Toki-erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren esparruan gazteak kontratatzeko dirulaguntzak. 2023ko deaialdia

[GEL-2023]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteen Bermeko Sisteman izena emanda dauden gazte langabeak kontratatzeagatik emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, lanbide-eskarmentua eskuratu eta gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurriak baitira kontratazioak.

Aurrekontuko zuzkidura

8.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.

Dirulaguntzan, gehienez, 70 kontratu egongo da entitate onuradun bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, diruz lagundutako azken kontratazioa abiatu aurreko 5 egun balioduneko epean, eta honako dokumentazio hau aurkeztu ondoren

  • Kontratatutako langileen zerrenda, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera emandako eredu normalizatuan.
  • Lan-kontratuen kopia.
  • Kontratatutako pertsona bakoitzaren Kotizaziorako Datuen Txostena (KDT).
  • Kontratatutako pertsonen hautaketari dagokion akta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak igorritako pertsona langabeen zerrenda. Aktak egiaztatu behar du hautaketa-prozesuan gutxienez emakume batek parte hartu duela. Emakumerik parte hartzen ez baldin badu, ezinezkoa zela justifikatzeko arrazoiak azaldu behar dira.
  • Europako Plus Gizarte Funtsaren finantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari.
  • Kontratazioak 3. artikuluko 2.c) eta 3. idatz-zatietan aurreikusitako baztertze-arrazoietan ez egoteari buruzko aitorpena.
  • Entitate onuradunen titularren eta haien plantillaren eta kontratatutako langabeen informazioa, sexuaren arabera banakatuta, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.3.d) artikuluan xedatutakoa betez.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitatateak, kuadrillak eta udalerriak edo horien mendeko toki-garapeneko agentziek, baldin eta nortasun juridikoa baldin badute

Betekizunak

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Ez edukitzea ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona arrazoi hauengatik:
    • Norbait sexuarengatik diskriminatu izateagatik edo diskriminazio anitza eragiteagatik. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusita daude
    • Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez

  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
    • Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera

  • Abenduaren 29ko 3/2004 Legean (lege horren bidez merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira) aurreikusitako ordainketetarako ezarritako epeak beteta izatea

  • Kontratatukoen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 062 413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945 062 407

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944 986 065 / 944 986 067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943 596 217

 

Kodea

1073706

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Europako Gizarte Funtsa Plusaren kofinantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Kontratatutako langileen zerrendaren komunikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa eta amaierako likidazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.