Ikertzaile doktoreentzako 2023ko Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programaren onuradunek atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan ostatu hartzeko gastuak finantzatzeko laguntzak.

[IKERMUGI_PLUS]

Deskribapena


Xedea

1.– Laguntzen deialdia egitea, ikertzaile doktoreen hobekuntza-programaren mugikortasun-betekizunaren ondoriozko gastuak finantzatzeko, eta, zehazki, langile horien ostatu- eta mantenu-kostuak finantzatzeko, doktoratu ostean atzerriko zentroetan egiten diren egonaldietan.

2.– Atzerriko egonaldiak 2022-2023 ikasturterako doktoretza osteko Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso duen destinoko zentroan egin beharko dira.

 


 

Aurrekontuko zuzkidura

429.258,25 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak ez dira lehiaketa-prozedura bidez berrituko. Horrenbestez, aurrekontu-aukerak kontuan izanik, berritzea onartuko da eskabidea garaiz eta forma egokian aurkezten denean, baldin 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badira, betiere.

Ordainketa-modua:

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez esleituko dira agindu honetako laguntzak eta zehaztuko haien zenbatekoa, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan.

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Ezinbesteko baldintza da ikertzaile doktoreak jardunean egotea eta laguntza horien lehenengo edo bigarren urtean (laguntzaren lehen urtea edo lehen berritzea).
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 21eko Aginduak araututako laguntza baten onuradun direnek. Aipatutako aginduaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak ematen duen ikertzaile doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Osteko Programarako laguntza berriak eta berritzeak arautzen dira, eta horietarako deialdia egiten da 2022-2023 ikasturterako.
  • Laguntza hauen gai diren egonaldiak 2023. urtean hasi beharko dira.
  • Gehienez 12 hilabeteko egonaldia egiteko emango da laguntza, etenik gabe.
  • Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek artikulu honetan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan adierazitakoak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1110103

Eskabidea eta dokumentazioa aurkezpena.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk