Desgaitasuna duten langileentzako enplegu-zentro berezietan enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzak 2023

[IGCEE 2023]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da aktibo ez-korronteetako inbertsioei laguntzak ematea, eta horiei lotutako laguntza teknikoak, baldin eta gizarte-ekimenekotzat kalifikatuta eta inskribatuta dauden enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako lanpostu egonkorrak sortzen badituzte inbertsio horiek, bat etorriz urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoarekin; dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa. 

Inbertsioak finantza-errentamendu bidez (leasing) finantzatzen badira, diruz laguntzeko modukotzat hartuko da, gehienez ere, diru-laguntza justifikatzeko epea amaitzen den egunera arte enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoa, betiere kontratuan erosteko aukera ere jasotzen bada, eta kontratua gauzatzeko konpromisoa, bi alderdiek sinatuta. 

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa inbertsioak sortutako kontratazio mugagabe bakoitzeko ezarriko da, kontuan hartuta desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan:

12.000 euro, desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan % 90etik gorakoa bada. 

9.000 euro, desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan % 70etik % 90era artekoa bada. 

Aurreko apartatuan ezarritako zenbatekoak lanaldi osorako egindako kontratazioei dagozkie. Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, zenbatekoak hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko dira, proportzionalki.

Kontratatu eta laneratu den desgaitasuna duen pertsona emakumea bada, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan xedatutako dirulaguntzen zenbatekoak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa ez da 100.000 eurotik gorakoa izango erakunde onuradun bakoitzeko, ezta diruz lagun daitekeen gastu osoaren % 70etik gorakoa ere.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

  1. % 20 dirulaguntza ematen den unean. 

  2. Gainerakoa, egindako inbertsioa eta horri dagozkion gastuak justifikatu ondoren, bai eta sortutako lan-kontratuak ere, deialdian eta emakida-ebazpenean ezarritako baldintzen arabera, aurkeztutako proiektuaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Euskal Erregistroan gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezi gisa kalifikatu eta inskribatutako enplegu-zentro bereziak.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea

  • Ez dauka ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik dirulaguntzen arloan ez edukitzea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Zigor-zehapena edo administrazio-zehapena ezarrita edukitzea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona, honako hauek barne: Sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapena, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzkoak) edo martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoak) ezarritakoaren arabera edo Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.

  • Ez izatea Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean ere, dirulaguntzen onuradun izateari dagokionez.

  • Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak egunean izatea 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako ( Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikulua, Enpresak sortu eta hazteari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legeak sartutako atala).

  • Ordezkari bezala aritzeko beharrezkoa da ordezkapen-ahalordea ziurtatzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua
945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

0137613

Eskabidea


Eskabidea jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.

  • Elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan:https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  • Eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia erkidegoko egoitza elektronikoko "nire karpeta" atalaren bidez egingo dira: https://euskadi.eus/nirekarpeta

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Dirulaguntzaren justifikazioa


Dirulaguntzaren erakunde onuradunak egindako inbertsioaren justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko du 2022ko abenduaren 30a baino lehen:

  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu Nire Karpetara eta bertan aurkituko duzun laguntza honi buruzko espedientera.

Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Beste tramite batzuk