentu osagarriak, material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo sortutako beste dokumentuak barne. Erakunde onuradunak boluntarioen lana balioztatzeko egindako ekarpen propioa justifikatu behar izanez gero, erakundearen legezko ordezkariak izenpetutako ziurtagiria, aurkeztu behar da. Datu hauek azalduko dira bertan: boluntarioaren datuak (izen-abizenak eta NAN zk.), ordu-kopurua, orduko kostua, zenbateko osoa, eta boluntarioaren sinadura.
    • 4. Emandako laguntzarekin ordaindutako gastuek dirulaguntza jaso duen jarduera gauzatzean sortutakoak izan behar dute. Behar bezala justifikatutako gastuak hauek izango dira:
      • a) Erakunde onuradunaren izenean egindako fakturaren bidez justifikatutakoak.
      • b) Ziurtagirien edo banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak. Dokumentu horiek finantza-erakundeek egiten dituzte, eta fakturetan azaltzen diren datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.
      • c) Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatutakoak. Ordainagiriek eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazio ofizialeko buletinen araberakoak izan behar dute.
      • d) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanen kasuan, enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean (hartzaileak), gastua justifikatzeko, elkarte onuradunak idatzi bat egingo du, eta haren ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, honako hauek jaso behar ditu gutxienez: ordezkariaren, elkartearen eta hartzailearen izen-abizenak edo sozietate-izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta zenbateko osoa; idazkiaren jaulkipen-data; «jasotze agiria» eta pertsona hartzailearen sinadura, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena.
      • e) Langile boluntarioak izanez gero, boluntarioen asegurua agindu honetan aurreikusten diren diruz laguntzeko moduko gastutzat har daiteke, jarduketen esparruan, jarduketa horiek boluntarioen laguntza izan badute. Finantzatu beharreko boluntarioaren aseguruak bi poliza izan behar ditu nahitaez: bata, istripuena, eta bestea, erantzukizun zibilarena. Azken poliza horretan, ezbehar bakoitzeko kapital aseguratua 300.506,05 euro izango da gutxienez, eta aseguruaren urte osoko kuota ordainduko zaie polizako boluntario guztiei. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, aseguratzaileak egindako egiaztagiri bat adierazi behar da justifikazioan. Egiaztagiri horretan, datu hauek agertu behar dute gutxienez: erakundeak bere boluntarioentzat kontratatutako aseguru-polizen estaldurak, aseguruan sartzen den pertsona-kopurua eta polizaren zenbateko osoa.
    • 5. Dirulaguntza jaso aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintzen eta kontzeptuen kostu errealak badira, eta 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean sortu eta ordaindu badira.
    • 6. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 18an amaituko da, eta egun horixe izango da dokumentu horiek onartzeko azkena.
    • 7. Dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da, izapidetze elektronikoari buruzko 20. artikuluan azaltzen den moduan.
    • 8. Gizonen eta emakumeen egoeran dagoen eraginaren berri izateko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da justifikazio horretan, hala badagokio.
    • 9. Artikulu honetan zehaztu ez diren gaietan, 38/2003 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
    1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
    2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
    3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

    Beste tramite batzuk