Irale programaren baitan 2023. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean irakasleak liberatuta dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia. (Iraila-Abendua).

[IRALE PRIBATUAK_1_2023]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxeentzako dirulaguntzen deialdia egitea eta deialdia arautzeko oinarriak ezartzea, 2023an Irale Programako ikastaroetan, eskola-ordutegiaren barruan, aritutako irakasleen ordezkatzeak eragindako gastuak diruz laguntzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.433.000,00 (euro)

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Ikastaroa egiteko aldian hezkuntza-ituna izatea, ikasturtean onartutako irakasleek emandako irakasmaila eta irakaskuntzetarako.
  • Onartutako irakasleen ordezkapen osoa kontratatuta izatea, lan-kategoria eta irakaskuntza-esleipen bereko irakasleekin
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ikastaroan onartutako irakasleak beren lanalditik liberatu izana

Betekizunak

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik sortutakoak barne.

  • Berdintasun-plana indarrean izatea, erakundea horretara behartuta badago, Estatuaren araudiaren arabera
  • 50 langile baino gehiago dituzten erakundeen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide-orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gainditu gastuaren % 100. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen diru-laguntza.
  • Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.
  • Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluak dioena izaera orokorrarekin aplikatuko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0035320

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaritzari dagokio prozedura ebaztea, ez onartzeko, emateko eta ukatzeko ebazpenen bidez. Ebazpen horietan, zuzendaritza instrukzio-egileak onartutako behin betiko ebazpena jasoko da. 2023ko abenduaren 31 baino lehen, egingo da behin betiko ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk