2023-2024rako Gizarte Trantsizioaren eta Agenda 2030en arloan gazteak prestatzeko bekak

[Gizarte Trantsizioaren eta Agenda 2030en arloan gazteak prestatzeko bekak]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunen prestakuntza bultzatzeko bi beka ematea 2023-2024rako.

Onartuen eta baztertuen behin - behineko zerrenda

Aurrekontuko zuzkidura

36.417,86

Prestazio ekonomikoa

Diru-zuzkidura.

1. – Deialdiko beka-programaren guztizko kreditua 36.417,86 eurokoa da; horietatik 11.005,76 euro 2023ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta 25.412,10 euro 2024ko konpromiso-kredituari.

2. – Beken diru-hornidura 17.500 euro gordinekoa izango da. Bekaren zenbatekoari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak kenduko zaizkio, zergaren araudia aplikatuz.

Ordainketa-modua:

Bekak zatika ordainduko dira, ondoren adierazten den bezala:

a) Lehenengo ordainketa beka esleitu eta gero egingo da. Esleitutako diru-laguntzaren %30koa ordainduko da, bekaduna onartu eta barne hartu ondoren.

b) Bigarren ordainketa, %40koa, beka hasi eta 5 hilabete igaro ostean egingo da, txosten partziala aurkeztu ondoren.

c) Hirugarren eta azken ordainketa, gelditzen den %30ekoa, beka amaitu ondoren egingo da, beti ere azken txostena aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Goi-mailako edo graduko unibertsitate-titulazioa duten pertsonak

Betekizunak

  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea beken deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.

  • Goi-mailako unibertsitate-titulua edo gradukoa izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horren aitorpenaren kopia digitalizatua aurkeztu beharko da, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetasuna ezartzeko prozedura arautzen duena).
  • Deialdiaren ebazpena argitaratu aurreko 5 urteetan lortu izana eskatutako titulazioa edo gradua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura unibertsitate-titulua duten pertsonentzako prestakuntza-bekarik jaso ez izana.
  • Ezingo dira beka hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak, sexudiskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako Seigarrenean xedaturikoari jarraikiz. Betekizun hori zigorrak irauten duen bitartean aplikatuko da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza > Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza > Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1232101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • beharrezko dokumentazioa prestatu
  • eskaera eta eranskinak bete
  • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk