Euskal Autonomia Erkidegoan kultura arloko publikoak garatzea xede duten proiektuak eta jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak 2023

[IKUSLEAK]

Deskribapena


Xedea

2023. urtean Euskadiko Autonomia Erkidegoan kulturapublikoak garatzeko proiektu eta jarduera bereziak eta berariazkoak gauzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea.

Proiektu eta jarduerak bete beharreko baldintzak:

a) Proiektu eta jarduera bereziak eta espezifikoak izatea, kulturarako sarbidea galarazten edo o murrizten duten oztopoak gainditzea, publikoekiko harreman-eredu berriak antolatzea, sorkuntza eta kultura publikoen arteko bitartekaritzaren garrantzia nabarmentzea edota publikoek egiten duten kultura praktika aktiboa lantzea helburu duten proiektu eta jarduerak izatea.

b) Dirulaguntzagai izan daitezkeen proiektu eta jarduera motak:

b.1.) Publikoak dibertsifikatzekoak: interesik gabeko publikoengana bideratuak dira, hau da, ez-publikoengana edo hezkuntza-trabak, psikologia-trabak eta gizarte-inguruko trabak gainditzera

bideratutako esku-hartzeen beharra dutenengana. Jarrerak aldatzeari begirako proiektuak izanik epe luzerako estrategiak eskatzen dituzte.

b.2.) Publikoak hedatzekoak: interesa erakusten duten publikoak izanda ere, kultur jardueretan parte hartzen ez duten horiek erakartzeko eta haien eskura jartzeko proiektu eta jarduerak.

b.3.) Parte hartzea areagotzekoak: Kultur jardueretan parte hartzen duten publikoak gero eta fidelagoak izan daitezen, partaidetza maila eta inplikazio maila handiago lortzera bideratutako proiektu eta jarduerak.

c) Proiektu edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean garatu beharko dira, 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean. Proiektuak 2023an hasitakoak izan beharra dute.

d) Diruz lagundu beharreko proiektu eta jarduerek herritarrentzat irekiak izango dira.

e) Onartutako guztizko aurrekontuaren % 20ko autofinantzatze-maila izatea gutxienez. Deialdi honetan iturri publikoetatik ez bestetatik jasotakoa hartuko da autofinantzaketatzat eta onartutako guztizko aurrekontua berriz, hala behar den kasuetan 10. artikuluan zehaztutakoaren arabera araztutakoa.

f) Euskara jardueren komunikazio-hizkuntza izatea % 50ean behintzat.

kanpo geratuko dira:

a) Artikulu honetako 1. puntuak jasotakoa betetzen ez duten proposamenak

b) Jende gehiago erakartzeko estrategiak garatze hutsera mugatzen diren proiektu eta jarduerak.

c) Zabalkundera edota komunikazio hutsera mugatzen diren proiektu eta jarduerak

d) Kultura-programazioa eta ikuskizunak kontratatzea.

e) Sari eta lehiaketak

f) Irakaskuntza arautu, ez-arautu eta aisialdi zentroetako esparruan gauzatzen diren jarduerak

g) Jaialdi, erakustaldi nahiz zikloen barruan antolatutako proiektu eta jarduerak, baldin eta antolatzailea jaialdia, erakustaldia edo zikloa antolatzen duena bera bada.

h) Txostenak, planak zein azterlanak egitea.

i) Kultura eta artearen sektoreetako profesionalentzako prestakuntza-jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Horietatik 100.000 € izanik 2023ko ekitaldirako eta beste 100.000 €-ko konpromiso kreditua 2024rako

Agindu honetara biltzen diren jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango guztizko aurrekontu onartuaren %50etik gorakoa.

Diruz laguntzen diren proiektu eta jarduerek gehienez ere jasoko dute:

  • Pertsona fisikoek eta euren kapitalean %50etik beherako partaidetza publikoa duten entitate pribatuek: 40.000€.
  • Entitate publikoek eta euren kapitalean %50 edo hortik gorako partaidetza publikoa duten entitate pribatuek: 25.000€.

Proiektu bati esleitutako dirulaguntza ez da eskatutako kopurua baino handiagokoa izango.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

1.- Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (CE) Araudiaren 53. artikuluak eta Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluak xedatu bezala, gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

a) Proiektu edo jarduera gauzatzen duten profesional eta langileen diru-ordainak. Eskatzaileek gehienez ere onartutako guztizko gastuaren 15% erabil lezakete pertsonal gastuetarako, baldin eta ez badira titulartasun publikodun entitateak edo %50 eta hortik gorako partaidetza publikorik ez badute euren kapitalean. Aurrekontuan xehetasunez adierazi beharko da a zer lan egingo duen pertsonal horrek proiektuan edota jardueretan.

