Dirulaguntzetarako deialdia 2023-2024 ikasturtean ikastetxe pribatuetako Lanbide Heziketako irakasleentzako prestakuntza ekintzak egin ditzaten

[IKPP]

Deskribapena


Xedea

2023-2024 ikasturtean Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei dirulaguntzak ematea, ziklo horiek ematen dituzten irakasleek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

290.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehenengoa, emandako laguntza osoaren % 35, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Gainerako % 65a, berriz, justifikazioa 21. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • EAEn Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak emateko baimen ofiziala duen itunpeko ikastetxe pribatua izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 eta 14 artikuluetan xedatutakoa betetzea.
  • Erakunde eskatzaileak dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko zehapenik ez izatea.
  • Sexu-diskriminazioagatik jasotako administrazio- edo zigor-arloko desgaikuntzarik ez izatea. (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).
  • Nahitaezkoa izanez gero, indarrean dagoen berdintasun-plan bat izatea eta/edo sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana egiaztatzea, indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera.
  • Diruz lagundu beharreko jarduerak ez du bereizkeriarik eragingo sexuagatik.
  • Administrazio publikoek edo erakunde pribatuek xede eta helburu bererako emandako laguntzarik edo dirulaguntzarik ez jasotzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0052011

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ikastetxe onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dute diruz lagundutako prestakuntza-jarduerak amaitu ahala eta, nolanahi ere, 2024ko uztailaren 15a baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk