Hirugarren Sektorerako dirulaguntzak 2023

[Hirugarren Sektorea 2023]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da esku-hartze sozialeko eremuko jarduerak gauzatzeko dirulaguntzetarako 2023ko deialdia egitea. Jarduera horiek pertsonen, familien eta taldeen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa babestera eta sustatzera daude bideratuta, bereziki honako gai hauetan biltzen badira edo horiei buruzkoak badira:

  1. gizarte-zerbitzuak.
  2. gizarteratzea.
  3. familien laguntza, sustapena eta babesa.
  4. haurrak eta nerabeak zaintzea eta babestea.
  5. etorkinak gizarteratzea eta, orokorrean, kulturartekotasuna, salbu eta gai juridikoetako babesari dagokionez.
  6. adinekoak zaintzea eta babestea.
  7. mendekotasun-egoeran eta, orokorrean, desgaitasun-egoera dauden pertsonak zaintzea eta babestea.
  8. askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.

Balorazio batzordea

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 13koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira kide anitzeko organo batzuetako kideak eta idazkaria. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposa[1]mena. zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko baitira. (PDF, 123 KB)

Aurrekontuko zuzkidura

4.792.480

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Irabazi-asmorik ez izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Zerbitzu Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1209102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa erantsi beharko da:

a) Erakundearen gastuen eta diru-sarreren eta emaitzen kontuen balantzea 2022an.

b) Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

c) Erakundea erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, elektronikoki izapidetu dezake dagokion zerbitzuaren bidez, egoitza elektronikoan ere eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2024ko otsailaren 29a baino lehen.

Erakunde onuradunek II-A Eranskina (Jardueraren memoria) aurkeztu beharko dute eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak), behar bezala beteta.

 

Beste tramite batzuk