b) Norberarenak ez diren tokiak alokatzea; kanpo edota barruko tokiak erabiltzea; ekipamenduak, makineria eta altzariak alokatzea.

c) Amortizazio gastuak: ekipamendua, makineria, altzariak, edo norberaren tokiak baldin eta titulartasun publikodunak ez badira. Gastuok ez dira aurrekontu onartuaren %5 baino handiagoak izango.

d) Bitarteko digital eta komunikazio baliabide gastuak, ekoizpena barne. Gastuok ez dira aurrekontu onartuaren %25 baino handiagoak izango.

e) Proiektu zein jardueretan zuzenean parte hartzen duten profesionalen joan-etorriak eta ostatu-gastuak ezin izango dira guztizko aurrekontu onartuaren %5 baino handiagoak izan.

2.- Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatu ahal izango du jarduera, kontratu guztien prezioak batuta diruz lagundutako proiektu eta jardueren %90ra arte. Kontzeptu honetatik kanpo geratzen da onuradunak diruz lagundu den proiektu eta jarduerak bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko, ezin izango dira azpikontratatu zerbitzu profesional indepenteak dirulaguntza kopuruaren %50ean baino gehiagoan.

Edonola ere kontratu bakoitzean garatutako lana edo eskainitako zerbitzua jasoko du eta horiek aurrekontuko ataletan jasotako kontzeptuekin bat etorri beharra dute. Zerbitzu profesional independenteak amango dituzten hornitzaileek eginiko aurrekontuak aurkeztu ezean, aurrekontu onartua kalkulatzeko aurrekontuak araztu egingo dira era honetako gastuak kenduz

3.- Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZ kengarriaren zenbatekoa, eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean. Halako kasuetan, justifikazio-agirien zerga-oinarriari dagokion kopurua bakarrik egotzi ahal izango da gastu gisa.

Ordainketa-modua:

- Lehenengo ordainketa: emandako dirulaguntzaren %50, behin emate-ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hamabost eguneko epean berariaz uko egin ezean.

- Bigarren ordainketa: emandako dirulaguntzaren % 30 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2024ko martxoaren 31 aurretik, betiere 2023ko egikaritzea eta guztizko aurrekontu onartuari dagozkion gastuak zuritu badira.

- Azken ordainketa: dirulaguntzaren %20, behin justifikazioa aukreztuta jarduerak amaitu ondorengo bi hilabeteko epean, edonola ere, 2024ko abenduaren 15a baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona fisikoek, betiere beren jarduerak zuzeneko lotura badu kultura-eskaintzarekin.

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Pertsona juridiko pribatuak

Erakunde pribatuek. Baldin eta erakunde batek partaidetza publikorik badu, % 50 baino gutxiagoko partaidetza publikoduna. %50eko edo hortik gorako partaidetza publikoa badu, betiere kapitalean erakunde publikoen partaidetzarik ez duten erakunde pribatuekin lankidetzan antolatutako proiektu edota jarduerak baldin badira.

Eskakizunak:

  • Eratze-eskriturak eta estatutuak.
  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela.
  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Eratze-eskriturak eta estatutuak.

Administrazio publikoak

Erakunde publikoek, betiere beren jarduerak zuzeneko lotura badu kultura-eskaintzarekin eta kapitalean erakunde publikoen partaidetzarik ez duten erakunde pribatuekin batera aurkezten baldin badira. Hala bada, berariaz agerrarazi beharko dute, eskaria aurkeztearekin batera, lankidetzaren nondik-norakoak,erakunde lankideak eta horien ordezkariak eta partaide bakoitzak zer jarduera eta aurrekontu hartuko dituen bere gain. Dokumentua lankide diren erankunde guztiek sinatu beharko dute.  

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Hala dagokienean, egokitzen zaien Erregistroan izena emana izatea (elkarte zibilen eta pertsona fisikoen kasuan izan ezik)
  • Ez izatea laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu, zehapenak ezarritako epean zehar, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalen bat dutenek, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluren 2. eta 3. atalean ezarritako betebeharrak.
  • Agindu honen bidez ematen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da onuradun izaten jarraitzeko, eta, hortaz, laguntza emateko unean eta ordainketak egiterakoan egiaztatuko da betetzen ote den.
  • Deialditik kanpo geratuko dira

  • Dirulaguntzaren eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak xedatutakoaz bat, eskaeran jasota den erantzukizuneko adierazpenaren bidez ondorengoak egiaztatu beharko dira:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1069006

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da. Pertsona fisikoek aurrez aurre nahiz telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Dirulaguntza onuradunek  lehenengo justifikaziorako eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 2024ko urtarriletik aurrera eta 2024ko martxoaren 31 baino lehen, betiere 2023ko egikaritzea eta guztizko aurrekontu onartuari dagozkion gastuak zurituta. Azken justifikazioa 2024ko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk