Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak (2023)

[Gazte elkartrukaketa (2023)]

Deskribapena


Xedea

2023ko urtealdian gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko dirulaguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

145.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1. Onartutako aurrekontuan diruz lagun daitekeen gastuaren % 70era artekoak izan ahalko dira deialdi honen babespean ematen diren diru-laguntzak, baina inola ere ezingo dute ehuneko hori gainditu.

2. Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, deialdi honen babesean entitate eskatzaile bakoitzari emandako diru-laguntzen guztizkoa ezingo da izan 50.000 eurotik gorakoa.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehenengo zatia, hau da, emandako dirulaguntzaren ehuneko berrogeita hamar, 19.a) artikuluan ezarritako epea igaro ostean, baldin eta onuradunak dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badio epe horretan.

b) Bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren erabilera Gazteria zuzendaritzan justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa, hurrengo artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, dirulaguntza ordainketa bakar batean ere eman ahal izango da, 18. artikuluan aipaturiko Gazteriako Zuzendariaren ebazpenaren ondoko bi hilabeteetan, betiere eskabidearekin batera aurkezten bada jardueraren aurrekontuaren exekuzioa egiaztatzen duen dokumentazioa, ebazpen honen 21. artikuluan xedatutako eran justifikatuta.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuak

Eskakizunak:

  • Entitate eskatzailea dagokion erregistroan legez eratuta eta inskribatuta egon behar da.

  • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23.2. artikuluaren indarrez.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo erakunde autonomiadunak ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Berdin jokatuko da dagokion itzulketa- edo zigor-prozedura amaitu eta oraindik Administrazioarekiko zorrik balego, salbu eta zor horiek geroratuta edo zatikatuta badaude, edo zor horiek etenda badaude dagokien ebazpenari aurka egin zaiolako.
  • Entitate eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, indarrean dagoen legediak agindu bezala, onuradun izateko eta izaera hori diru-laguntzaren likidaziora arte mantentzeko.
  • Entitate eskatzaileak, orokorrean diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko ditu.

Betekizunak

  • Dokumentazio osagarria | Eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.
  • Memoria eta aurrekontua | Eskaerarekin batera, "Jardueraren memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da

  • Eskaerarekin bateria, Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.
  • Ordezkariaren nortasunari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
  • Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datubasean jasota egon beharko da.

  • Ondorengoak joko dira Ebazpen honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen direnak, baldin eta zuzenean jarduera garatzearekin lotura badute.
  • Eskaera egiten bada bakarrik gazteak Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetara bidaltzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira EAEko gazte taldeari dagozkion bidaia-gastuak, jarduerak prestatzeko eta egitekoak, eta proiektua gauzatzen den tokiko ostatu eta mantenu gastuak.
  • Eskaera egiten bada bakarrik Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko, diruz laguntzeko modukotzat joko dira gazte haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere.
  • Eskabide berean EAEko gazte-talde bat kanpora bidaltzeko eta Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak hartzeko laguntza eskatzen denean, diruz laguntzeko modukotzat joko dira bai EAEko gazte-taldea bidaltzeko bidaia-gastuak bai Europako Batasuneko beste erregio eta estatu batzuetako gazteak Euskadin hartzeko gastuak, alegia, haientzako jarduerak prestatzeko eta gauzatzeko gastuak, eta ostatu eta mantenu gastuak ere.
  • Aurreko hiru kasuotan, honako muga hauek hartuko dira kontuan:

  • Zergei loturiko diru-zenbatekoak laguntzeko modukotzat joko dira, eskatzaileak berak benetan ordaintzen dituenean. Ez da laguntzarik emango zeharkako zergen ondoriozko gastuetarako, berreskuratu edo konpentsatu ahal badira. Ez da laguntzarik emango entitate eskatzailearen zeharkako gastuetarako edo egitura-gastuetarako. Halaber, ez da laguntzarik emango inbertsio-gastuekin lotutako diru-kopuruak ordaintzeko.
  • Erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko zereginaren % 50 azpikontratatu ahal izango du gehienez, beti ere ere Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoa jarraituz
  • Erakunde onuradunak diru-laguntza jaso duen jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuen kontratazioari dagokionez, lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, erakunde onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu, zerbitzua emateko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.
  • Ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu gastuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.
  • Ebazpen honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira jarduera hauek:

  • Dirulaguntza jasotzen duten entitateen betebeharrak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza / Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia > Gazteria Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza / Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0102410

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdiaren ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan


Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean jasota egon beharko da, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere 2024ko urtarrilaren 5a baino lehen, dirulaguntzen entitate onuradunek deialdian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk