ISV Inbertsioa 2024 - Mahastizaintzako sektorea bultzatzeko programaren inbertsiorako laguntzak

[ISV Inbertsioa]

Deskribapena


Xedea

Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko enpresen errendimendua oro har hobetzeko, merkatuaren eskarira egokitu daitezen laguntzeko eta haien lehiakortasuna areagotzeko, laguntza finantzarioa emango zaie ardogintzaren eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan egindako inbertsio ukigarri eta ez-ukigarriei, bai eta merkaturatze-egitura eta -tresnetan egindakoei ere. Laguntza finantzarioa emango da, halaber, energia-aurrezpena, efizientzia energetiko orokorra eta prozesu iraunkorrak hobetzeko.

ETEen definizioa Europar Batasunaren arabera

Ardogintza sektorerakoMAE Inbertsioak – 1363/2018 Errege Dekretuaren 4. sekzioa

Iruzurraren aurkako borroka

Nori dago zuzenduta


ISV Inbertsioak dirulaguntzen onuradunak

- Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresek.

- Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak eta haien elkarteak.

- Ekoizle bi edo gehiago biltzen dituzten elkarteak, baldin eta nortasun juridikoa badute.

- Lanbidearteko erakundeak.

- Erakunde profesionalak.

Betekizunak

  • Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresek, baldin eta, eskabidea egiten duten unean, erregelamendu honetan jasotako produktuak ekoitzi edo merkaturatzen badituzte: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian. Onuradun izan daitezke, orobat, laguntza-eskaeraren xede den eragiketa gauzatzearen ondorioz halako produktuak ekoizten edo merkaturatzen hasi diren enpresak. Eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta behar dute enpresek.
  • Mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 152. artikuluari jarraituz aitortuta egon behar dira, eta haien elkarteak.
  • Erakundeek eskabidea aurkezteko eguna baino lehen eratuta egon behar dira.
  • Dena den, jarduera bakartzat merkaturatzea duten enpresak badira, itxitako azken ekitaldiko fakturazioaren % 80, gutxienez, produktu hauek merkaturatzetik atera beharko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian zehaztutako produktuak. Betekizun hori ez zaie aplikatuko beraiek edo haien kideek lantzen dituzten ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibei.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo

Telefonoa: 945 01 96 51

E-maila: e-castillo@euskadi.eus

Maria Cristina Ortega

Telefonoa: 945 01 99 88

E-maila: mc-ortegaalvarez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1222904

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da funtsak esleitzeko Sektoreko Konferentzia egin eta hurrengo egunetik zenbatuta. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio dirulaguntza ukatzeko edo, errekurtsorik aurkeztuz gero, errekurtsoak ezesteko ebazpen arrazoituak egitea.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk