Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Itsasoratu 2023 - Ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan dezaten, arrantza-enpresei zuzendutako minimis laguntzak

[Itsasoratu 2023]

Deskribapena


Xedea

Itsas arrantzako prestakuntza-zikloetako ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egin ahal izatea. Helburua da prestakuntza praktikoa sustatzea arrantza-sektorearen errealitatean; hori dela eta, erraztu egingo da arrantzako ontzi-konpainiek itsas arrantzako prestakuntza-zikloetako ikasleak ontziratzea, ontziratze-aldi bakoitzean sortuko zaizkien gastuetarako laguntza ekonomikoa emanez.

Aurrekontuko zuzkidura

105.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan jasotako laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko 2023ko aurrekontu orokorretan horretarako ezarrita dauden kredituetatik etorriko dira soilik. Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 105.000 eurokoak dira.

Diruz lagundu ahal izango da itsas arrantzako prestakuntza-zikloetako lehen mailako ikasleek arrantza-ontzi batean prestakuntza-egonaldia egitea marea batek irauten duen artean, hau da, 20 edo 30 egunean.

Hauek dira diruz lagun daitezkeen gastuak eta zenbatekoak:

a) Enpresak ikasle bakoitzari eman beharreko haborokina estaltzetik eratorritako gastuak. Haborokin horren zenbatekoa finkoa da ikasle eta ontziratze-aldi bakoitzeko: 1.080 euro.

b) Gizarte Segurantzan alta ematetik eratorritako gastuak; izan ere, arrantza-enpresak bermatu beharko du ikaslea estalita egongo dela egonaldi osoan gertakari arruntengatik eta lan-istripuengatik.

c) Prestakuntza-egonaldia arrantza-ontzian egiten duten ikasle bakoitzaren tutoretza eta monitorizaziotik eratorritako gastuak, baita ikasleen mantenutik eta aldi horretan itsasontzian egin ditzaketen eginkizunak kontrolatu zein gainbegiratzetik eratorritakoak ere. Zenbatekoa 3.600 eurokoa da, prestakuntza-egonaldi bakoitzeko. Ontziratzen den ikaslea emakumea bada, zenbateko horri 1.000 euro gehituko zaizkio.

d) Ekipamendu eta lan-arropa gastuak. Gastu hauek finantzatzeko laguntzaren zenbatekoa 250 eurokoa izango da prestakuntza-egonaldia egiten duen ikasle bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo egoitza soziala duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Eskakizunak:

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Betekizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte eta, hortaz, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza onartzen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridikoa krisian den enpresa ez izatea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoari jarraikiz.
  • Konkurtso-deklaraziorik ez duela eskatu, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota ez dagoela, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez dagoela edo desgaitua ez dagoela Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak ez izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Errudun deklaratu izanik, hori eragin duen kausa dela-eta, Administrazioarekin egindako edozein kontratu suntsitzea ez eragitea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez dago ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
  • Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
  • Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Beatriz Guinea

Telefonoa: 945 01 96 38

Emaila: bea-guinea@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1051106

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk